2020/04/30

BERAKATZ FRESKOAK NAHI?


Kaixo familia:

Egun hauetan Arri, eskolako ortuko laguntzaile aditua, berriro hasi da lanean: inguruak atontzen, garaiko haziak ereiten eta bertan dauden produktuak jasotzen.

Garai honetako eta gertuko produktu bat dastatzera animatzen zaituztegu: berakatz freskoak!! Ondoren, prestatzeko errezeta bat utzi dizuet, animatu egitera. 40 sorta daude eta Paduran lor ditzakezue (maiatzaren 1etik 3ra) zizak berriz …



Kaixo familia:

Estos días Arri, nuestro colaborador y entendido en la materia, ha regresado a trabajar en la huerta: limpiando las zonas, sembrando las semillas de temporada y recogiendo los productos que ya están listos.

Uno de los productos que ha recogido son los ajetes o ajos frescos. Ánimo y a degustar productos de nuestra huerta, os mandamos una receta. El manojo de ajetes los podéis conseguir si pasáis por Padura, (del 1 al 3 de mayo) disponibles 40 manojos, las setas...







Berakatz freskoen inguruan errezeta asko daude; berakatz fresko-nahasia otarrainxkarekin edo piper gorriekin entsaladan,… Baina, errezeta hau zizekin (momentuko perretxikoa) prestatutako  nahasia da.

Hay múltiples recetas relacionadas con los ajos frescos; los más comunes son los revueltos, pero la ensalada con pimientos de piquillo es excepcional, y debido a las fechas, os mandamos una con las setas de primavera o seta de San Jorge.

       


           

              BERAKATZ FRESKO NAHASIA ZIZEKIN

Osagaiak :                                     Nola prestatu:

zizak,                                               Hasteko zizak garbitu trapu umel batekin.

berakatz freskoak,                           Ondoren, eskuak erabiliz, zati txikietan zatituko ditugu.

 arrautza,                                         Gero olio apur bat zartaginean jarri, haiek duten ur guztia

olioa,                                              desagertu arte, ez dira frijitu behar, erregosi baizik.

 gatza eta                                        Beste zartaginean berakatz freskoak, zatituta jarri eta pittin

pipermina                                       bat frijitu; hau egin ondoren elkartu zizekin.

                                           Bukatzeko bota gatza eta pipermin pixka bat eta jarri arrautzak

bi zartagin                                      eta joan nahasten arrautza egin arte (hau bakoitzaren gustura)



Ingredientes:                                          Como se prepara:

setas de primavera                        Se empieza limpiando las setas con un trapo húmedo.

ajos frescos                                  después se trocean con las manos y se colocan en una sartén

huevos                                         con aceite hasta que suelten toda el agua, no hay que freírlos.

aceite                                           En la otra sartén se van preparando los ajetes troceados, una

sal                                                vez hayan cogido un poco de color, añadimos las setas.

guindilla                                      Una vez transcurrido un par de minutos añadimos la sal y la

                                                    guindilla, por últimos vamos agregando los huevos y despacio

dos sartenes                                 vamos realizando el revuelto.   

2020/04/24

BELDAR TXIKI JATUNA! Ziortza


TXANOGORRITXO. Chloe

Hona hemen gure ipuin kontalari zoragarri eta gaztetxoena!!!


4. IRRATSAIOA ETXETIK



Kaaaaaiiiiiixooooo!!!
Ostirala da eta hemen daukagu Txirimoia Irratiko 
4. irratsaioa etxetik eginda. Animo txapeldunak! ea zuen gustokoa den

3... 2.... 1.....  MIKROAK ZABALIK!!!

IPUIN LEHIAKETA

Azkenean, eguna iritsi da. Baina emaitza esan baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duten ikasleei. Ez da batere erraza izan irabazlea zein den erabakitzea, horregatik, hiru sari ematea erabaki du Liburutegi Batzordeak. Sariak nola jaso esango dizuegu, abisatuko zaituztegu!!!

SARIA: Puxikaz egindako lore-sorta, kakorratzaz egindako orri markagailua, koaderno eta boligrafo politak eta margo kutxa bat. 

Gainera, ilustratzen saiatuko gara eta ipuina txukun txukun argitaratuko dugu liburutegian eta blogean izateko.

