2011/11/09

JOLAS EGUNA: ZAPITXOA

Orain dela urte batzuk, zenbait arazo sortzen zirela jolastokian ikusita: beti jolas berdinak zirela, liskarrak, euskararen erabilera, sexu banaketa, ume bakartiak… ; erabaki zen euren harremanak sendotzeko eta euskara indartzeko, ekintza integratzaile eta hezkidetza landu eta garatu behar zirela. Hori dela eta, aurten egitasmo berdina dugu eta astean zehar jolasaldi bat (asteazkenekoa) erabiliko dugu jolas desberdinak egiteko. LHko ikasle guztiek hartzen dute parte, batzuetan talde handian eta bestetan, txikitan banatuta.
Aste honetako jolasa hauxe izan da: Zapitxoa.
6 talde, 3 zapi... zein pasatuko da finalera? Animo!