Haur hezkuntzan hilabetearen azken ostiralean
patioan euskaraz jolasteari ekingo diogu
eta gaur, euria izan denez, ez dugu nahi izan ekintza
atzeratu eta kiroldegian hasiera eman diogu ekintzari. Bolondresekoa dela, esan
behar da, eta bakarrik nahi duten ikasleek parte hartzen dute, besteak jolas
librean dabiltzaten bitartean. Gaurko jolasak HARRAPAKETA arlokoak izan dira:
- Zapia hartu (baina zenbakiak erabili beharrean animaliak erabili ditugu)
- Kolorea: Erdikoak esaten duen kolorea ikutu behar harrapatua izan baino lehen.
- Geldi. Harrapatua izan baino lehenago Geldi esan eta estatua bezala mantendu norbait gure hanka tartetik pasa arte.