2013/02/22

AGHN / TDAH


Familia agurgarriak:
Gorbeia eskolak AGHN hitzaldi batera gonbidatzen zaituzte. Hitzaldiak ANADAHI elkarteko psikologo batek emango zuen. Helburua: arreta gabezia hiperaktibitate nahasmenduarekin zer den zabaltzea, nola antzeman daitekeen, zein bide jarraitu ditzakegun…

Eguna:     martxoak 6, asteazkena
Ordua:     17:00
Tokia:      Gorbeia eskola (1.solairua)
Aldez aurretik zuen jakinmina eskertuz, agurtzen zaituztegu.
----------------------------------------
Estimadas familias:
Gorbeia eskola os invita a una charla sobre TDAH impartida por una psicóloga de ANADAHI (Asociación de niños y adultos con déficit de atención e hiperactividad). El objetivo es dar a conocer  qué es el trastorno por déficit de atención e hiperactividad (TDAH), cómo se puede detectar, qué caminos seguir…
Día:         miércoles, 6 de marzo
Hora:       17:00
Lugar:     Gorbeia eskola (1º piso)
 
 Agradeciendo de antemano vuestro interés, os mandamos un saludo.

1. mailakoek eskolan gosaldu dute!!!

Gaur otsailak 22, 1.mailako ikasleak eskolan gosaldu dugu. "Gorputza zain dezagun" proiektua lantzen  gaudenez gosari osasuntzu bat prestatu dugu. Denetarik jan dugu: zerealak, esnea, fruta, olioa, mermelada, urdaiazpikoa, zukua ...      ikasteaz aparte primeran pasatu dugu eta denetarik probatu dugu.

2013/02/19

EUSKARAREN EGUNA (2. atala)

Hona hemen euskara eguneko beste argazki batzuk...
Berdetxorekin egon ondoren, HERRI KIROLAK antolatu genituen eta umeak oso gustora ibili ziren.
Arratsaldean "Araban Boga Boga" abestia dantzatu ondoren, mosaiko erraldoi bat egin genuen guztiok.
EUSKARAZ BIZI

GIZA GORPUTZA BARRUTIK AZTERTZEN: EBAKETA

Giza gorputza, hainbat sistema edo aparaturik osaturiko organismoa da. Saio honetan, zirkulazio aparatuko bihotz bat aztertzeko aukera izan genuen. Horretarako, Anderrek ekarritako txerri baten bihotza kanpotik eta barrutik ikusi genuen ebaketa egin ondoren.
Iraitz aparatuarekin lotuta, giltzurrun bat erditik ireki genuen.
Hona hemen argazkiak:

2013/02/06

INAUTERIAK 2013 / CARNAVALES 2013

Familia agurgarriak:

Otsailaren 8an, arratsaldeko 15:45etan inauteriak ospatuko ditugu eskolan. Aurten, “MODA” gaia aukeratu dugu. Hauek izango dira mozorroak:
Ø         HH 2 eta 3 urte: SURFER
Ø         HH 4 eta 5 urte: ZIBER (ETORKIZUNEKO MODA)
Ø         LH 1. maila: PUNK
Ø         LH 2. maila: ROKEROAK
Ø         LH 3. maila: HIPPY
Ø         LH 4. maila: RAPEROAK
Ø         LH 5. maila: AFRO
Ø         LH 6. maila: REGGAE
                      
Mozorroaren zati bat eskolan egingo da, gainontzekoa etxetik ekartzeko eskatzen dizuegu (tutoreek edo umeek esango dizuete zer behar duten).
Egun horretan, moda desfilea egiteko asmoa dugu eskolako eremuan, eta bukatzeko, txokolatea! Anima zaitezte mozorrotuta etortzen eta parte hartzen!

Gogoratu aurtengo egutegian otsailaren 11an eta 12an ez dagoela klaserik.

