2021/01/15

2021-2022 IKASTURTERAKO MATRIKULA

Kaixo familia:

Dakizuenez, urtarrilaren 18tik urtarrilaren 29ra bitartean zabalduko da, datorren ikasturterako izena emateko epea IKASLE BERRIENTZAT.

Izen ematea, eskolan egin daiteke 10:00etatik 10:30etara eta 16:00etatik 16:25ra edo online www.euskadi.eus/hezkuntza.

Ate irekien eguna, urtarrilaren 20an izango da 16:45etatik 17:30etara.

Aurten COVID egoera dela eta, bai matrikula presentziala egiteko edo/ta 20an eskola ikusteko, zita eskatu behar da aldez aurretik 945 464257 telefonora deituz edo gorbeiaeskola@gorbeiaeskola.eus idatziz.

Beheko esteketan informazio gehiago aurkituko duzu.


Aurrematrikula 21-22

Matrikula 21-22


Hola familia:

El plazo de matrícula para el próximo curso se abrirá del 18 de enero al 29 de enero para EL ALUMNADO NUEVO

Las matrículas nuevas se pueden hacer online www.euskadi.eus/hezkuntza o en el centro de 10:00 a 10:30 y de 16:00 a 16:25 de la tarde. El día de puertas abiertas será el día 20 de 16:45 a 17:30 horas.

Este año, debido a la situación actual con el COVID, tanto para hacer la matrícula en el Centro como para acudir a verlo el día 20, hay que pedir cita previa llamando al teléfono 945 464257 o por email gorbeiaeskola@gorbeiaeskola.eus

En los enlaces de arriba encontrarás más información.

2020/12/23

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA



Aurten ere, nahiz eta egoera berezi batean murgilduta egon, eskolan Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu! Beste modu batean ospatzera derrigortuta egon gara, baina bi hauen bisitak beti dira bereziak! Milesker Olentzero eta Mari Domingi!


2020/12/05

AZAROAK 25: Libre!

 Aupa familiak,

Pasa den azaroak 25ean, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna izan zen eta hori ospatzeko asmoz morez jantzita etorri ginen eskolara eta hainbat ekintza egin genituen aste horretan zehar. Haien artean, ipuin ezberdinak  irakurri, abestiak entzun eta abestu genituen eta laburmetraiak ikusi genituen hausnarketa txikiak eginez. 

Hemen behean hainbat laburmetrai eta abesti interesgarri jarri dizkizuegu.  Animatu zaitezte ikustera eta entzutera!

Agur bero bat!



¡Hola familias!

El pasado 25 de noviembre fue el día internacional contra la violencia  de género y por este motivo a lo largo de la semana realizamos diferentes actividades: vinimos vestidos de morado, leímos diferentes lecturas, hemos escuchado y cantado canciones y hemos visto algunos cortometrajes realizando pequeñas reflexiones.  Animaros a ver y escuchar los videos porque son muy interesantes y merecen la pena.

Un saludo

Iradokizunak / sugerencias:


2020/11/19

HHko 4 urtekoak joku matematikoekin primeran pasatzen!!

Ikasturte honetan, geometria lantzen hasteko (espazioa eta formak) joku matematiko ezberdinak prestatu ditugu taldeka aritzeko. Horien artean, sudokuak, tangram, pentominoak, deskonposaketak egitekoak...Hurrengo bideoan ikusteko aukera duzue.

En este curso, para comenzar a trabajar en grupo la geometría (espacio y formas) hemos preparado diferentes juegos matemáticos. Entre ellos están los sudokus, tangram, pentominos, de descomponer elementos... En el siguiente vídeo podéis verlos.





2020/06/19

BERDETXOREN AGURRA

HARA NOR ETORRI ZAIGUN AGUR ESATERA!!!!

IKUSI ETA ENTZUN ONDO ZUENTZAT DUEN MEZUA!!!


 ONDO PASA OPORRAK ETA DATORREN KURTSOAN BERRIRO ELKAR IKUSIKO DUGU!!!!

12. IRRATSAIOA... HONDARTZATIK!


Ostiiiraalaaaaaa!!! Baina ez edozein ostirala.... Pena handiz, ikasturte honetako azken irratsaioa da hau...

Baina hurrengo kurtsoan Txirimoia Irratiko mikroak zabalik egongo dira guztiontzako... 

Uda oso ona izan eta, 
3... 2... 1.... MIKROAK ZABALIK!!!



2020/06/15

HITZAK AURKITZEN


5 urtekoek ikasturte arraro hau bukatzear dagoenean, hitzak aurkitzera jolasten ari dira eta behin aurkitu, zer dakarren identifikatu eta dagokion marrazkia margotu. Zuek bai artistak!

2020/06/12

IRAKASLEON BERTSOAK

Hona hemen irakasleon bertsoak 6. mailakoen agurrerako. Aupa 6. maila!!!









AITONA-AMONEN EGUNA

Ez da ospakizun arrunt bat... ez da egun normal bat...
Aitona-amonen eguna egun oso berezia da Gorbeia Eskolan. Eskola piskanaka aldatuz joan da, handiagoa egiten, baina zuoi eskeintzen dizuegun eguna gure egutegian mantenduko da. Egun berezia bada, zuek berezia egiten duzuelako da!

Aurten ezin izango dugu guztiok eskolan elkarrekin egon baina indarberrituta eta gogotsu ospatuko dugu datorren ikasturtean. Gogoan zaituztegu. Agur bero bat Gorbeia eskolatik.
 Aupa aitona-amonak!



No se trata de una celebración cualquiera, ni de un día corriente... el día de los abuelos y las abuelas es un día muy especial en Gorbeia Eskola, una fecha señalada, un momento de encuentro, un bonito día a celebrar. Si este día es especial es gracias a vosotros/as.

Aunque este curso no os podamos ver, no nos olvidamos de este día y su significado. Prometemos vernos el curso que viene con muchos más ánimos y llenos/as de energía. Os mandamos un fuerte abrazo desde Gorbeia eskola. 
Aupa aitona-amonak!