2011/11/25

JOLAS EGUNA: MEZU SEKRETUA

Talde kopurua: 6 (tailerreko taldeak)
Materiala: Uztaiak / mezu sekretuaren hitzak (hitz bakoitza paper batean) / konoak
Tokia: Leku zabala (patioa).
Helburua: Esaldi bat osatu lortutako hitzekin.

Nola jolastu:
1. Talde bakoitzean 2 talde txiki egingo dira (talde batek korrika egingo du eta bestea esaldiaren hitzak ordenatzen ahaleginduko da).
2. Talde bakoitzeko korrikalarien zapatilak multzo batean utzi, zelai erdian. Seinalea egiterakoan, korrikalari bakoitzak, banan-banan, korrika egiten euren zapatila hartu behar dute. Jantzi ondoren, hitzak dauden uztailera joan behar dira hitz bat hartzera. Hitza hartu ostean, taldera eraman.
3. Iritsi bezain pronto, hurrengo korrikalaria aterako da. Bitartean taldean, lortutako hitzekin mezu sekretua osatu behar dute.
4. Esaldia osatu dutenean, talde bakoitzetik bi arduradun eskolan ezkutatuta dagoen irakasle bat bilatzera joan behar dira. Aurkitzerakoan esaldia zuzen esan behar diete.