Hezkidetza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Hezkidetza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024/03/05

M-8ko pertsonai ezkutua: PISTEN JOLASA /PERSONAJE SECRETO DEL 8-M: JUEGO DE PISTAS

Aste honetan  pertsonaia ezkutua asmatzeko pistak jasotzen ari gara. Agian zu zara! 

Hauek dira bi egun hauetako pistak:

- Neska bat da.

- Zu bezain indartsua eta ausarta da.

- Abenturak maite ditu.

- Gotlanden (Suedia) bizi da, Euskal Herritik urrun.

- Etxe handi batean bizi da.

- Litxarreriak gustuko ditu.

¿Sabes quién puede ser?

Escribe tus comentarios. 




Durante esta semana estamos recibiendo pistas para descubrir un personaje secreto. ¡Quizá seas tú! Estas son las pistas de estos dos días:

- Es una niña.

- Es fuerte y valiente, igual que tú.

- Le encantan las aventuras.

- Vive en Gotland (Suecia), lejos de Euskal Herria.

- Vive en una casa grande.

- Le gustan las golosinas.

Badakizu nor izan daitekeen? 

Idatzi zure erantzuna hemen behean. 

2024/02/29

MARTXOAK 8: EMAKUMEAK ETA LITERATURA / 8 DE MARZO: MUJER Y LITERATURA

Familia agurgarriak, martxoaren 8a hurbil dugu eta aurten "emakumea eta literatura" gaia aukeratu dugu, egile ezagun baten lana eta bizitza ardatz hartuta. Jakin nahi duzue zein idazle aukeratu dugun? Hori jakiteko itxaron egin beharko dugu. 4tik aurrera, pistak emango dizkiegu ikasleei, zuen laguntzarekin, pertsonaia sekretua eta hura sortu zuen egilea ezagutzeko.

Pistak eskolako sarreran jarriko ditugu eta blog honetan ere argitaratuko ditugu. Laster arte! 


Estimadas familias, se acerca el 8 de marzo y este año hemos elegido como tema "mujer y literatura", centrándonos en la obra y vida de una autora muy conocida. ¿Queréis saber qué escritora hemos elegido? Para ello todavía tenemos que esperar un poquito. A partir del 4 de marzo iremos dando pistas al alumnado para descubrir, con vuestra ayuda, el personaje secreto y a la autora que lo creó.

Pondremos las pistas en la entrada de la escuela y también las publicaremos en nuestro blog.

2024/02/28

BAT TALDEA (BULLYINGAREN AURKAKO TALDEA) / EQUIPO BAT (GRUPO CONTRA EL BULLYING)

Zer da BAT taldea? Nortzuk osatzen dute?

BAT taldea, Bullyingaren Aurkako Taldea da eta lau kidek osatua dago: ikastetxeko zuzendariak (Sonia), ikasketaburuak (Leyre), aholkularia (David) eta bizikidetza-arloaz arduratzen den irakasleak (Marisa). Talde horrek koordinatuko du jazarpen-kasuak ebazteko prozesua, eta beronek gidatuko ditu, Bizikidetza Behatokian jasotako iradokizunak aintzat hartuta, ikastetxean bizikidetza positiboaren esparruan garatu beharreko ekintzak.


¿Qué es el equipo BAT? ¿Quiénes lo componen?

El equipo BAT es una estructura formada por  la directora del centro (Sonia), la jefa de estudios (Leyre), el consultor (David) y una profesora encargada del ámbito de la convivencia (Marisa). Este grupo de personas conformará el equipo BAT (grupo contra el bullying, por sus siglas en euskera) cuyas funciones serán por una parte coordinar el proceso de resolución de los casos de acoso, y por otra proponer las diferentes actividades que se llevarán a cabo en el centro educativo para la construcción de la convivencia positiva con la ayuda de las sugerencias recogidas en el Observatorio de Convivencia del centro.



Zer da eskola jazarpena?

