Martxoaren 15ean Zuiako Txirrindulari Elkarteko ordezkari batzuk etorri ziren eskolara hitzaldi bat ematera Mikel Landarekin batera. Lehen Hezkuntzako ikasleak adi entzun zituzten beraien azalpenak eta galdera interesgarriak egin zizkieten txirrindulariei. Hitzaldiaren ondoren, zirkuito txiki bat egiteko aukera izan zuten gure ikasleek eta bertan beraien abileziak erakutsi. Hemen dituzue ekintzaren zenbait argazki.