2026/03/30
HH5 urte: azken proiektua, Juan Kruz Igerabideren bisita eta Korrika\\\ Aula de 5 años: último proyecto, visita de Juan Kruz Igerabide y Korrika
2025/11/21
LH1 ETA LH2KO IKASLEAK ANTZERKIAN ETA BIBAT MUSEOAN / EL ALUMNADO DE 1º Y 2º EN EL TEATRO Y MUSEO BIBAT
Atzo, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak Beñat Etxepare antzokira joan ziren Elefante txikia antzezlana ikustera. Esperientzia oso aberasgarria izan zen eta primeran pasa zuten.
Antzerkia amaitu ondoren, BIBAT museora abiatu ginen. Bertan, domus erromatar baten barrualdea nolakoa zen ezagutzeko aukera izan genuen, baita garai hartan erabiltzen ziren hainbat tresna eta objektu ikusteko ere. Museoan, ikasleek bilaketa-jarduera bat egin zuten, eta hainbat elementu identifikatu behar izan zituzten: mahai-jokoak, eguneroko tresnak eta bestelako material historikoak.
Ondoren, Campillon bazkaldu genuen eta, bazkaldu ostean, tirolinan gozatzeko aukera izan genuen.
Hemen uzten dizkizuegu eguneko argazki batzuk.
-----
Ayer, el alumnado de 1º y 2º de primaria visitó el teatro Beñat Etxepare para disfrutar de la obra Elefante txikia. La experiencia fue muy enriquecedora y los niños y niñas se lo pasaron fenomenal.
Después del teatro, nos dirigimos al museo BIBAT, donde pudimos descubrir cómo era una domus romana por dentro y observar numerosos utensilios utilizados en aquella época. Allí, el alumnado participó en una actividad de búsqueda por el museo, localizando diferentes elementos propios de Roma, como juegos de mesa, objetos cotidianos y otros materiales históricos.
Más tarde comimos en El Campillo y, tras el almuerzo, disfrutamos de un buen rato en la tirolina.
Aquí os dejamos algunas fotos del día.
2025/11/06
TXIRIBUELTA ETA IZOZKIA... GORA 4. MAILA!!!
Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek, pasa den Urriaren 16an, egin genuen txangoa eta Urriaren 28an, jarduera berezia kontatu nahi dizkizuegu.
Egiten ari garen proiektuaren Ingurune eta Euskara ataletan, historian zehar gizakiok janaria kontserbatseko moduak eta errezetak ikasten ari gara. Eta Euskal Herrian Erdi Arotik XIX. mendera arte, ELURZULOAK erabiltzen genituen izotza egiteko eta jakiak kontserbatzeko. Ba al dakizue Euskal Herrian 200 bat inguru elur-zuloen aztarnak topatu dituztela?
BAAA, BAI! Eta geu Zigoitian dagoen bat ezagutzeko, ABADELAUETA ELKARTEKO Oscar eta Pablorekin geratu ginen gure elurzuloen ezaugarri zein berezitasunei buruz ikasteko. Lihoetako putzutik pasa eta azaldu eta gero, Muruako elurzuloa nola erabiltzen zen azaldu ziguten... eta urtean 250.000 kg izotz egiten zen neguan erortzen zen elurrarekin!!! Gero, Karetoki batean, karea zertarako eta nola egiten zen azaldu ziguten. Ba al zenekiten karea desinfektatzailea denik? Bakteriak hiltzen ditu!
Eta Urrian 28an, Elurzuloen izotzarekin egiten zuten moduan XIX. mendean, geuk, Gamarra Ostalaritza Eskolako Aitor Etxebarria Sukaldariarekin txokolatezko eta banillazko izozkia egin genuen garaiko makinekin! Pila bat ikasi genuen eta makinak zoragarriak ziren. Izozkia oso oso gozoa zegoen!!! Eta gainera, ekarri zizkigun Gamarra Ostalaritza Eskolan egiten eta saltzen diren pasta zoragarriak!!! ZEIN HANDIA ZAREN AITOR!!!
2024/02/19
"IKUSTEN DUZUNA BAINO GEHIAGO" PROIEKTUA
Aupa Zigoitia!
Orain dela hilabete batzuk esan bezala, Eskolako 3. zikloko ikasleek Ingurumena zaintzeko "Ikusten duzuna baino gehiago" proiektu-lehiaketan parte hartu dute. Proiektuaren ardatz nagusiak 3 GAKOAK zein eskolan Natura zaintzeko egiten dugun guztia izan dira. Gaur Europa Jauregira joan gara kontatzera eta... irabazi dugu!!!
ZORIOOOONAAAK!!!!
Baina... 5. eta 6. mailakoek pisu gehiena eraman arren, eskolako ikasle guztiei zoriondu behar zaizue. Mila esker, BRIGADA BERDEAN hain zintzo ibiltzeagatik, ZUHAITZAK zaintzeagatik, BIRZIKLATZEAGATIK, EKOTAILERRETAN hain gustura egoteagatik, KARROMATO zaintzeagatik... MILA ESKER GURE PLANETA ZAINTZEAGATIK!!!
Baina, irabaztea edo ez irabaztea... gutxieneko gauza da. Benetan garrantzitsua dena GURE OHITURAK ALDATUZ ETA HOBETUZ NATURAREN ALDE EKITEA DA! Beraz... JARRAI DEZAGUN LANEAN, MUNDU HOBEAGO BATEN ALDE!
GORA GORBEIA ESKOLA!
¡Aupa Zigoitia!
Tal y como decíamos hace unos meses, el alumnado de 3º ciclo de la Escuela ha participado en el concurso de proyectos de Medio Ambiente "Más de lo que ves". El proyecto se ha centrado tanto en las 3 CLAVES como en todo lo que hacemos en la escuela para preservar la Naturaleza. Hoy hemos ido al Palacio Europa a contarlo y... ¡¡hemos ganado!!!