Jarrera oldarkor guztiak ez dira jazarpentzat hartu behar. Iritzi orokorraren arabera, hauxe da eskola-jazarpen bat modu espezifikoan bereizten duena: behin eta berriz gertatzea eta denboran zehar irautea, helduen begiradatik urrun eta babesik gabeko biktima bat umiliatzeko eta gehiegikeriaz menderatzeko asmoarekin (Aviles, 2006). Hau da, botere-desoreka eta biktima babesgabe egotea, besteari kaltea eragiteko nahia badago eta denboran zehar errepikatzen bada.

Dena den, lau ezaugarrioz gain, batzuetan eskola-jazarpena dagoela zehaztea erraza den arren, beste batzuetan, jazarpen-egoerak eta jazarpentzat hartu ezin daitezkeenak banantzen dituen lerroa lausoa eta zehatz-mehatz zehazteko zaila izaten da, eta sarritan kasuak ñabardura eta konplexutasun handikoak izaten dira. 

Beraz, beti da beharrezkoa kasu bakoitzaren baldintzak, tartean dauden pertsonei sortutako arazoen eragina eta denboran zehar izan duen bilakaera modu orokorrean analizatzea, jazarpenaren existentzian eta garrantzian oinarritutako balio-judizio eztabaidaezin bat eman ahal izateko.

¿Qué es acoso escolar?

No todas las conductas agresivas pueden caracterizarse como acoso. Existe un consenso amplio sobre lo que caracteriza de manera específica una situación de acoso escolar: que se de manera repetida y mantenida en el tiempo, lejos de la mirada de adultos y con la intención de humillar y someter abusivamente a una víctima indefensa (Avilés, 2006). Es decir, que haya un desequilibrio de poder e indefensión en la víctima, intencionalidad de causar daño al otro, personalización y repetición mantenida en el tiempo.

Además de las cuatro características debe tenerse en cuenta que mientras en algunas ocasiones es sencillo determinar la existencia de acoso escolar, en otras la línea que separa estas situaciones de las que no lo son es difusa y difícil de definir con precisión, existiendo en muchas ocasiones casos con multitud de matices y complejidades.

De esta forma, siempre se hace necesario analizar globalmente las circunstancias de cada caso, las repercusiones de la problemática creada para las personas implicadas y su evolución en el tiempo, para poder emitir un juicio de valor concluyente y fundamentado respecto a la existencia y dimensión del acoso.


Zer egin dezakegu?

- Egoera hauek guztion ardura dira.

- Lankidetzan aritzea, hezkuntza-komunitatearen parte garela jakinda.

- Jazarpena gertatzen ari denaren zantzuak baditugu, zentroari ahalik eta diskrezio handienarekin jakinarazi. Lehenik eta behin, tutoreari edo BAT taldeari.


¿Qué podemos hacer?

- Interiorizar que son situaciones que nos competen a todos y todas.

- Colaborar sabiendo que somos parte de la comunidad educativa.

- Si tenemos indicios de que se está dando acoso, hacerlo saber al centro con la mayor discreción posible. En primer lugar al tutor/a o al equipo BAT. 

ESKOLA JAZARPENA JAKINARAZTEKO BIDEAK -2 / CANALES PARA NOTIFICAR POSIBLES SITUACIONES DE ACOSO ESCOLAR -2

Gaur BAT taldea gelaz gela joan da BAT taldeko partaideak eta beraien funtzioak zeintzuk diren azaltzeko. Zer egin dezake ikasle batek maila pertsonalean bizitzen ari bada balizko jazarpen egoera bat edo ikastetxeko ikaskideetan behatu badu eskola-jazarpeneko egoera bat? Jakinarazteko eta salatzeko bide hauek erabil ditzakete:

- Familiari esan.

- Ikastetxeko konfiantzazko pertsona heldu batekin hitz egitea (tutorea edo espezialista)

- BAT taldera jo (Sonia, Leyre, David edo Marisa).

- BAT postontzian mezu bat idaztea.

Horrelako egoera baten susmoa duen edonork jakinarazi behar du. BAT taldea arduratuko da ikasleen beharra ezagutzeaz eta ikasleak babesteko beharrezko neurriak hartzeaz.


