2018/06/25

AITONA AMONEN EGUNA

2018-06-15

Urtero bezala, eskolako jai berezi eta polita ospatu genuen pasa den ostiralean. Honetan ere, ongi etorria eman ondoren, biloben gelak bisitatu, patioan argazkia atera eta frontoian dantzaldia egin genuen. Talde bakoitzak bere dantza egin zuen eta bukatzeko, 6. mailakoei agurra egin genien. 

Primerako eguna izan zen! 

Hemen dituzue argazki batzuk eta 6.mailakoek sortutako agur-bertsoa. Goza dezazuela!