2022/01/26
GORBEIA KANTUZ BADATOR !!!
2022/01/24
TXIRIMOIA IRRATIA
Eta ostiralean TXIRIMOIA IRRATIAN egon ziren...
ALAIN, EKAIN, HAIZEA, IORITZ,
JON, MAEVA eta MARTIN!
Seguimos con algún problema técnico y no podemos poner la grabación del programa. Barkaaatuu!!!!
2022/01/19
2022/01/01
URTEKO AZKEN IRRATSAIOA
TXIRIMOIA IRRATIKO AZKEN IRRATSAIOA!
Bai, hau izan zen 2021eko azken irrati saioa! Eta gurekin egon ziren...
AINARA, ALAI, EGOI, GILEN,
HODEI, MAGALI, OIHAN, eta UXUE!
Artista batzuk izan ziren, arazo tekniko pila izan genituen eta hala ere zoragarri egin zuten! Pena handia eman zigun ezin izan genuelako grabatu.
Txirimoia irratira mezu bat ailegatu zitzaigun... ezetz asmatu nork bidali dizkigun animoak Gorbeia Kantuzen ederki abesteko? Adi, adi!!!
2021/12/31
2021/12/13
BASOKO ELKARRIZKETAK
Ieup!!!
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek BASOKO ELKARRIZKETAK antzezlana Gorbeia Eskolako Antzokian aukertu dute. Geuk egindako txotxongiloak protagonistak dira... ANIMA ZAITEZ ETA IKUSI!
2021/12/03
EUSKARAREN EGUNA eta ANIZTASUN FUNTZIONALAREN EGUNA
Gaur, abenduak 3, euskararen eguna eta aniztasun funtzionalaren eguna ospatzen dugu Gorbeia eskolan. Horregatik, eskolan lelo ezberdinak sortu eta idatzi ditugu gure euskara maitearekin lotuta eta gelako leihoetatik zintzilikatu ditugu.
Horretaz gain, arratsaldean guztiok batera "Euskal Herrian Euskaraz" abestuko dugu, kanpoan nahiz barruan.
Gaur ere, "aniztasunak batzen gaitu " leloarekin, ekintza anitzak egin ditugu geletan eta eskola osoan egin den puzzle erraldoia osatu dugu, non bakoitzak bere piezatxoa egin duen.
Zeinen ederrak garen guztiok!
ENE KANTAK GURE ESKOLAN!
Zelako zortea izan genuena pasa den ostiralean Ene Kantako pertsonaien bisitarekin! Gorbeia eskolan aritu ziren Astonauta eta Satorjator, 3.mailakoekin jolasak egiten eta dantzatzen, eta gure eskolako txikitxoei agurtzen!
Ez ezazue aukera galdu gure 3.mailako ikasleak telebistan ikusteko! Esango dizuegu noiz agertuko diren aurrerantzean. Momentuz... disfrutatu blogean eskegitako argazki eta bideoekin!
Qué suerte tuvimos el viernes pasado con la visita de los personajes de Ene Kantak! Astonauta y Satorjator vinieron de visita a Gorbeia eskola a jugar y bailar con el alumnado de tercero y a saludar a los más pequeños de la escuela.
¡No os perdáis la oportunidad de ver a las/os alumnas/os de tercero en acción en televisión! Os iremos informando de cuando se emitirá el programa... De momento, disfrutar de las siguientes fotos y vídeos de esta maravillosa visita.









