2020/03/30

STORY CUBES

Kaixo zigoitiarrak,
Liburutegiko saguek Ipuinak sortzeko laguntza eskeintzea erabaki dute. Hona hemen STORY CUBES dadoak ideia batzuk izateko. Era berean, ipuinek hiru atal dituztela paragrafoetan banatuta: 
  • SARRERA (Pertsonai nagusien aurkezpena eta deskribapen txikia, noiz eta non gertatzen da istorioa, istorioaren hasierako planteamendua)
  • GORAPILOA (Istorioaren garapena, zer gertatzen den azaldu,...)
  • BUKAERA (Istorioa nola amaitzen da)
Animo eta anima zaitezte IPUIN LEHIAKETAN parte hartzen, APIRILAREN 8an bukatzen da aurkezteko epea!!!!

2020/03/29

GORA BIHOTZAAAAAK!!!!!

Kaixo zigoitiarrak!
Martxoa joan da dagoeneko eta badira pare bat aste baino gehiago elkarrekin ez gaudela... guk, irakasleok, gauza bat esan nahi dizuegu...


2020/03/27

OSTIRALEKO TAILERRA

Kaixo zigoitiarrak!
Azkenean OSTIRALA IRITSI DAAAAA!!!! 2. mailako ikasleek eskatuta, EGIN PUTZ tailertxo bat uzten dizuet. Iazko irudi bat egingo dugu... gogoratzeko! ONDO PASA eta ONDO IZAN!!!


PLASTILINA TAILERRA

SATURNINO ESTRALURTARRA

2020/03/24

GURE BARATZERA ERE UDABERRIA HELDU DA!!

Txitxirioak ernaldu dira, kimu berriak sagar ondoan agertu dira eta lorategia ikaragarri polita dago!!! Jarraituko dugu argazkiak bidaltzen.



2020/03/23

Txoko Morea (5.Maila)

Kaixo, 
Bosgarren mailako ikasle guztiok, ozen aldarrikatu nahi dugu nazkatuta gaudela egunero
gertatzen diren eraso sexista eta matxista guztiekin. Otsailean zehar albiste asko aurkitu
genituen gaiaren inguruan eta eskolako txoko morean jarri genituen, baita bakoitzagatik
eskolako sarreran lazo more bat ipini ere. 
Berriro diogu, oso haserre gaude eta egunero desberdintasun guztiak hautsi eta mundu
feministago baten alde egiten jarraituko dugu. 
ASKI DA! ERASO SEXISTARIK EZ! EZ BETI DA EZ! JUSTIZIA NAHI DUGU! 
Bosgarren mailako ikasleak. 
Kaixo, 
Durante todo febrero hemos estado recopilando noticias sobre la violencia sexista que existe
todavía y quisiéramos reivindicar alto y fuerte que estamos muy hartos y hartas de tener que
escuchar estas malas noticias todos lo días (noticias que están en el txoko morea y que cada
una de ella tiene un lazo morado en la entrada de la eskola). 
Por ello, los y las alumnas de quinto también estamos en contra de la violencia machista y
seguiremos luchando para que cada día haya menos diferencias entre hombres y mujeres. 
¡BASTA YA! ¡ERASO SEXISTARIK EZ! ¡NO SIEMPRE ES NO! ¡JUSTIZIA! 
Bosgarren mailako ikasleak. 

**Gure abesti kuttun bat uzten dizuegu:
ZER IZAN (HUNTZA): https://www.youtube.com/watch? v=xU0CCBjPjss 

2020/03/22

UNIBERTSOA

Kaixo!
Gorbeia Eskolako 2. mailakoak Unibertsoa ikasten bukatu dugu. Hemen duzue aurkezpen bat errepasatzeko, kantatzeko eta gehiago jakiteko gai honi buruz. Diapositiba guztiak ondo aztertu: irudiak, testuak eta bideoak daude. Ondo pasa eta asko ikasi!

2020/03/18

IPUIN LEHIAKETA

Kaixo ikasleak!
Liburutegiko saguak ez dira gelditzen... eta zuek gabe aspertzen direnez ideia izan dute. Apirilean ospatuko den ASTE LITERARIOA prestatzen hasi. Eta egingo diren jardueren artean, IPUIN LEHIAKETA antolatzea bururatu zaie. Horretarako, zuen laguntza behar dute,  beraz.... animatu eta parte hartu!


Kaixo ikasleak!
Los ratones de la Biblioteca no paran.... y como se aburren sin vosotrxs, han tenido una idea. Empezar a preparar la SEMANA LITERARIA que se celebrará en Abril. Y entre las actividades que se llevarán a cabo, se les ha ocurrido organizar un CONCURSO DE CUENTOS. Para eso, necesitan vuestra ayuda, así que... animaos y escribid!

2020/03/12

Eskola jardueraren etetzea (Coronavirus)

Familia estimatuak:

Jakinarazten dizuegu eskola jarduera eteteko hartutako erabakiaren berri, Osasun sailaren jarraibideak betez. Etete honek martxoaren12tik 23ra iraungo du, egun hori barne.
Ikastolek zabalik izango dituzte familiekin komunikatzeko ohiko bideak, horri buruzko informazioa helarazteko.

Os informamos de la decisión adoptada, siguiéndo las directrices del departamento de salud, de suspender la actividad escolar. Dicha suspensión tendrá una duración inicial, de el 12 al 23 de marzo incluido.
El centro educativo tendrá abiertos los canales habituales de comunicación las familias a fin de transmitir toda la información actualizada al respecto.

2020/03/11

GUZTION ARTEAN BERDINTASUNA LOR DAITEKE

Gaur, jantokiko begiralea den Nuria Amezkuak prestatu du ikastarotxo txiki bat taekwondoaren inguruan, martxoak 8 Nazioarteko emakumeen eguna zela eta "Jantokian ere ahobizi gara" kanpainaren barruan.  Ikastaro honetan jantokiko erabiltzaileek berak irabazitako dominak, bere ibilbideko argazki batzuk, Taekwondo egiteko materiala, arauak,... ikasteko eta ikusteko aukera izan dute. Emakumezkoen edo gizonezkoen kirola ote denaren inguruan eztabaida prestatu du, eta praktikatzeko saio txiki bat baita. Mila esker Nuria!!

 











ELIKADURA PIRAMIDEA



EGUN ON!!!
ATZO ELIKADURA PIRAMIDEA OSATU GENUEN ETA GAUR, GOSARI EREDU EGOKIAK OSATU DITUGU ETA ONDOREN GELAKIDEEI AURKEZTU.

2020/03/08

Martxoak 8- Haka


Hona hemen Martxoak 8-rako eskolak prestaturiko HAKA.
Mila esker guztien partehartzeagatik!





2020/03/06

HAUR ESKOLARA BISITA

Zein ondo pasatu dugun gu baino txikiagoekin ! Ederto ibili gara jolasten haiekin!



     

     



 







2020/03/04

ORTUAN LANEAN

Ikasurte honetan ikasle talde txiki bat, Arriren laguntzarekin, eskolako baratza aurrrera eramatea erabaki dugu.
Asteazkenero, patio saioan, ortuan edo informatika gelan  eguraldiaren arabera, biltzen gara.
Inguruak txukundu ditugu eta hilabete hauetan ikasi dugu: berakatza eta txitxirioak nola erein, mailukien taulena nola txukundu eta lizarra landarea nola atera behar den.






2020/03/02

HH 2 URTE GURE GORPUTZEN SILUETAK


     Gure gorputzen siluetak egin ditugu eta bakoitza material desberdin batekin apaindu dugu (margoak, tenperak, paper zatiak eta gometsak).