Argi mahaia
urtarrilean erabiltzen hasi gara HH 4 urteko gelan modu sistematiko batean.
Gaiarekin lotura dituzten ekintzak eta esperimentatzeko proposamenak asteartero
egiten ditugu eta arrakasta handia du, ikasten dugulako modu ludiko batean,
giro goxoan eta batez ere esperimentazioaren bidez. Eta badakizue, errazagoa da
ahaztea entzun duguna ikusi duguna baino, eta errazagoa da ahaztea ikusi duguna
sentitu duguna baino.