ZORIOOOONAAAAK!!!!
Pero... Aunque los de 5º y 6º lleven la mayor parte del peso, hay que felicitar a todo el alumnado de la escuela. Gracias por participar activamente en la BRIGADA VERDE, por cuidar los ÁRBOLES, por RECICLAR, por estar tan a gusto en los ECOTALLERES, por cuidar el KARROMATO... ¡GRACIAS POR CUIDAR NUESTRO PLANETA!
Pero, ganar o no ganar... no es lo más importante. ¡Lo realmente importante es TRABAJAR POR LA NATURALEZA CAMBIANDO Y MEJORANDO NUESTRAS COSTUMBRES! Así que... ¡SIGAMOS TRABAJANDO POR UN MUNDO MEJOR!
GORA GORBEIA ESKOLA!
2024/02/13
URTARRILAK 26. INGURUMEN HEZKUNTZAREN MUNDU EGUNA.
Kaixo zigoitiarrak!
Lehenengo hiruhilabeteko Gorbeia Eskolako azken ASANBLADETAN Brigada Berdeak azaldu zuen moduan, KOADERNO BERDEko datuen analisia ikusita, Papera eta beste baliabideen erabilera murriztu behar dugu gure planeta zaintzeko.
Hori egiten laguntzeko, 3. zikloko ikasleek, pasa den urtarrilaren 26an, Ingurumen Hezkuntzaren Mundu egunean, zuen geletan banatutako JARDUNBIDE EGOKIEN DEKALOGOAren azalpenak egin genituen.
Hemen uzten dizkizuegu. Jardunbide egokien dekalogoan sartu eta arau bakoitzaren gainean KLIK EGINEZ ikusi eta entzuteko aukera duzue!
¡Hola a todas y todos!
Tal y como explicó la Brigada Verde en las últimas ASAMBLEAS de Gorbeia Eskola del primer trimestre, el análisis de los datos del CUADERNO VERDE nos obliga a reducir el uso de Papel y otros recursos para cuidar nuestro planeta.
Para ayudaros con ello, el pasado 26 de enero, Día Mundial de la Educación Ambiental, las/os alumnas/os de 3º ciclo realizamos las explicaciones del DECÁLOGO DE BUENAS PRÁCTICAS distribuido en vuestras aulas.
Aquí os los dejamos. ¡Podéis acceder al decálogo de buenas prácticas y ver y escuchar HACIENDO CLIC sobre cada norma!
2023/11/02
Gorbeia eskolako patioaren eraldaketarekin aurrera! / Dando pasos por la transformación del patio.
Asteartean hasi ziren patioa eraldatzeko lan berriekin. Urteak daramatzagu aldaketa-prozesu honetan, eta urtero urrats bat ematen lortzen dugu.
Oraingoan, patio inklusiboei buruzko proiektu bat aurkeztu
ondoren, Gorbeia eskola hautatua izan zen, eta laguntza ekonomikoari esker,
laster armiarma-sare bat (oreka-gunea), funtzio anitzeko egitura bat (eskalada,
oreka, jauziak...), Slack line natural bat (orekak) eta mahai bat bankuekin izango ditugu.
Eskerrak eman nahi dizkiogu
hezkuntza-komunitate osoari eta bereziki Patio Batzordeari zuen ideiekin elkarlanean egindako proiektu hauetan
parte hartzeagatik.
Sinetsi, sortu eta lortu!
El martes empezaron las obras para dar un paso más en la transformación del patio. Llevamos años en este proceso de cambio, consiguiendo cada año un poquito más.
En esta ocasión, después de presentar un
proyecto sobre patios inclusivos, Gorbeia eskola fue seleccionada y gracias a
la ayuda económica pronto contaremos con una tela de araña (zona de
equilibrios), una estructura multifunción (escalada, equilibrio, saltos...),
Slack line natural (equilibrios) y una mesa con bancos.
Queremos agradecer a toda la comunidad educativa y en especial a la Comisión de Patio la participación con vuestras ideas en estos proyectos colaborativos.
¡Creer, crear y lograr!
Muchas gracias.
2023/06/22
SENTITU, PENTSATU, EKIN!!!
ZINEFORUMA: EMOZIOAK
Emozioen proiektuaren barruan, LHko 3.mailakook EMOZIOEN INGURUKO ZINEFORUMA egin dugu eta zuekin partekatu nahi genuke zuek oporretan gozatzeko.
Dentro del proyecto "SENTITU, PENTSATU, EKIN!!!, las/os alumnas/os de 3º de Primaria hemos realizado un CINEFORUM sobre EMOCIONES y queremos compartirlo con vosotras/os para que disfrutéis en vacaciones.
2022/06/22
MUNDUKO ETA ZIGOITIKO EKOSISTEMAK
Kaixo familiak!
Gorbeia Eskolako ikasleak "Munduko eta Zigoitiko ekosistemak" proiektuan buru belarri ibili dira hiruhilabete honetan. Proiektuaren hasieran Munduko ekosistema nagusien MAKETA egitea eta eskolako beste mailakoei azaltzea erabaki zuten. Era berean, ikasitakoa praktikan jartzeko, Zigoitiko ekosistema ezberdinak behatzeko IBILALDI bat pentsatu genuen.
Hemen, uzten zaituztegu gure maketen argazkiak eta azalpenak eta oporretan zuek egiteko ibilaldia.
Beraz, IKUSI, IKASI eta... DISFRUTATU gure inguru zoragarriarekin!!! Ondo pasa oporretan!!!