Hoy el equipo BAT, además de presentar en cada clase de  Primaria las funciones y componentes del equipo BAT, ha explicado los canales o vías para notificar y denunciar posibles situaciones de acoso escolar que estén viviendo a nivel personal o hayan observado en compañer@s del centro. 
Estos son los canales que pueden utilizar para denunciar posibles situaciones de acoso:
- Comentárselo a su familia. 
- Hablarlo con una persona adulta de confianza del centro (tutor o especialista)
- Acudir al equipo BAT (Sonia, Leyre, David o Marisa).
- Escribir un mensaje en el Buzón BAT.

Cualquiera que tenga una sospecha de una situación así debe comunicarla. El equipo BAT se encargará de conocer la necesidad y de tomar las medidas necesarias para la protección del alumnado. 

2023/05/23

LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA/ DÍA INTERNACIONAL CONTRA LA LGTBIQ+ FOBIA

Pertsona guztiok nahi duguna izateko eskubidea dugu: pentsatzeko, adierazteko, sentitzeko eta maitatzeko aske.

Gaur imajinatzera jolastu gara. Denbora batez imajinatu dugu beste pertsona batzuk garela, ogibide edo dedikazio desberdina dugula, nahi dugun bezala janzten garela... eta beste pertsona batzuk ezagutzen ditugula eta haien historia ezagutzen dugula. Primeran pasatu dugu sortzen, eraikitzen eta adierazten. Izaera guztiak errespetatzen ikasteko esperientzia dibertigarriak.

Dinamika honen ondoren Lip Dub koloretsu hau grabatu dugu Bulego taldearen "Entera daitezela" abestiarekin. Zuen gustukoa izatea espero dugu!



Gorbeia eskolako bideoklipa/Videoclip de Gorbeia eskola

Todas las personas tenemos derecho a ser como queramos ser, siendo libres para pensar, libres para expresar, libres para sentir y amar. 

Hoy hemos jugado a imaginar. Hemos imaginado por un rato que somos otras personas, que tenemos un oficio o dedicación diferente, que nos vestimos como nos apetece... y que conocemos a otras personas y conocemos su historia. Lo hemos pasado genial creando, construyendo y expresando. Experiencias divertidas para aprender a respetar todas las formas de ser. 

Después de esta dinámica hemos grabado este colorido Lip Dub con la canción "Entera daitezela" de Bulego. Esperamos que os guste.


Ba al zenekien... / Sabías que...

Maiatzaren 17an, LGTBI fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hori 1990eko maiatzaren 17tik ospatzen da, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuenetik, eta balio esanguratsua du gaur egun LGTBIQ+ kolektiboak oraindik ere aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako lanean.

Data hori garrantzitsua da genero-aniztasuna ikusarazteko eta edozein pertsonak bere sexu-identitatea bere izatearen arabera bizitzeko duen askatasuna eta eskubidea aldarrikatzeko.

El 17 de mayo se celebra el Día Internacional contra la fobia LGTBI.  Este día se conmemora desde el 17 de mayo de 1990, día en que la OMS eliminó la homosexualidad de la lista de enfermedades, y tiene un valor significativo en el trabajo contra la discriminación a la que a día de hoy todavía debe hacer frente el colectivo LGTBI.

Esta fecha es importante para visibilizar la diversidad de género y para reivindicar la libertad y el derecho de cualquier persona a vivir su identidad sexual de forma acorde a su ser.











2022/03/25

IPUIN-UNEA, TOPAKETA-UNEA / MOMENTO DE CUENTO, MOMENTO DE ENCUENTRO

Kaixo familiak:

Apirilaren 2an, liburuaren eguna dela aitzakiaz, zuen seme-alabekin momentu polit bat igarotzera gonbidatzen zaituztegu. Nahi duenak ipuin bat hauta dezake eta literaturaren astean taldeari kontatu nahi duzuen espazioan  (gelan, parkean, liburutegian…).

Interesa baduzue, zuen erreferentziazko tutorearekin jar zaitezkete harremanetan, eta unerik onena bilatuko genuke. Proposamen honen helburua une goxoak elkarrekin partekatzea da, irakurketa bitartekoa izanda.

