2025/04/15

Euskaraldian, izena eman.

*Euskaraldia: hemen da Zigoitiko hamazazpikoa!*
🪻🌸🌼🪻🌸🌼🪻🌸🌼🌸🌼🪻🌸🌼

Hamazazpi herri ditu Zigoitiak, eta hamazazpi lagunek osatzen dute Euskaraldiak Zigoitian duen enbaxadore-taldea: herri bakoitzeko ordezkari bat, hain zuzen ere. Bakoitzak bere harreman partikularra du euskararekin, eta harreman berezi horietako bakoitzak osatzen du euskararen ekosistema. Denak dira baliozkoak, eta denak dira garrantzitsuak.

*Hamazazpi lagun hauek ahobizi edo belarriprest rola aukeratu, eta parte hartuko dute maiatzaren 15etik 25era egingo den ekimenean. Eta gainerakoontzat ere deialdia egin dute: izenematea.euskaraldia.eus* helbidean sartu, rola aukeratu, eta eman izena. 

Eskolan ere laster euskaraldia biziko dugu  eta ikasle bakoitzak bere rola aukeratuko du: ahobizi edo belarriprest.