------------------------------
Estimadas familias:

El viernes, 8 de febrero, a las 15:45 celebraremos el carnaval en la escuela. En esta ocasión, el tema elegido ha sido “LA MODA” y estos serán los estilos:
Ø         HH 2 eta 3 urte: SURFERO
Ø         HH 4 eta 5 urte: CIBER(FUTURISTA)
Ø         LH 1. maila: PUNK
Ø         LH 2. maila: ROCKERO
Ø         LH 3. maila: HIPPY
Ø         LH 4. maila: RAPERO
Ø         LH 5. maila: AFRO
Ø         LH 6. maila: REGGAE

Como en anteriores ocasiones, cada clase elaborará una parte de su disfraz, por lo que os pedimos colaboración para traer de casa el resto del disfraz (l@s tutor@s o l@s niñ@s os indicarán qué necesitan) y os animamos a venir disfrazados también.
El día indicado,  haremos un desfile de moda en el recinto escolar, para terminar con una chocolatada. ¡Estáis invitad@s!

Os recordamos que los días 11 y 12 de febrero son festivos (no hay clase).

1go zikloa LURRASKAN !!!

Urtarrilaren 16tik  18ra 1. eta 2. mailako ikasleak Lurraskara joan ziren.  Nahiz eta eguraldi txarra izan bertan oso ondo pasatu zuten eta lagun berriak ere egin zituzten.
Hauek dira egin zituzten ekintzak : zaldian montatu, ogia egin, birziklatu, sendabelarrak ikusi eta ikasi ...

Eta hemen dituzue argazki batzuk  !!!

2013/02/05

EUSKARAREN EGUNA (1. atala)

Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen. Honekin batera, manifestu bat irakurri eta euskararekiko konpromiso ezberdinak hartu genituen. Hona hemen Berdetxok irakurritako manifestua.

El día 3 de diciembre celebramos el día internacional del EUSKARA. Berdetxo leyó un manifiesto y los profesores/as junto con los alumn@s nos comprometimos una vez mas a vivir la vida en euskera.

GORBEIA ESKOLA taldeko ikasle eta irakasleok...
... Euskaldun gisa agertu nahi dugu eskolan eta Euskaraz normaltasun osoz bizi nahi dugu.
... Euskaraz bizitzeko eskubidea eta beharra aitortzen dugu.
... desberdintasun guztien gainetik Euskarak batzen gaitu.
... Euskararentzat garrantzitsuak gara Euskara guretzat garrantzitsua delako.
... Euskara bizi dadin eguneroko jarduna behar duela jakinda, edonon, edozeinekin, edozertaz... Euskaraz arituko gara.
... gure biloben biloben bilobek amari “Ama” deitzea nahi dugu.
... Euskarak bere aldeko ekintza eta egunik behar ez izatea nahi dugu.

Ordura arte geure gogoz EUSKARAZ arituko gara...eta ZU?


2012/12/20

4. MAILA AMERIKA AURKEZTEN

Gaur, abenduak 20, 4. mailako ikasleek Amerikaren historiari buruzko aurkezpen eder bat egin dute beraien gurasoentzat.Bertan, Kolonen aurreko eta ondorengo Amerika aztertu dute. Seguru pila bat ikasi dutela!! Argazkiak ikusi! Hoy, 20 de diciembre, l@s alumn@s de 4º han presentado a sus padres / madres la historia de América. En la misma han podido ver cómo era la américa precolombina y postcolombina. Seguro que han aprendido un montón! Disfrutad de las fotos!

2012/12/19

ESKOLAKO TXIRRINDULARIAK

Joan den astean txirrindularitzaren inguruan proba ezberdinak izan zituzten 5. eta 6. mailako ikasleek. Ikusi argazkiak!! La semana pasada los alumnos de 5º y 6º tuvieron la oportunidad de poner en práctica sus habilidades como ciclistas.

2012/12/05

GABONETAKO IZEIA PRESTATZEN!


Kaixo!
2 urteko lagunak gabonetako izeia ari gara prestatzen pasabidea apaintzeko. Honetarako, gure eskuak erabili ditugu. Gustatuko litzaiguke zuek parte hartzea! animatu eta margotu zuen eskuak, gurasoak, umeak, aitona-amonak.... eta gelara ekarri!!!
Los de clase de 2 años estamos haciendo un árbol de navidad para adornar el pasillo. Para ello hemos pintado nuestras manos y las hemos recortado. Os animamos a que nos ayudéis a acabarlo, trayéndo a clase las manos de los aitas-amas, abuelos/as, niños/as... Ánimo!!!