Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan jolas kooperatiboak
martxan jarri ditugu. Jolas kooperatiboek lehiakortasun jarrerak gutxitzea
bilatzen dute. Jolas aukera hauek talde giroan, balore ezberdinen lanketa
ahalbidetzen dute eta ikasleei talde kolektibo izaera ulertzen laguntzen die.
2019/04/17
2019/04/12
KORRIKA 2019
Aurten korrika ez da Zigoitiatik pasa, baina derrigorrez ospatu beharreko jaia da. Goizean, KORRIKA TXIKIA egin dugu, gure Euskararekiko konpromezua eramanez gure inguruetatik. Arratsaldean, Photocall, Txalaparta, Karaoke, pultserak eta Aurpegi-margoketa tailerrak egin genituen.
2019/04/07
HH-n ANTZERKIA lantzen
Testu mota
desberdinak lantzen ditugu haur hezkuntzan: gutuna, olerkia, errezeta, ipuina,…
baina bat aukeratu behar badugu ANTZERKIA esango genuke. Elkarrizketak ikasi,
mozorratu, dekoratua prestatu,… une guztiei ateratzen diegu zukua.
2019/04/05
TXAKURRAK HEZITZAILE
Gaur
ikasi dugu txakur batzuk lagundu diezaieketela ikasteko zailtasunak dituzten
umeei. Lali oso txakur lasaia da eta Nahual elkarteko kideekin batera gaur
gelara etorri da gurekin egotera. Ipuina kontatu digute eta txartel batzuek
genituen, ipuinan adi adi egoteko ateratzen zirenean txartelak esateko eta
orduan txartela Lali txakurraren poltsiko barruan sartzeko. Gozada bat izan da,
eta asko gozatu dugu.
2019/04/02
GAMES OF THE WORLD
6th grade
students hand made from scratch some games from around the world and then
presented them to the rest of the students of Gorbeia school. We had fun
preparing them and playing with them. Well done!!
https://www.calameo.com/read/0057888917d150aa2dca4
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)