2011/11/25

JOLAS EGUNA: MEZU SEKRETUA

Talde kopurua: 6 (tailerreko taldeak)
Materiala: Uztaiak / mezu sekretuaren hitzak (hitz bakoitza paper batean) / konoak
Tokia: Leku zabala (patioa).
Helburua: Esaldi bat osatu lortutako hitzekin.

Nola jolastu:
1. Talde bakoitzean 2 talde txiki egingo dira (talde batek korrika egingo du eta bestea esaldiaren hitzak ordenatzen ahaleginduko da).
2. Talde bakoitzeko korrikalarien zapatilak multzo batean utzi, zelai erdian. Seinalea egiterakoan, korrikalari bakoitzak, banan-banan, korrika egiten euren zapatila hartu behar dute. Jantzi ondoren, hitzak dauden uztailera joan behar dira hitz bat hartzera. Hitza hartu ostean, taldera eraman.
3. Iritsi bezain pronto, hurrengo korrikalaria aterako da. Bitartean taldean, lortutako hitzekin mezu sekretua osatu behar dute.
4. Esaldia osatu dutenean, talde bakoitzetik bi arduradun eskolan ezkutatuta dagoen irakasle bat bilatzera joan behar dira. Aurkitzerakoan esaldia zuzen esan behar diete.

2011/11/18

HH HEZKUNTZA

KAIXO GUZTIOI!! IKASTURTE HONETAN ERE, 3 , 4 ETA 5 URTEKOAK TAILER DESBERDINTAN PARTE HARTZEN HASI GARA. HONA HEMEN ARGAZKI BATZUK.

2011/11/17

HH 3/4/5 URTE ZINEMAN


KAIXO GUZTIO!
ATZO GASTEIZERA JOAN GINEN HORTONEN PELIKULA IKUSTERA. OSO ONDO IBILI GINEN.
HEMEN DAUDE ATERA GENITUEN ARGAZKI BATZUK. EA GUSTATZEN ZAIZKIZUEN.

2011/11/11

HH 2 URTE: UDAZKENA

Hona hemen gelan lantzen hasiko garen abestia.

HH 2 URTE: UDAZKENA

Pasa den ostiralean eskola aurreko parkera atera ginen eta bertan hosto lehorrak, ezkurrak eta gaztainak bildu genituen. Honela, udazkenak dituen ezaugarri batzuk aurrez aurre ikusi genituen. Orain jasotakoa gelako kutxan daukagu gordeta.
El viernes pasado fuimos a recoger hojas secas, castañas y bellotas. Estamos trabajando "El Otoño". Ahora, lo que recogimos lo tenemos guardado en una kutxa.

2011/11/10

PIN eko KARTEL LEHIAKETA

Gabonak gertu ditugun seinale. Aurten gure ikastetxeko ikasle bat (Sahara Bendriss, 5. maila)PIN eko kartel lehiaketako  finalerako sailkatu da. Irabazlea izatea nahi baldin baduzu bozkatu egin beharko duzu. Aukeratu 7. kartela eta listo. Jarraian duzue Linka. Animo eta bozkatu!!

http://www.pin-ugp.com/portal/page/portal/PIN/P_PIN_INFORMACION/P_PIN_VOTO

Estamos de enhorabuena!! Sahara Bendriss, alumna de 5º, se ha clasificado para la final del concurso de carteles para el PIN del BEC. Si quieres que sea la ganadora deberás dar tu voto al cartel número 7.
A continuación tenéis el Link para votar. Animo eta bozkatu!!

http://www.pin-ugp.com/portal/page/portal/PIN/P_PIN_INFORMACION/P_PIN_VOTO

2011/11/09

5. MAILAKOEN IPUINAK

Jarraian ikusiko dituzue 5. mailako ikasleek Txanela proiektuko "Unibertsoa" gaiarekin idatzitako ipuin ezberdinak. Espero dugu zuen gustokoak izatea.

JOLAS EGUNA: ZAPITXOA

Orain dela urte batzuk, zenbait arazo sortzen zirela jolastokian ikusita: beti jolas berdinak zirela, liskarrak, euskararen erabilera, sexu banaketa, ume bakartiak… ; erabaki zen euren harremanak sendotzeko eta euskara indartzeko, ekintza integratzaile eta hezkidetza landu eta garatu behar zirela. Hori dela eta, aurten egitasmo berdina dugu eta astean zehar jolasaldi bat (asteazkenekoa) erabiliko dugu jolas desberdinak egiteko. LHko ikasle guztiek hartzen dute parte, batzuetan talde handian eta bestetan, txikitan banatuta.
Aste honetako jolasa hauxe izan da: Zapitxoa.
6 talde, 3 zapi... zein pasatuko da finalera? Animo!

2011/11/08

BERDETXO-1


Kaixo, Berdetxo naiz, Argitxoren lagun bat. Sarragoan bizi naiz, baina... Gorbeia eskolara etortzen hasiko naiz. Batzuk ezagutzen nauzue, ezta?
Laster nire istorioa hemen ikusteko aukera izango duzue.
Aio, lagunak!