2023/09/27

EGOKITZAPEN ALDIAN EMOZIOEN KUDEAKETA / Gestión de las emociones en el período de adaptación escolar.

Egokitzapen aldian asko dira bizi izaten ditugun emozio eta sendimenduak eta papera apurtzeko aukera izatea oso gomendagarria izan daiteke.



Son muchas y diversas las emociones y sentimientos que se tienen durante el periodo de adaptacion, y tener la oportunidad de romper, rasgar, patear  papel puede ser muy recomendable.

2023/09/26

ASTEKLIMA, Euskadiko Klima eta Energiaren Astea / Semana del clima y la energía de Euskadi

ASTEKLIMA

"Euskadiko Klima eta Energiaren Astea"


Kontzertua ikusten.

Asteklima ekintzaren barruan irailaren 25ean material berziklatuak erabiliz sorturiko musika tresnekin perkusio tailerra izan zuten gure eskolako 3. eta 4. mailako ikasleek. Primeran pasatu zuten Turukutupa konpainiako kideekin. Material berziklatuak erabiliz eginiko musika intrumentu ezberdinak ikusi eta entzun zituzten eta material berziklatuak erabiliz beraien musika tresnak ere sortu zituzten. 

Horrez gain Turukutupako lagunek kotzertu polit-polita eskaini ziguten jolas orduan. Eskolako lagun asko elkartu ginen kontzertuaren bueltan eta oso ondo pasatu genuen. 


Dentro de la actividad "Asteklima" el 25 de septiembre los alumnos y alumnas de tercero y cuarto tuvieron la ocasión de participar en un taller de percusión con instrumentos creados con materiales reciclados. Lo pasaron muy bien con los miembros de la compañía "Turukutupa". En este taller vieron y escucharon diferentes instrumentos musicales y también tuvieron la oportunidad de crear sus propios instrumentos utilizando materiales reciclados.

Además, los amigos de Turukutupa nos ofrecieron un concierto a la hora del patio que tuvo mucho éxito  entre el alumnado. 


2023/09/08

Gorbeia Eskolan bueltan gara / Estamos de vuelta en Gorbeia Eskola

Eskolan guztiok gaude berriz eta gogotsu itzuli gara ondo pasatzeko eta gauza  berri asko ikasteko. 
Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk lehenengo dinamikekin. Primeran pasatu gara guztiok! 

Estamos de vuelta en la escuela con muchas ganas de pasarlo bien y aprender juntos/as muchas cosas nuevas.  
Os dejamos por aquí algunas fotos de las primeras dinámicas del curso.  Lo hemos pasado genial. 

2023/07/13

Gorbeia Eskolako zuzendaritza taldearekin harremanetan jartzeko/ Para ponerse en contacto con el equipo de direccion de Gorbeia Eskola

Kaixo! 

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu hurrengo helbideen bidez egin dezakezu:

Si quieres ponerte en contacto con nosotr@s puedes hacerlo a través de las siguientes direcciones: 

zuzendaria@gorbeiaeskola.eus
gorbeiaeskola@gorbeiaeskola.eus

Zure korreoa irakurriko dugunean erantzungo dizugu. / Cuando leamos tu correo te responderemos. 

Opor onak izan! 
Pasad buenas vacaciones! 


2023/06/22

SENTITU, PENTSATU, EKIN!!!

Azken bi hibetete hauetan LH 3. mailan "SENTITU, PENTSATU, EKIN!!!" proiektua egin dugu. Asko ikasi dugu 10 oinarrizko emozioen inguruan.

Emozio guztiak beharrezkoak dira. Emozio onak edo txarrak ez dira existitzen, ezta positiboak edo negatiboak ere, baizik eta atseginak edo desatseginak. Guztiak dira baliogarriak eta funtzio bat dute. Arazoa ez da sentitzen dena, baizik eta emozioaren eta portaeraren arteko harremanaren desoreka.

Era berean, ulertu dugu zergatik den hain zaila ikastea nazka, tristura, amorrua edo beldur emozioetan gaudenean eta guztiz beharrezkoa dela kuriositatea, alaitasuna, miresmena eta ziurtasuna emozioetan ahalik eta gehien egotea hoberena dela ikasteko eta bizitzari aurrera ekiteko.

Nola ordea? Hurrengo bideoan aurkezten dizkizuegu egindako lana eta AHOLKUAK. 

Azkenik, eskerrak eman nahi genioke Miren Lopez de Arregiri, taldeko gurasoari, gurekin partekatzeagatik dakien guztia eta gelara hurbiltzeagatik.

ZINEFORUMA: EMOZIOAK

Emozioen proiektuaren barruan, LHko 3.mailakook EMOZIOEN INGURUKO ZINEFORUMA egin dugu eta zuekin partekatu nahi genuke zuek oporretan gozatzeko.

Dentro del proyecto "SENTITU, PENTSATU, EKIN!!!, las/os alumnas/os de 3º de Primaria hemos realizado un CINEFORUM sobre EMOCIONES y queremos compartirlo con vosotras/os para que disfrutéis en vacaciones.


2023/06/21

Aitona-amonen eguna / Día de las abuelas y los abuelos.


Egun hau zoragarria izan zen. Familia asko eskolara hurbildu ziren eta bere ilobekin eta seme-alabekin klasean egoteko aukera izan zuten. Gero guztiok batera argazki bat egin genuen eta frontoian ikustaldiarekin eta parte hartzen gozatu genuen. 
Egun hau aitona-amonentzat  oso berezia izaten da eta  6. mailako ikasleentzat ere bada. Ikasturte honetan beste urte batzuetan bezala hunkigarria izan da ekitaldi unea eta sorpresa handia hartu zuten  6. mailako ikasleek beraien familiak abestera animatu zirelako beraien agurrean eta 5. mailako ikasleek ere bertso batzuk dedikatu baitzizkieten. 


Este día fue muy especial. Muchas familias se acercaron a la escuela y tuvieron oportunidad de estar con sus nietas y nietos o hijas e hijos.  Después todos juntos hicimos una foto y disfrutamos en el frontón del espectáculo que nos brindaron el alumnado, profesorado y algunas familias. 
Este curso como otros años fue muy emotivo y el alumnado de sexto tuvo una bonita sorpresa por parte de sus familias y de otros compañeros y compañeras. 

2022-23 ko ikasturtea agurtzen Sarragoan / Despidiendo el curso 2022-23 en Sarragoa