2019/12/19

GAITASUNAK ARDATZ! (ANIZTASUN FUNTZIONALAREN EGUNA)

Denok gara anitzak eta ezberdinak. Munduan kultur aniztasuna dago, hizkuntz aniztasuna, familia aniztasuna eta aniztasun funtzionala ere. Aniztasuna, gizartea aberasten duen faktorea da.
Aniztasun funtzional gehiago edo gutxiago dugun pertsonak gara, gure inguruak ezartzen dizkigun eskakizun, muga edo zailtasunen arabera. Pertsona guztiengan pentsatzen badugu, ikuspegi global eta inklusibo batetik begiratzen ikasten badugu, oso funtzionalak izango gara. 

Aniztasun funtzionalaren eguna abenduaren 3an ospatzen den arren, eskolan egun ezberdinetan lantzea proposatu dugu. Horretarako, dinamika eta ekintza ezberdinak burutu  ditugu, enpatia eta inklusioa lantzeko helburuarekin. 


Hau izan da egun hauetan garatu dugun programa:
Sentsibilizazio dinamikak:
Laguntza zerbitzuak, behatokiko eta elkarbizitza batzordeko ekarpenekin, dinamika batzuk garatu ditu Lehen hezkuntzan. 
Ekintzaren deskribapena: Umeak talde txikitan banatuta daudela, talde bakoitzari ume ezezagun baten deskribapena banatu diogu. Talde bakoitzak ideiak eman ditu ume horri egoera ezberdinetan laguntzeko. Amaitzerakoan, ume horren deskribapena eta egoera horietarako eman dituzten ideiak aurkeztu dituzte gelako beste taldeen aurrean.

Ikasleek emandako ideiak ume bati laguntzeko
Ideia pilo izan dituzte! Marrazkiak, eskemak... Ekintza oso aberasgarria izan da denontzat. Eman dituzten ideiak, hormirudi batean jarriko dira pasabidean.

Amaitzeko Pip txakurraren laburmetraia ikusi dugu, hurrengo ekintzei sarrera emateko. 



Nahual elkartearekin txakurterapia saioa: HH 4 eta 5 urtekoek, eta LH 1. 2. eta 3. mailako ikasleek, emozioen ginkana bat egin zuten Nahual elkarteko Sheila, Amaia eta euren txakurrekin. Dinamika honen bitartez autoestimua, enpatia, konfiantza eta talde lana sustatu ziren besteak beste. 
Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen! Eskerrik asko!





Zuzenak taldearekin kirola egiten: LH 4. 5. eta 6. mailako ikasleek, gelako sentsibilizazio saioak egin eta gero, Zuzenak Fundazioko Jon Mikel eta saskibaloiko jokalari batekin, kirol egokitua egiteko aukera izan zuten: Boleibol eserita, gurpildun aulkiko saskibaloia eta slaloma gurbildun aulkian. 
Zelako esperientzia polita! eskerrik asko!




Gorputz hezkuntzan ere,  egun hauetan, jolas kooperatiboak,  inklusiboak eta egokituak landu dira!

Sakontzeko / Para profundizar:
- Mugarik gabeko aniztasuna gida
- Diversidad sin barreras (guía)

JANTOKIRA ERE GABONAK HELTZEAR

Bihar datos Olentzero eta Mari Domingi gure eskolara eta gaur bazkaldu dugu gabonetako musika entzunda eta gabonetako turroia eta polboroiak dastatzeko aukera izan dugu. Oso ondo pasatu dugu urte hontako jantokiko azkenengo egunean.


 
 
 





 


 


 






2019/12/16

GABONETAKO JAIALDIA -MARI DOMINGI ETA OLENTZERO-


.

Gopegin 2019ko abenduaren 13an

            Kaixo familia!

            Jakingo duzuenez, GABONETAKO JAIALDIA, datorren ostiralean, abenduaren 20an, egingo dugu.
Betiko orduan, 9:30etan, baserritar jantzita etorriko gara eskolara.
Mari Domingi  eta Olentzero goizeko 10:00etan helduko dira Gopegira; beraz, puntualak izan, mesedez.   Lehenengo, gelaz gela pasako dira. Ondoren,11:45ean Bengolarra frontoira abiatuko gara eta han guzti-guztiok zaudete gonbidatuta.
Bengolarra frontoiko ekitaldia 12:00etan hasiko da; amaitu eta gero, denok elkarrekin:ikasleak, irakasleak eta familiak, AMPAk eskainitako hamaiketakoa dastatuko dugu.
Ekitaldian zehar eskenatokira ez hurbiltzeko  eskatzen dizuegu, ikusteko eta mugitzeko arazoak sortzen direlako.