Horretarako, ipuin-mota aukeratzeko gida orientagarri bat bidaltzen dizuegu, eskolan transmititu nahi ditugun baloreak  islatuko dituena. Ongi etorriak izango dira edozein hizkuntzatan ( euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz, zeinu hizkuntzaz…). 

Gonbidatzen zaituztegu parte hartzera apirilaren 4tik 13ra! Anima zaitezte!

Kaixo familias,

Con motivo del día del libro, 2 de abril, os invitamos a tener un momento de encuentro en la escuela con vuestras hijas e hijos. Os proponemos que quien quiera elija un cuento y en la semana de la literatura vengáis a contarlo al grupo en el espacio que queráis (en la clase, en el parque, en la biblioteca…).

Para participar en esta actividad podéis  poneros en contacto con vuestra tutora o tutor de referencia y buscaríamos el mejor momento para hacerlo.  

El objetivo de esta propuesta es compartir momentos disfrutando de la lectura. Os enviamos una guía orientativa para  la elección del tipo de cuento  que refleje la diversidad y los valores que nos gustaría trasladar. Serán bienvenidas las propuestas en cualquier lengua (en euskera, inglés, castellano, lengua de signos…). 

Os animamos a participar del 4 al 13 de abril. Eskerrik asko!



2022/03/10

ZIENTZIAREN ASTEA

 Kaixo zigoitiarrak!

Pasa den hilabetean, otsailaren 7tik 11ra, Emakume eta Neskatoen Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Zientziaren astea ospatu genuen 2. mailakook. Egun bakoitzean emakume zientzialari bati buruz hitz egin genuen eta pare bat esperimentu egin genituen.

Zergatik? (Helburuak)
  • Historiako liburuetan emakumeen papera ahaztua, gutxitua edota ez ikusiarena egin delako.
  • Gure neskatilek Zientzia alorrean erreferenteak behar dituztelako.
  • Metodo zientifikoa oso egokia delako hainbat konpetentzia garatzeko.
  • Zientzia eta metodo zientifikoarekiko interesa eta jakinmina pizteko.
  • Komunikazioa eta pentsamendua antolatzeko oso jarduera ona delako.
  • Lan kooperatiboa bultzatzeko.
  • Lantzen ari ginen edukiak barneratzeko.
Ondoren, luzatu genuen aste hau eta ZIENTZIA HILABETEA bilakatu zen. Gelan egindako esperimentuetatik bat aukeratu eta bikoteka, lan taldeari ekin zioten gure neska-mutil zientzilariek familien laguntzaz.

Aurkezpen honetan aurkezten dizkizuegu egindako lan zoragarriak. Ikusi eta ikasi! Eta Zientzia gustuko baduzue... anima zaitezte eta esperimenturen bat egin!

¡Hola zigoitianas/os!

El mes pasado, del 7 al 11 de febrero, con motivo del Día Internacional de las Mujeres y niñas científicas, celebramos la Semana de la Ciencia de 2º curso. Cada día hablamos de una mujer científica e hicimos un par de experimentos.

¿Por qué? (Objetivos)
  • Porque se ha olvidado, infravalorad y/o ignorado el papel de las mujeres científicas en los libros de historia.
  • Porque nuestras niñas necesitan referentes científicos femeninas.
  • Porque el método científico es idóneo para desarrollar diversas competencias.
  • Porque es necesario despertar el interés y la curiosidad por la ciencia y el método científico.
  • Porque es una actividad muy interesante para desarrollar la comunicación y organizar el pensamiento.
  • Porque es necesario potenciar el trabajo cooperativo.
  • Para interiorizar los contenidos que estábamos trabajando.
Después, alargamos esta semana y se convirtió en EL MES DE LA CIENCIA. Eligieron por parejas uno de los experimentos realizados en clase y nuestras científicas/os se pusieron manos a la obra con la ayuda de las familias.

En esta presentación os presentamos los fantásticos trabajos realizados. ¡Mirad y aprended! Y si os gusta la Ciencia… ¡animaros y hacer algún experimento!

