2021/04/29

LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN HHKO 4 URTEKOEN GELAN

 Gaur liburuaren eguna ospatzeko David etorri zaigu ipuin polit bat kontatzera bere eszenatokia eta guzti. Alessia Notariannik idatzitako eta marraztutako  "La pequeña Aloe y la tarabilla" izeneko ipuina kontatu digu eta Fuerteventura uharteko  naturaren elementuak eta horien zainketa  du ardatza. Ikusi zein ondo pasa dugun...Eskerrik asko David!!






2021/04/23

 ONGI ETORRI TXIRIMOIA IRRATIRA!!!!


Gaur Txirimoia Irratian...

AROA, AYURI, EKHIÑE,ENAITZ, 

HAIZEA, IRIS, IZARO eta MAIALEN 

egon dira!


1. zikloko lagunek, asmakizunak, txistea, egingo dituzten olinpiaden inguruko informazioa, urtebetetzeak, menua, eta eguraldiaren berri eman digute. Hau guztia entzun nahi duzue? Ea ba,...   sakatu hemen entzuteko: 

8.IRRATSAIOA ENTZUN






MILA ESKER LAGUNAK!!! Hurrengo esatariak... 3. ziklokoak!!!


2021/04/22

Kontuz partekatzen duzunarekin!

Kaixo familiak!

Interesgarria iruditzen zaigun bideo hau ikustea gustatuko litzaiguke. Egunero hainbat gauza partekatzen ditugu ia konturatu gabe, eta bertako informazioarekin honelakoak egin daitezke... Kontuz!



Kaixo familiak!

Nos gustaría que vieseis este vídeo que nos parece interesante. Cada día compartimos cosas sin apenas darnos cuenta, y con la información que damos se pueden hacer cosas como esta. ¡Cuidado!

2021/04/19

2021eko ASTE LITERARIOA. Ipuin Kontalariak

 Kaixo zigoitiarrak!


Udaberriarekin batera, 2021eko ASTE LITERARIOA heldu da. Aste osoan zehar hainbat jarduera burutuko ditugu. Aurten, blogean ipuin kontalari guztiei omenaldi txiki bat eskeini nahi genieke. Horretaz gain, iazko laburmetrailaz ere gozatzeko aukera izango duzue.

2021/04/16

 


EGUN ON!!!

Gaur, Txirimoia Irratira lagun hauek etorri dira: 



AIMAR, ENARA, NAROA, MIKELA, NOAH, HODEI, JULEN eta NIKO


Primeran egin duzue! eta garrantzitsuena, oso ondo pasa dutela esan digute! Aupa zuek! Irrati saioa entzuteko aukera izango duzue, beraz,.... mikroak zabalik!!!

Mila esker 2. zikloko gaurko esatarie!



7. IRRATSAIOA ENTZUTEKO LOTURA