2018/04/27


5. MAILA LEKEITIORA !

Pasa den astean 5.mailako ikasleak Lekeition egon ginen hiru egun pasatzen. Eguraldi zoragarria izan genuen eta oso oso ongi pasatu genuen. Trinkete aterpetxean etxean bezala zaindu gintuzten, gainera. Janaria goxo goxoa eta begiraleak oso jatorrak!

Kostaldeko herri eder honen txoko ezberdinak ezagutu genituen: hondartzak, talaia, portua, arrantzaleen kofradia, Santa Katalina itsasargia... Arraunean egiten ere irakatsi ziguten, eta mendi aldekoak izan arren, ez zitzaigun batere gaizki eman! 

Hemen dituzue egonaldiaren argazki batzuk eta arraunean zein trebeak garen ikusteko bideotxoa. 

































THE WORLD FAIR

Hi everyone!
Last 12th of April, 6th grade students gave a presentation about different countries around the world for all LH. They had a very good experience, artists and audience. We could feel how could be the daily life of a child on those countries they shown us. Location, climate, food, typical clothing, music and games were the topics they worked on.
Congratulations!!!!

¡Hola a todos!
El pasado 12 de abril, los alumnos de 6 ° grado hicieron una presentación sobre diferentes países de todo el mundo para todo LH. Tuvieron una muy buena experiencia, artistas y público. Podíamos sentir cómo podría ser la vida cotidiana de un niño en esos países que nos mostraron. Ubicación, clima, comida, ropa típica, música y juegos fueron los temas en los que trabajaron.
¡Felicidades!

Kaixo guztioi!
Apirilaren 12an, 6. mailako ikasleek mundu osoko herrialde ezberdinei buruzko aurkezpena egin zuten LH guztirako. Esperientzia oso ona izan zuten, bai artistek baita ikusleek ere. Herrialde desberdinetako umeen eguneroko bizitza nola izan daitekeen erakutsi ziguten. Kokalekua, eguraldia, janaria, jantzi tipikoa, musika eta jolasak dira landu zituzten gaiak.
Zorionak !!!!

INDIA








MEXICO 




PERU 






AUSTRALIA 




MOROCCO 






CHINA 






2018/04/26


GORBEIA OSPITALEA 

Kaixo! 6.mailako ikasleak gara eta gure antzezlana aurkeztera gatoz. Kurrika izeneko herri txiki bateko ospitalean topatzen diren pertsonaia xelebreak eta haien gertaerak kontatzen dira bertan. Grabaketa "kaseroa" izan arren,  espero dugu zuen gustukoa izatea.



















2018/04/23



Zigoititik mundura

Herrian ospatu den "Zigoititik mundura" kanpaina solidarioan parte hartu dugu Gorbeia eskolan ere. Gobernuz Kanpoko Erakunde ezberdinen proiektuen eta lan egiten duten herrialdeen berri ematera etorri zitzaizkigun. Oso interesgarria izan zen munduko txoko ezberdinetan gu bezalako haurrak nola bizi diren zertxobait ezagutzea. 







2018/04/13

"BALIOETAN HEZIZ" PROIEKTUA

ZUZENAK FUNDAZIOAREN ESKUTIK

Aste honetan Zuzenak Fundazioko lagunen bisita izan dugu beraien lanaren berri emateko. Elkarte hau dibertsitate funtzionala daukaten pertsonen integrazioaren eta normalizazioaren alde aritzen da hainbat kirol sustatuz eta pertsona guztiei aukerak emanez. 

Kirolen artean saskibaloia, mahai tenisa, igeriketa, golball, motocross... burutzen dituzte. 3.mailatik 6.mailara arteko ikasleok kirol hauetako batzuetan parte hartzeko aukera izan genuen. Gurpildun aulkietan saskibaloiean aritu ginen, baita boleyball eserian eta golballean ere. Izugarri gozatu genuen!