2022/03/04

GORBEIA ESKOLA, PREST! MARTXOAK 8

Hurrengo asteartean, Martxoaren 8an,  egun honetarako eskolan sortutako Haka dantzatu eta abestuko dugu. Arratsaldeko 16:10ean parkean elkartuko gara. Gurekin dantzatzeko prest al zaudete? 

Seguru gaude letra eta pausuak gogoratzen dituzuela, baina badaezpada ere hemen behean letra eta bideo bat duzue animatzen joateko.  Gorbeia eskola, prest!

HAKA

El próximo martes, 8 de marzo, bailaremos y cantaremos el baile maorí (HAKA) que creamos para este día. Nos juntaremos a las 16:10 en el parque ¿Os gustaría vivir este momento con nosotros/as?

Seguramente recordáis la letra y los pasos de este baile, pero por si queréis practicar, os dejamos la letra y este link para poder vernos en acción. Gorbeia eskola, prest!

HAKA


Peru Abarrategik sortutako bertso hau ere zuekin konpartitu nahi dugu. Martxoak 8an gurekin batera abesteko. 

Compartimos este verso de Peru Abarrategi para cantarlo este día..

Doinua: Maritzu nora zoaz

Martxoaren 8a

Gugana HELTZEAN

Aldarrikapen asko

Denon AHOTSEAN

Oroitu sukaldatu

Ta mahaia JARTZEAN

Benetako iraultza

Hasten da ETXEAN


Oharra: Asteartean , ez ahaztu morez jantzita etortzen! 

¡No olvidéis venir vestidas/os de morado el martes!

2022/02/11

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.

                                                   Gorbeia Eskolako Txoko morea

Ikasturtean zehar, eskolan, ekintza ezberdinak egingo ditugu zientzian diharduten emakumeen lana ikusarazteko eta jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzeko.

Zuekin Link eta baliabide interesgarri hauek partekatu nahi ditugu. Egin klik, ikasi eta disfrutatu!

OTSAILAK 11-RAKO INFORMAZIOA ETA BALIABIDEAK:

ZIENTZIA ETA ESPERIMENTUAK UMEENTZAT! (FAMILIAN EGITEKO)

2019/12/19

GAITASUNAK ARDATZ! (ANIZTASUN FUNTZIONALAREN EGUNA)

Denok gara anitzak eta ezberdinak. Munduan kultur aniztasuna dago, hizkuntz aniztasuna, familia aniztasuna eta aniztasun funtzionala ere. Aniztasuna, gizartea aberasten duen faktorea da.
Aniztasun funtzional gehiago edo gutxiago dugun pertsonak gara, gure inguruak ezartzen dizkigun eskakizun, muga edo zailtasunen arabera. Pertsona guztiengan pentsatzen badugu, ikuspegi global eta inklusibo batetik begiratzen ikasten badugu, oso funtzionalak izango gara. 

Aniztasun funtzionalaren eguna abenduaren 3an ospatzen den arren, eskolan egun ezberdinetan lantzea proposatu dugu. Horretarako, dinamika eta ekintza ezberdinak burutu  ditugu, enpatia eta inklusioa lantzeko helburuarekin. 


Hau izan da egun hauetan garatu dugun programa:
Sentsibilizazio dinamikak:
Laguntza zerbitzuak, behatokiko eta elkarbizitza batzordeko ekarpenekin, dinamika batzuk garatu ditu Lehen hezkuntzan. 
Ekintzaren deskribapena: Umeak talde txikitan banatuta daudela, talde bakoitzari ume ezezagun baten deskribapena banatu diogu. Talde bakoitzak ideiak eman ditu ume horri egoera ezberdinetan laguntzeko. Amaitzerakoan, ume horren deskribapena eta egoera horietarako eman dituzten ideiak aurkeztu dituzte gelako beste taldeen aurrean.

Ikasleek emandako ideiak ume bati laguntzeko
Ideia pilo izan dituzte! Marrazkiak, eskemak... Ekintza oso aberasgarria izan da denontzat. Eman dituzten ideiak, hormirudi batean jarriko dira pasabidean.

Amaitzeko Pip txakurraren laburmetraia ikusi dugu, hurrengo ekintzei sarrera emateko. 



