Kaixo familiak!
Dakizuen bezala, pasa den ostirala, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen. Gure eskolan Hezkidetza urte osoan zehar lan egin arren, aste osoan zehar "Emakumea eta Kirola" espezifikoki landu genuen. Geletan gaia jorratzeaz gain, gure txoko morea apaindu genuen eta martxoaren 7an gonbidatu bereziak izan genituen:
Como sabéis, el pasado viernes, 8 de Marzo, fue el Día Internacional de la Mujer. Aunque en la escuela trabajamos Coeducación durante todo el año, durante toda la semana trabajamos de manera específica "Mujer y Deporte". Además de trabajar el tema elegido en el aula, el jueves 7 de Marzo, tuvimos unas invitadas muy especiales:
Oso interesgarria izan zen! Eta oso gustora ibili ginen! Eskerrik asko Olaia, Maider, Ainhoa eta Irati!!! Eutsi gogor!!!
Hurrengo egunean, Greba Feminista egiteko deialdia egon zen. Eta Eskolan, bat egin genuen feminismoarekin. Batzuek, Greba egin genuen kalean aldarrikatzeko eta beste batzuk eskolan gelditu ginen lan esparruan ere aldarrikatzeko. Egun horretan, Ipuinak, pelikulak eta bideoak ikusten eta haiei buruzko hausnarketak egin genituen. Txoko morea apaintzen bukatu, karaoke feminista, hainbat tailer eta pankartak egin genituen.
Hemen uzten dizkizuegu, oso interesgarriak diren bideo batzuk... apur bat hausnartzeko. Datozen belaunaldiak benetazko aldaketa eman ahal izateko FAMILIAK ZEIN HEZITZAILEOK DUGUN ARDURAZ JABETZEKO... IKUSTERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU.
Aquí os dejamos algunos interesantes vídeos ... un poco de reflexión. Os invitamos a verlos pues tanto LAS FAMILIAS COMO LXS EDUCADORXS TENEMOS UNA GRAN RESPONSABILIDAD para que las futuras generaciones VIVAN en IGUALDAD.