Eta orain bai, irabazleak izan dira........




1. Zikloa: "IPOTXA ETA NESKATXA". Loreto (2. maila)

2. Zikloa: "MILAREN ISTORIOA". Lur (3. maila)

3. Zikloa: "LURRA, IRENTSI!". Aiora (5. maila)

ZORIONAK!!!!

ETA ASTEA BUKATZEKO.... SORPRESA!!!

Davidek bi liburuen zozketa egingo du! 
Zozketan parte hartzeko ipuinaren marrazki bat egin behar duzue eta zuen tutoreei bidali. Jasotako marrazkien artean zozketa egingo du Davidek: ipuintxo bat Haur Hezkuntzarako eta bestea Lehen Hezkuntzarako. Horretarako, uzten dizkizuegu pare bat argazki eta bideo txiki bat.
Zozketa maiatzaren 6an egingo dugu. Animo!


 




Zuen marrazkien zain egongo gara! Animo!

2020/04/23

ASTE LITERARIOAREN INGURUKO JOKOA.

Kaixo denoi,
Liburutegi Batzordetik gaur amaitutzat ematen dugu Aste Literarioa, espero dugu egindako jarduerez gozatu izana eta hemendik aurrera ere, Literaturaz gozatzen jarraitzea. Mila esker, era batean edota bestean parte hartu duzuen guztioi bihotz- bihotzez.
Hemen uzten dizuegu Asteari buruzko joko bat, egiten baduzue, iruzkinetan idatzi: GORA LITERATURA! Eta zure izena.
Ea bukatzen lortzen duzuen!!!

GORA ARABA eta ARABARROK!!! EUTSI GOGOOOR!!!

Kaixo!

Aurten, ezin izango dugu Gasteizera joan San Prudentzio Eguna ospatzera Koronabirus dela eta. Gasteiz gainera oso zigortuta egon da birus alproja honengatik. Gasteizen, beste tokietan bezala, ez dute guk ditugun lorategi ederrak haize pixka bat hartzeko, jende pila haien etxeetan sartuta daude, batzuk familian, baina beste batzuk bakarrik, edota gaixorik... Umeek ezin dute kalera atera ezta haize pixkat hartzeko ere... Eta gure mediku, erizain, auxiliarrak,.... lan eta lan...
Eh! Gasteizera joan ez baina.... zergatik zigoitiarrok ez dugu bat egiten egin den deialdiarekin? 
DATORREN ASTELEHENEAN, APIRILAREN 27an 20:30ean 

Aurten, inoiz baino indartsuago jo ditzagun gure danborrak Gasteiztik ere entzuteko eta etxeetan dauden jende guztiari indarra bidaltzeko!!!


 ABESTIA DANBORRA EGITEKO SUKALDARI TXANOA

MATERIAL GEHIAGO



NON ZAUDE ILARGI? Leire.

SATORRAREN IPUINA. Saioa

HIRU MINUTU. Aiala

2020/04/21

IRRATSAIO BEREZIA: GERTUKO ETA INGURUKO IDAZLE ETA IPUIN KONTALARI

Kaixo lagunak, 
Txirimoia Irratiko Liburutegiko korrespontsala nauzue! Beti pentsatu izan dut hemen, Zigoitian, pribilegiatuak garela gure inguruan eta guretzako lan egiten duten profesionalekin!!! Hortxe dago Jon alguazila, Karol eta Inma garbitzaileak, hortxe dago Idoia udaletxean, David Artzegin, Javi sendagilea, Joseba, Txupi, Lara, Arri, eskolako irakasle eroak... zerrenda amaitezina da!!! Gaur irratsaio berezi honen bidez eta Aste Literarioa izanda, bereziki, eskerrak eman dizkiegu denon bizitza atseginago egiten duten bi laguni: 

  • DAVID MALMIERCA (Gorbeia Eskolako irakaslea eta idazlea) eta ....

  • JAVI ARBULU (Zigoitiko Liburutegiko sagutxo liburuzaina).

Gorbeia Eskolako ikasle batzuek IZUGARRIZKO ELKARRIZKETA ZORAGARRIA egin diete...  berazhartu tartetxoa, utzi esku artean duzuena eta... entzun!!!


