Txanela etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Txanela etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/05/09

PRODUKTUEN IBILBIDE FASEAK eta LAN-SEKTOREAK

Eskolako 2. mailakoak buru belarri dabiltza Txanelako Proiektuarekin. Hona hemen produktuek egiten direnetik gure eskuetaraino iritsi arte jarraitzen duten bidea eta lan egiten duten lan-sektore ezberdinen azalpena duzue.


2020/05/05

LANBIDEEN JOKOA

Ieup!
Begira zer nolako jokoa prestatu dugun 2. mailakoek! Jo ta fuego ari gara lanbideekin! Pila bat ikasten.

2020/04/17

PLANETAK ETA KONSTELAZIOAK

Begira zenbat ikasi duten 2. mailakoek Eguzki sistemari buruz!!!!

TXOSTENA 1


LORETO, AINARA, UGAITZ, BEÑAT R., OIHUN, HODEI, MAGALI, EGOI eta BEÑAT P.

TXOSTENA 2


JON, IÑIGO, AIMAR, NOAH, ENARA, IRAIDE, HÉCTOR eta IELTXU
Baita izarrei buruz ere!

2020/03/22

UNIBERTSOA

Kaixo!
Gorbeia Eskolako 2. mailakoak Unibertsoa ikasten bukatu dugu. Hemen duzue aurkezpen bat errepasatzeko, kantatzeko eta gehiago jakiteko gai honi buruz. Diapositiba guztiak ondo aztertu: irudiak, testuak eta bideoak daude. Ondo pasa eta asko ikasi!

2019/03/18

ZENTZUMENAK PIZTEN

Zentzumenen gaiarekin batera ekintza desberdin batzuk proposatu dizkiegu 3.mailan zentzumenak pizteko.Adibidez, ukimena lantzeko poltsa itsu batean objektuak sartu eta beraiei asmaraztea eskatu diegu bertan  ikusten zutena.,ikusmena patioan egin dugun altxorraren jokoaren bitartez, talde lana uztartuz bi taldetan banatu dira eta azkenengo froga gainditzeko talde bakoitzak lortu duen azkenengo pista amankomunean jarri behar zuen.  Dastamena jakiak dastatzen eta gero mingaineko zein lekutan antzematen zuten zaporea margotuz.















2019/02/01

LH 1. MAILA. DINOSAUROEN GARAIAN

Dagoeneko lehen bidaia egin dute 1. mailakoek Denboraren makinarekin: DINOSAUROEN GARAIA!!!

Asko ikasi dute Dinosauroei buruz. Ikerketa handia egin dute, sumendia nola egiten da ikusi dute, txoko txuria, dinosauroei buruzko ipuinak irakurri, Arkeologo lana eta Dinosauro Bilduma zein haiek dauden maketa egin dute.


TXOKO TXURIA


DINOSAURO BILDUMA

EZETZ AURKITU DINOSAUROAK GURE MAKETAN?!





2018/12/16

LH 1. MAILA. DENBORAREN MAKINA

Kaixo familiak!

Aurten LH 1. mailakoak Historian murgilduko dira Fermin, Maddalen eta aitonarekin. Hauen birraitonaren ametsa bete ahal izateko (Historiaren museoa egitea) talde-lana izugarria egin dute eta Historian zehar bidaiatu ahal izateko DENBORAREN MAKINA egin dute. Begira zelako makina itzela sortu dute!!!