5 urte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
5 urte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/10/26

Halloween in Gorbeia School / Halloween Gorbeia Eskolan / Halloween en Gorbeia Eskola

BOOOH!! 

Halloween is here, and 4 and 5 years-old students have come to Gorbeia School dressed up as terrifying ghosts, witches and vampires. 

We have been singing our "Halloween song" and we've been eating delicious sweets!

Well done! 


BOOOH! 

Halloween iritsi da Gorbeia Eskolara eta 4 eta 5 urtekoak mamuz, sorginez edota munstroz etorri dira jantzita. Gelaz gela gure "Halloween abestia" abestu dugu eta pila bat gominola lortu ditugu! 


Zeinen ongi pasa dugun! 







BOOOH!

Halloween ha llegado a Gorbeia Eskola y los/las txikis de 4 y 5 años se han vestido de fantasmas, brujas y vampiros. Hemos ido de clase en clase cantando nuestra canción y hemos conseguido un montón de gominolas. 


¡Bien hecho!



2022/02/18

NAMA'S HATS

 Good morning families!

Last wednesday, on February 16th, 5 years-old pupils put on their monkey hats and performed a very beautiful theatre for us all. 

Click and watch "Nama's hats" spectacle. They are really good actors and actresses, aren't they?



Egun on familiak!

Pasa den asteazkenean, otsailak 16, 5 urteko ikasleek beraien tximino txanoak jantzi, eta antzerki ederra egin zuten 3 eta 4 urtekoen aurrean. Eta orain komunitate osoari eskaini digute.

Egin klik eta disfrutatu "Nama's hats" espektakuluaz! Aktore ederrak, bai, zuek!






2021/06/02

 Ongi etorri berriro Txirimoiara 5 urteko gelako lagunak!!!



Oso ondo artistak! primeran pasa dugu zuen irratsaioarekin, zenbat bitxikeri ikasi ditugun! Eskerrik asko lagunak!



2021/02/25

"ITSASONTZI GALDUA" antzerkia argi beltzarekin (5 urteko gelan)

Kaixo familiak!!

Haur Hezkuntzako 5 urtekoen gelan antzerki zoragari batean ibili gara lanean azken bolada honetan eta zuekin partekatu nahi dugu."ITSASONTZI GALDUA" du izena eta, bideoan ikusiko duzuenez, lan handia egin behar izan dugu hura sortzeko: atrezzoa prestatu, papiroflexia, ipuina ikasi, gure esaldiak entsaiatu, hauek grabatu, argi beltza ezagutu eta horren erabileran trebatu,... Baina, azkenean merezi izan du egindako lan guztia!


Argi beltzarekin egindako antzezpenaren BIDEOA :




Guk idatzitako eta oinarri gisa hartutako IPUINA ikusi eta irakurtzeko: "ITSASONTZI GALDUA"



Gure paperezko itsasontziak bezalako bat nahi duzue? Ba jarraitu ondorengo pausoak!





2020/06/15

HITZAK AURKITZEN


5 urtekoek ikasturte arraro hau bukatzear dagoenean, hitzak aurkitzera jolasten ari dira eta behin aurkitu, zer dakarren identifikatu eta dagokion marrazkia margotu. Zuek bai artistak!

2020/06/01

5 URTEKOEK KARTAKA.

Oraingo honetan kartaka egin dute 5 urteko lagunek eta bi kartekin 10eko kopurua lortu behar zuten. Matematiketan aritzeko primerako aitzakia.

MUSUKOA EDO MASKARAREN ATZEAN ZER EMOZIO IKUS DAITEKE?


TOPE TOPE, ESKUEN MARTXA

Bost urtekoak tope tope dabiltza eskuei martxa ematen. Betiko jolas honen bidez hainbat edukin lantzen dira: segmentazio silabikoa, koordinazio ikus-motorea, soinuen sekuentziazko memoria,.... eta garrantzitsuena: oso dibertigarria da. Eskerrik asko anai, arreba, ama, aita, eta laguntzen ari zareten guztiei. Zuek gabe hau ezinezka izango litzateke.