2018/04/13

"BALIOETAN HEZIZ" PROIEKTUA

ZUZENAK FUNDAZIOAREN ESKUTIK

Aste honetan Zuzenak Fundazioko lagunen bisita izan dugu beraien lanaren berri emateko. Elkarte hau dibertsitate funtzionala daukaten pertsonen integrazioaren eta normalizazioaren alde aritzen da hainbat kirol sustatuz eta pertsona guztiei aukerak emanez. 

Kirolen artean saskibaloia, mahai tenisa, igeriketa, golball, motocross... burutzen dituzte. 3.mailatik 6.mailara arteko ikasleok kirol hauetako batzuetan parte hartzeko aukera izan genuen. Gurpildun aulkietan saskibaloiean aritu ginen, baita boleyball eserian eta golballean ere. Izugarri gozatu genuen!