2020/03/11

GUZTION ARTEAN BERDINTASUNA LOR DAITEKE

Gaur, jantokiko begiralea den Nuria Amezkuak prestatu du ikastarotxo txiki bat taekwondoaren inguruan, martxoak 8 Nazioarteko emakumeen eguna zela eta "Jantokian ere ahobizi gara" kanpainaren barruan.  Ikastaro honetan jantokiko erabiltzaileek berak irabazitako dominak, bere ibilbideko argazki batzuk, Taekwondo egiteko materiala, arauak,... ikasteko eta ikusteko aukera izan dute. Emakumezkoen edo gizonezkoen kirola ote denaren inguruan eztabaida prestatu du, eta praktikatzeko saio txiki bat baita. Mila esker Nuria!!

 











ELIKADURA PIRAMIDEA



EGUN ON!!!
ATZO ELIKADURA PIRAMIDEA OSATU GENUEN ETA GAUR, GOSARI EREDU EGOKIAK OSATU DITUGU ETA ONDOREN GELAKIDEEI AURKEZTU.

2020/03/08

Martxoak 8- Haka


Hona hemen Martxoak 8-rako eskolak prestaturiko HAKA.
Mila esker guztien partehartzeagatik!





2020/03/06

HAUR ESKOLARA BISITA

Zein ondo pasatu dugun gu baino txikiagoekin ! Ederto ibili gara jolasten haiekin!



     

     



 







2020/03/04

ORTUAN LANEAN

Ikasurte honetan ikasle talde txiki bat, Arriren laguntzarekin, eskolako baratza aurrrera eramatea erabaki dugu.
Asteazkenero, patio saioan, ortuan edo informatika gelan  eguraldiaren arabera, biltzen gara.
Inguruak txukundu ditugu eta hilabete hauetan ikasi dugu: berakatza eta txitxirioak nola erein, mailukien taulena nola txukundu eta lizarra landarea nola atera behar den.






2020/03/02

HH 2 URTE GURE GORPUTZEN SILUETAK


     Gure gorputzen siluetak egin ditugu eta bakoitza material desberdin batekin apaindu dugu (margoak, tenperak, paper zatiak eta gometsak).

  
       




    

            

            



2020/02/27

GOPEGITIK SAHARARA


Eskolako liburutegia aldatzerakoan, konturatu ginen  erabiltzen ez ditugun liburu

pilo zeudela eta beste lekuren batean agian behar izango zutela.


Horrela, “Sahara-Gasteiz” elkartearekin harremanetan jarri ginen eta erabiliko 

ez ditugun liburuak kutxetan ipini ondoren gure lagun batek urtarrilean eraman 

zizkien.

Gaur beraien ESKERRAK emateko emaila jaso dugu eta horrela dio:


“Buenas tardes, desde la asociación de saharauis “Sahara-Gasteiz”, queremos agradecer a la dirección del colegio su colaboración con estos libros que han ido a parar a otro colegio en los campamentos de refugiados saharauis en Tinduf, cuyas necesidades se conocen y que está a más de cuatro mil kilómetros desde aquí, pero aun así la distancia no ha parado la solidaridad del pueblo Vasco con el pueblo saharaui como siempre. 
Muchas gracias de nuevo y no quisiera terminar sin decirle que el próximo día 27 de febrero es el día de la creación de la Republica Arabe Saharaui Democrática y lo vamos a celebrar el sábado día 29/02/2020 en Agurain durante todo el día, por lo que están ustedes invitados, tanto profesores como alumnos.
Un saludo y os esperamos en Agurain/Salvatierra” 




2020/02/24

INAUTERIAK 2020


Otsailaren 21an, inauteri jaia ospatu genuen koloreak gaia izanik. Gelaz gela desfilea egin genuen eta bukatzeko, guraso batzuk   txokolatea eta bizkotxoak banatu zizkiguten. Hau bizitasuna horrenbeste kolore ikusita!!

2 eta 3 urtekoak: Berdetxo

4 eta 5 urtekoak: Deabruak



1.mailakoak: margolariak

2.mailakoak: Addams familia

3.mailakoak: Supertximista


4.mailakoak: Ghost busters!


5.mailakoak: Minion maltzurrak


6.mailakoak: Doraemon itsasoan

Jantokikoak ere mozorratu egin ziren!!!!








2020/02/20

ACROGYM



Aste honetan, 5. eta 6. mailako ikasleak heziketa fisikoko saioetan acrogym egiten ibili gara, oso osasuntsu eta polita den kirol jarduera bat. Honekin lan taldea, oreka, koordinaketa, eta indarra landu egiten da.
Oso irudi politak egin genituen lehen kontaktua izateko!!!!