2018/11/25

AZAROAK 25. EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo familiak!

Zoritxarrez emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzeko beharra dago gaur egun benetan arazo potolo hori gizartean dagoela ohartarazteko. Eta desagertu beharrean, zifrek errealitate krudela adierazten dute. Baina egun bakarra ez da nahikoa, familian zein eskolan egunero lantzeko beharra dago eta helduok eredu egokiak eskeini behar dizkiegu. Eskolan, SUPERLOLA IPUINA landu genuen eta gero bakoitzak bere gustoko heroia marraztu zuen gure TXOKO MOREAN jartzeko.




2018/11/18

BADATOR EUSKARALDIA !!!

11 egun euskaraz

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?
Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu:
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.
Nola egingo dugu?
Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:
Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Eze
zagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.
Zer lortu nahi dugu?
  • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.
Non egingo dugu?
Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…
Nork har dezake parte?
16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.
  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko, gutxienez, euskara ulertu behar da.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

2018/11/01

BARRIAKO BARNETEGIA 2018

Pasa den Azaroan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleak Barrian egon ginen hiru egun pasatzen. Eguraldia freskoa izan arren, primeran pasatu genuen. Barriako aterpetxean etxean bezala zaindu gintuzten, gainera. Janaria goxo goxoa eta begiraleak oso jatorrak!

Arabako zonalde honen txoko batzuk ezagutu genituen: basoa, Axpuru, baratza ekologikoa, ... Zuhaitzen artean ibili ginen tirolina eta ibilbideak egiten; altxorraren bila  ere ibili ginen gauean eta linternekin! Globoflexia, zinema, ipuinak..... PRIMERAN PASA GENUEN!!!