Maiatzaren 19an goizez liburu azoka ospatu genuen eskolan. Ikasle eta irakasleak taldeetan azokatik pasatu ziren beraien gustoko ziren liburu eta CDak trukatzeko asmoarekin.
Arratsaldean kirolaren momentua heldu zen; Eneko Llanos Triatleta etorri zen berak praktikatzen duen kirolari buruz hitz egitera. Oso ondo pasatu genuen antolatu zen Duatloian.