NAHIA. Jessica

ZERGATIK? Marisa

Gorputz hezkuntza etxetik

Kaixo lagunak!
Etxean sartuta gaudela mugitzen jarraitzea oso garrantzitsua da.
Hemen daukazue familiarekin egiteko jolas bat.
Animo!

2020/04/17

3. IRRATSAIOA ETXETIK


Kaixo entzule maiteak!
Gaur ostirala da eta irratsaioa duuuuguuuu!!!
Hemen duzue etxetik egindako 3. Irratsaioa!!! Ea zuen gustokoa den!
Hoy es viernes y tenemos raaaadiiioooo!!!!
Aqui tenéis el tercer programa de radio desde casa. 
Esperamos que os guste!

3... 2.... 1.... MIKROAK ZABALIK!!!


PLANETAK ETA KONSTELAZIOAK

Begira zenbat ikasi duten 2. mailakoek Eguzki sistemari buruz!!!!

TXOSTENA 1


LORETO, AINARA, UGAITZ, BEÑAT R., OIHUN, HODEI, MAGALI, EGOI eta BEÑAT P.

TXOSTENA 2


JON, IÑIGO, AIMAR, NOAH, ENARA, IRAIDE, HÉCTOR eta IELTXU
Baita izarrei buruz ere!

2020/04/16

2. IRRATSAIOA ETXETIK!

Kaixo berriro! 
Hemen daukazue TXIRIMOIA IRRATIAren 2. irratsaioa etxetik eginda! Espero dugu zuen gustokoa izatea, eta poliki poliki zuek parte hartzea. Txirimoia irratia, zuekin eta zuentzat bait da. 
Animo txapeldunak eta laster elkartuko gara berriro!!!

3... 2.... 1..... MIKROAK ZABALIK!!!

AUSARTAK !!!!!!

3 urteko haurren familiek hurrengo bideoa pentsatu, antolatu, grabatu, editatu eta bidali dute Gorbeia Eskolako irakasle guztien lana zoriondu eta eskertu nahian isolamendu eta itxialdi egoera honetan. 

Las familias de los niños y niñas de 3 años han pensado, organizado, grabado y enviado el siguiente vídeo para felicitar y dar las gracias al profesorado de Gorbeia Eskola por el trabajo que está realizando en esta situación de confinamiento y aislamiento.

                                                     Mila esker familiak!!!!



2020/04/15

ESTRALURTARREN BILKURA

2. mailako ikasleek egindako bilera dibertigarria.

GORBEIA ESKOLAKO MUSEOA

Zigoitiar maiteak,
Gorbeia Eskola Museoko Zuzendaritza oso pozik dago. Gure koadro bilduma hazten ari da etengabe zuen aportazioekin. Mila esker! Bidaltzen jarraitzera animatzen zaituztegu. Egin dezagun gure proiektua erraldoi! Zuen seme-alaben tutorearekin harremanetan jarri eta posta elektronikoz bidali ezazu zuen artelana.
Animatu, gozatu eta ongi izan!

Queridxs zigoitianxs,
La dirección del Museo Gorbeia Eskola está muy contenta. Nuestra colección de cuadros está creciendo día a día con vuestras aportaciones. ¡Muchas gracias! Os animamos a seguir enviando vuestras obras de arte. Poneos en contacto con el/la tutor/ra de vuestrxs hijxs y enviad por correo electrónico vuestra obra de arte.
¡Animaros, disfrutad y a cuidarse! 

EGUNOTARAKO GOMENDIOAK/RECOMENDACIONES PARA ESTOS DÍAS

Kaixo!

Egun hauetan ez aspertzeko gomendio batzuk ditugu zuentzako. Espero dugu baliagarriak izatea.

Animo egunotan eta laster arte,

Bosgarren mailako ikasleak. 

Bideoa ikusteko sakatu hemen:

https://drive.google.com/open?id=15ZgWDuN4PMFw-JrVn3XcpVNgA9Zpz-3e



Kaixo!

En este vídeo, os ofrecemos unas recomendaciones para no aburriros estos días, por si os sirven.

Esperamos que os gusten y que os sean útiles.

Animo estos días y hasta pronto,

El alumnado de quinto curso. 

