2019/04/17

JOLAS KOOPERATIBOAK


Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan jolas kooperatiboak martxan jarri ditugu. Jolas kooperatiboek lehiakortasun jarrerak gutxitzea bilatzen dute. Jolas aukera hauek talde giroan, balore ezberdinen lanketa ahalbidetzen dute eta ikasleei talde kolektibo izaera ulertzen laguntzen die.




2019/04/12

KORRIKA 2019

Aurten korrika ez da Zigoitiatik pasa, baina derrigorrez ospatu beharreko jaia da. Goizean, KORRIKA TXIKIA egin dugu, gure Euskararekiko konpromezua eramanez gure inguruetatik. Arratsaldean, Photocall, Txalaparta, Karaoke, pultserak eta Aurpegi-margoketa tailerrak egin genituen.

2019/04/07

HH-n ANTZERKIA lantzen


Testu mota desberdinak lantzen ditugu haur hezkuntzan: gutuna, olerkia, errezeta, ipuina,… baina bat aukeratu behar badugu ANTZERKIA esango genuke. Elkarrizketak ikasi, mozorratu, dekoratua prestatu,… une guztiei ateratzen diegu zukua.


2019/04/05

TXAKURRAK HEZITZAILE

Gaur ikasi dugu txakur batzuk lagundu diezaieketela ikasteko zailtasunak dituzten umeei. Lali oso txakur lasaia da eta Nahual elkarteko kideekin batera gaur gelara etorri da gurekin egotera. Ipuina kontatu digute eta txartel batzuek genituen, ipuinan adi adi egoteko ateratzen zirenean txartelak esateko eta orduan txartela Lali txakurraren poltsiko barruan sartzeko. Gozada bat izan da, eta asko gozatu dugu.






2019/04/02

GAMES OF THE WORLD


6th grade students hand made from scratch some games from around the world and then presented them to the rest of the students of Gorbeia school. We had fun preparing them and playing with them. Well done!!

The games are: Shove Ha Penny from UK, Basket Game from North America, Dreidl from Middle East, El-Quirkat from Egypt, Jacks from India, Mancala from Africa and Spillikins from China
https://www.calameo.com/read/0057888917d150aa2dca4