Emozio guztiak beharrezkoak dira. Emozio onak edo txarrak ez dira existitzen, ezta positiboak edo negatiboak ere, baizik eta atseginak edo desatseginak. Guztiak dira baliogarriak eta funtzio bat dute. Arazoa ez da sentitzen dena, baizik eta emozioaren eta portaeraren arteko harremanaren desoreka.
Era berean, ulertu dugu zergatik den hain zaila ikastea nazka, tristura, amorrua edo beldur emozioetan gaudenean eta guztiz beharrezkoa dela kuriositatea, alaitasuna, miresmena eta ziurtasuna emozioetan ahalik eta gehien egotea hoberena dela ikasteko eta bizitzari aurrera ekiteko.
Nola ordea? Hurrengo bideoan aurkezten dizkizuegu egindako lana eta AHOLKUAK.
Azkenik, eskerrak eman nahi genioke Miren Lopez de Arregiri, taldeko gurasoari, gurekin partekatzeagatik dakien guztia eta gelara hurbiltzeagatik.