2018/12/26

MASAJEAK EMATEKO OLIOA EGIN DUGU

HH 4 urteko gelan masajeak emateko olioa egin dugu. Hona hemen jarraitu dugun prozesua:

1.- Izpilikua moztu gure baratzetik
2.- Olibazko olioa bota kristalezko bote batera eta ondoren izpilikua sartu bote berean. Tapa ipini.
3.- Hilabete osoa utzi kanpoan, eguzkiaren eta ilargiaren argia hartzen.
4.- Hilabetea pasa ondoren, tutu batekin botila txikitxoetara pasa eta etxera eraman.
5.- Masajea eman etxean. Horretarako abesti berezi bat erabiltzen dugu eta hemen entzun dezakezue.