2021/06/18

ZEINU HIZKUNTZAREN EGUNA / DÍA DE LA LENGUA DE SIGNOS

Dakizuenez, urteak dira Zeinu Hizkuntzak lekua duela Gorbeia eskolan. Ekainaren 14an Zeinu Hizkuntzarenen eguna ospatu genuen hainbat jarduerarekin: sentsibilizazio-tailerrak, zeinu hizkuntzan ipuin-kontalariak, "Ni zeinu hizkuntzarekin" pankarta margoketa... Hona hemen une horietako argazki batzuk. 

Eta zuk badakizu Zeinu Hizkuntza?

Como sabéis, desde hace años la lengua de signos tiene un espacio en Gorbeia eskola. El 14 de junio celebramos el día de la Lengua de Signos con diferentes actividades: talleres de sensibilización, cuentacuentos en lengua de signos, pancarta "Yo con la Lengua de Signos"... Aquí tenéis algunas fotos de esos momentos. 

¿Y tú sabes Lengua de Signos?








6.mailako ikasleek Zeinu Hizkuntzari egindako omenaldia
Homenaje de 6º de primaria a la Lengua de Signos

2021/06/05

Ongi etorri Txirimoia Irratira,
4 urteko lagunak!!!





Mila esker eskeini diguzuen irratsaioagatik, primeran pasa dugu!! 




Eta gaurko irratsaioan, "Ezetz Asmatu" lehiaketako irabazleek, saria jaso dute ere. Zorionak hirukote!!!

Eta hemen duzue irratsaioa entzuteko esteka:  



Disfrutatu irratsaioa!!!!

2021/06/02

 Ongi etorri berriro Txirimoiara 5 urteko gelako lagunak!!!



Oso ondo artistak! primeran pasa dugu zuen irratsaioarekin, zenbat bitxikeri ikasi ditugun! Eskerrik asko lagunak!



2021/05/23

 EGUN ON TXIRIMOIA IRRATIA!!!

Gaurkoan  DANIEL, EDUR, IRAIA, MAIALEN BENGOETXEA, MAIALEN QUINTANA , NOA, URTZI ETA UXUE egon dira Txirimoian!

Asmakizunak, eguraldia, txisteak, menua,...primeran pasa dugu! oso ondo artistak!!! Irratsaioa osorik entzun nahi baduzue, behean dagoen estekan sakatu, eta iruzkinik idatzi nahi baduzue, aukera duzue ere!




IRRATSAIOA ENTZUTEKO ESTEKA/ ENLACE PARA OÍR EL PROGRAMA


2021/05/20

SUKALDARIAK

 AZKEN BOLADA HONETAN, HAUR HEZKUNTZAKO 4 URTEKOAK, ERREZETA LIBURUAK AZTERTZEN ARITU GARA  ETA AUSARTAK GARENEZ, JAKIN NAHI DUZUE ZEIN POSTRE GOZOA PRESTATU DUGU? BA, HURRENGO BIDEOA IKUSI.

ÚLTIMAMENTE, LOS Y LAS NIÑAS DE EDUCACIÓN INFANTIL DE 4 AÑOS,  HEMOS TENIDO ENTRE MANOS LIBROS DE RECETAS Y DECIDIMOS HACER UNA DE ELLAS. ¿QUERÉIS SABER CÚAL? PUES MIRAD EL SIGUIENTE VÍDEO.





2021/05/14

EGUN ON TXIRIMOIA IRRATIA!!!

Gaur gurekin egon dira:

AINARA, DENIS, EGOI, IÑIGO,
IRAIDE, LUR, MARIA eta OLAIA!

Gelako gauzak, menua, asmakizunak, txisteak, urtebetetzeak, liburu gomendatuak eta eguraldiaren berri eman digute. Mila esker! primeran egin duzue!
Irratsaioa entzun nahi baduzue, behean dagoen estekan duzue aukera.






Eta gaurkoan Iraidek bere ipuina irakurri digu. Ipuin sariduna entzun ahal izan dugu, eskerrik asko Iraide!










2021/05/11

FUNTSEZKOENA IKUSTEZINA DA BEGIETARA

"Nire sekretua kontatuko dizut,

bihotzarekin bakarrik ikusten da ondo:

funtsezkoena ikustezina da begietara" 

 

Antoine de Saint-Exùpery

Printze txikia

2021/05/07


EGUN ON TXIRIMOIA!!!    

Gaurko esatariak izan dira: 

AIORA, ALAIN, ARATZ, EKAIN,

JON ALONSO, JON ORTIZ DE ZÁRATE, MAIDER eta OIHAN 


Berriak, asmakizunak, txisteak, eguraldia, urtebetetzeak, agurrak eta ostiraleko menua esan digute. 




Eta gonbidatu berezi bat izan dugu, IRUNEk ipuin lehiaketaren irabazletako bat izan zen eta ipuina irakurtzera etorri da. Mila esker Iruneeee!!!



Irratsaioa entzun nahi baduzue, hemen behean sakatu, baina arazotzo bat izan dugu eta hasierako bi minutuak ez dira grabatu. Barkatu, ea hurrengoan osorik jarri al dugun. 
Eta gogoratu asmakizunen erantzunak edo zeozer idatzi nahi baduzue, iruzkinetan egin ahal duzuela!!! Animatu idaztera! eta disfrutatu irratsaioa!!!

irratsaioa entzuteko SAKATU HEMEN




2021/05/03

POETAK MAIATZEAN

 Kaixo zigoitiarrak!

Maiatza heldu da, udaberria, natura, loreak, argia, alaitasuna eta ... olerkiak. Iazko olerkiekin jarraitzeko asmoz, hilabetean zehar poema idatziak, bertsoak eta poemak musikatuak landuko ditugu aurten. Hemen uzten ditu Liburutegi batzordeak baliabide batzuk poemetan murgiltzeko. Era berean, Araban zein Zigoitian olerkian inguruko ekitaldiak egongo dira. Adi egon eta anima zaitezte!

2021/04/29

LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN HHKO 4 URTEKOEN GELAN

 Gaur liburuaren eguna ospatzeko David etorri zaigu ipuin polit bat kontatzera bere eszenatokia eta guzti. Alessia Notariannik idatzitako eta marraztutako  "La pequeña Aloe y la tarabilla" izeneko ipuina kontatu digu eta Fuerteventura uharteko  naturaren elementuak eta horien zainketa  du ardatza. Ikusi zein ondo pasa dugun...Eskerrik asko David!!