Para ver el vídeo, pulsa aquí:

https://drive.google.com/open?id=15ZgWDuN4PMFw-JrVn3XcpVNgA9Zpz-3e





2020/04/08

2 URTEKO GELA

ETXEAN ERE EDERTO!!!/  En casa también fenomenal!!


     Guk ere etxetik zerbait bidali nahi izan dugu. Birus honek laister alde egingo du. Bitartean, seguru familiakoekin aprobetxatuko dugula gauza asko egiteko eta haiekin disfrutatzeko. ZEIN ONDO!!! 👏👏👏

Animo guztioi eta laster arte.... !!!! Musu asko💗😀

Nosotras y nosotros también hemos querido mandar algo desde casa. Este virus pronto desaparecerá. Mientras tanto, seguro aprovecharemos para hacer un montón de cosas con la familia y disfrutar de ellas y ellos. ¡Que bien! 👏👏👏

Animo a todas y a todos, ¡¡¡hasta pronto!!! Muchos besos💗😀


2020/04/07

DOMINISTIKUA. HAIZEA

LEMON CAKE RECIPE

Hello families,
Enjoy cooking in family ! Cook this TASTY lemon sponge cake!


Hello families,
Disfrutatu familian sukaldatzen! Kozinatu limoizko bizkotxo GOXO hau!

ABRACADABRA 1

Hello Gorbeia School,
We want to continue with workshops so here you have 2 new magic tricks. WOW! They are INCREDIBLE!
Watch the tricks and try to make them.
If you get to do it, and if you feel like doing it, send us the video of your trick!
Enjoy Easter holidays!


Hello Gorbeia School,
Abracadabra tailerrak aurrera doa eta Aste Santuan egiteko BI truko berri erakutsiko dizuet oraingoan. WOW! They are INCREIBLE!
Ikusi trukoak eta saiatu egiten zuen etxetan,
Lortzen baduzue, eta nahi baduzue, bidaliguzu zuen bideoa trukoa egiten! 

Oso ongi pasa Aste Santuan!! 





2020/04/03

DON´T PUT YOUR FINGER IN THE JELLY, NELLY!

PAPIROFLEXIA 2. TXAKURRA

PAPIROFLEXIA TAILLERRA


6.mailako ikasleok pasaden ostiralean oso ondo pasatu genuen gure papiroflexia tailerrean. Gaur beste erronka berria dugu, baina momentuz honako bideoa utziko dizuegu gure papiroflexia animaliak ikusteko.





3 URTEKOEN AGURRAK

KAIXO LAGUNAK !!!








TXIRIMOIA IRRATSAIOA

Ongi etooooorriiiiiii TXIRIMOIA IRRATIIIRAAAA!!!

kaixo lagunak, egun hauetan etxean gaude guztiok eta Txirimoia Irratia gure etxeetara ailegatuko da! Gure etxeko logelara, sukaldera, egongelara,... 
Hemen daukazue etxetik egindako Irratsaioa, entzun,... eta animatu gurekin parte hartzera hurrengo irratsaioetan!

3.... 2..... 1..... MIKROAK ZABALIK!!!




TXAKURRA ETA KATUA BEZALA

Kaixo zigoitiarrak!
Begira zer nolako audio-ipuin polita sortu dute LH 2. mailako ikasleek! Zuen gustukoa izan espero dugu!

PAISAI BATEN DESKRIBAPENA

Kaixo !!!
LH 2. mailakoek erakusketa batera gonbidatzen zaituztegu. Ondo pasatzea espero dugu.


2020/04/02

AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo familiak,
dakizuenez gaur Autismo Nazioarteko Eguna da. Sekulako arazoak izaten ari dira kalera ateratzeko, baimena izan arren. Konfinamendu honetan, egunero ateratzeko beharra dute, nahiz eta pixkatxo bat izan. Halere, jendeak ez du ulertzen haien egoera eta txarto tratatzen dituzte batzuek. Autismo dutela adierazteko, zapi urdina eramaten dute besoan, beraz, ikusten baduzu zapi urdineko norbait, ulertu, animatu eta errespetatu!!!


Eta animatzen bazarete... zuen lehioetan zerbait urdin jarri...


2020/04/01