2013/12/04

EUSKARA EGUNA: MAHAI INGURUAN EROSO, EUSKARAZ GOZO-GOZO

Aurten ere eskola osoak ospatu du euskararen nazioarteko eguna. Eta aurten inoiz baino plazer handia izan da, aste osoan Sukaldearen inguruan aritu garelako. "Mahai inguruan eroso, euskaraz goxo-goxo" lelopean Haur Hezkuntzakoek egun intentsoa izan dugu. Goizean goiz berdetxoren bisita izan dugu, eta honek pegatinak eta artoa krispetak egiteko ekarri dizkigu. Gero Haur Hezkuntzako ikasle guztiak elkartu gara asanbladan aditzera emateko zeintzuk diren gure konpromezuak euskararekiko. Krispetan egin eta jan ondoren, taloak egin, erre eta dastatu ditugu. Arratsaldean 2-3 urtekoek siesta egiten zutenbitartean, 4 eta 5 urtekoek video gelan antzinan nola egiten zuten eztia eta ogia ikusi dugu eta ondoren patioan eskola osoarekin batera dantza egin dugu. Zoragarria!!!