Nahual elkartearekin txakurterapia saioa: HH 4 eta 5 urtekoek, eta LH 1. 2. eta 3. mailako ikasleek, emozioen ginkana bat egin zuten Nahual elkarteko Sheila, Amaia eta euren txakurrekin. Dinamika honen bitartez autoestimua, enpatia, konfiantza eta talde lana sustatu ziren besteak beste. 
Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen! Eskerrik asko!





Zuzenak taldearekin kirola egiten: LH 4. 5. eta 6. mailako ikasleek, gelako sentsibilizazio saioak egin eta gero, Zuzenak Fundazioko Jon Mikel eta saskibaloiko jokalari batekin, kirol egokitua egiteko aukera izan zuten: Boleibol eserita, gurpildun aulkiko saskibaloia eta slaloma gurbildun aulkian. 
Zelako esperientzia polita! eskerrik asko!




Gorputz hezkuntzan ere,  egun hauetan, jolas kooperatiboak,  inklusiboak eta egokituak landu dira!

Sakontzeko / Para profundizar:
- Mugarik gabeko aniztasuna gida
- Diversidad sin barreras (guía)

2019/03/11

MARTXOAK 8


Kaixo familiak!

Dakizuen bezala, pasa den ostirala, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen. Gure eskolan Hezkidetza urte osoan zehar lan egin arren, aste osoan zehar "Emakumea eta Kirola" espezifikoki landu genuen. Geletan gaia jorratzeaz gain, gure txoko morea apaindu genuen eta martxoaren 7an gonbidatu bereziak izan genituen:

Como sabéis, el pasado viernes, 8 de Marzo, fue el Día Internacional de la Mujer. Aunque en la escuela trabajamos Coeducación durante todo el año, durante toda la semana trabajamos de manera específica "Mujer y Deporte". Además de trabajar el tema elegido en el aula, el jueves 7 de Marzo, tuvimos unas invitadas muy especiales:


  • Haur Hezkuntzan: Olaia Zuberogoitia (Ekitazioa)
  • LH 1. zizklo: Maider Unda (Borroka librea)
  • LH 2. zizklo: Ainhoa Belakortu (Errugbia)
  • LH 3. zizklo: Irati Anda (Eskalada)




  •  




    Oso interesgarria izan zen! Eta oso gustora ibili ginen! Eskerrik asko Olaia, Maider, Ainhoa eta Irati!!! Eutsi gogor!!!

    Hurrengo egunean, Greba Feminista egiteko deialdia egon zen. Eta Eskolan, bat egin genuen feminismoarekin. Batzuek, Greba egin genuen kalean aldarrikatzeko eta beste batzuk eskolan gelditu ginen lan esparruan ere aldarrikatzeko. Egun horretan, Ipuinak, pelikulak eta bideoak ikusten eta haiei buruzko hausnarketak egin genituen. Txoko morea apaintzen bukatu, karaoke feminista, hainbat tailer eta pankartak egin genituen.





    Hemen uzten dizkizuegu, oso interesgarriak diren bideo batzuk... apur bat hausnartzeko. Datozen belaunaldiak benetazko aldaketa eman ahal izateko FAMILIAK ZEIN HEZITZAILEOK DUGUN ARDURAZ JABETZEKO... IKUSTERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU.

    Aquí os dejamos algunos interesantes vídeos ... un poco de reflexión. Os invitamos a verlos pues tanto LAS FAMILIAS COMO LXS EDUCADORXS TENEMOS UNA GRAN RESPONSABILIDAD para que las futuras generaciones VIVAN en IGUALDAD.

    2018/11/25

    AZAROAK 25. EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

    Kaixo familiak!

    Zoritxarrez emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzeko beharra dago gaur egun benetan arazo potolo hori gizartean dagoela ohartarazteko. Eta desagertu beharrean, zifrek errealitate krudela adierazten dute. Baina egun bakarra ez da nahikoa, familian zein eskolan egunero lantzeko beharra dago eta helduok eredu egokiak eskeini behar dizkiegu. Eskolan, SUPERLOLA IPUINA landu genuen eta gero bakoitzak bere gustoko heroia marraztu zuen gure TXOKO MOREAN jartzeko.