             OSO GARRANTZITSUA da ohar hauek kontutan izatea:


* Goizeko JARDUN BEREZIA da (13:30ak arte), beraz:

           - EZ DA JANTOKIRIK EGONGO.

            - Jaialdira etortzen bazarete eta zuen seme-alaba 13:30ak baino lehen eraman beharra baduzue, tutoreari esatea beharrezkoa da.

            - GARRAIOA erabiliko duenarentzat AUTOBUSA 13:30etan  IRTENGO DA. Garraioa erabiltzen ez dutenek frontoian jasoko dituzte euren seme-alabak 13:30etan.

           

Jai hauek alaitasunez ospatu ditzazuen espero dugu.Har ezazue agur bero bat,

                                                                                                       IRAKASLEAK

  • Hamaiketakoa antolatzeko laguntza beharko da goizeko 9:30etatik aurrera..
  • Hamaiketakoa bukatu ondoren ere laguntza behar da mahaiak jaso eta frontoia hutsik uzteko.

                                                                   ESKERRIK ASKO







                                                                            En Gopegi, a 13 de diciembre de 2019

            Kaixo familia!

            Como ya sabéis, el próximo viernes,  día 20 de diciembre celebraremos el festival de Navidad.
Como en años anteriores, continuaremos con la tradición de venir vestidas-os de caseras y caseros. Mari Domingi y Olentzero llegarán a Gopegi sobre las 10:00 (el alumnado vendrá a la hora de siempre a la escuela, sed puntuales por favor). Primero pasarán por las clases. Después, a las 11:45, iremos al frontón de Bengolarra donde están invitadas todas las familias
 La actuación en el frontón de Bengolarra empezará a las 12:00, cuando termine, compartiremos (alumnado, familias y profesorado) el almuerzo que nos ofrecerá el AMPA.
Os pedimos que no os acerquéis al escenario durante las actuaciones, para no dificultar la visión y el movimiento dentro del frontón.

            ES MUY IMPORTANTE que tengáis en cuenta lo siguiente:



*La jornada, al ser INTENSIVA ESPECIAL (sólo por la mañana) acabará a las 13:30; por lo tanto:

- NO HABRA SERVICIO DE COMEDOR.

            - L@s que acudáis a la actuación y  os llevéis con vosotr@s a  vuestr@s hij@s antes de las 13:30, por favor, comunicádselo al tutorado.
           
            -El autobús saldrá de la escuela a las 13:30 horas. L@s que no utilicen el transporte, deben recoger a sus hij@s en el frontón.


Deseando unas felices fiestas con alegría, recibid un afectuoso saludo,

                                                                                  EL  PROFESORADO

  • Se necesita ayuda para organizar el almuerzo a partir de las 9:30.
  •  Después del almuerzo se necesitará ayuda para recoger las mesas y dejar vacío el frontón.
                           
                                                               MUCHAS GRACIAS




COOKING FOR GORBEIA ESKOLA

6th Grade pupils are a really good chefs! They cooked for the school and it was yummy!

Thank you 6th grade!













2019/12/13

JANTOKIAN TXISTE LEHIAKETA

Gaur, "Jantokian ere ahobizi gara" kanpainan bigarren txandako jankideekin Aurrera eramandako ekintza txiste lehiaketa izn da eta egia esan barre asko egin dugu. 14 ikasle animatu dira txisteak kontatzen eta bukaeran parte hartu izanaren diploma jaso dute.








2019/12/12

MAKING POTIONS WITH 5TH GRADE



5th Grade pupils are real witches and wizards, and so they did nasty potions to the school. It was fantastic and funny.
Thank you 5th Grade!




                                        


                                        


                                       


                                       



EUSKARA EGUNA


Aurten ere ospatu dugu EUSKARA EGUNA abenduaren 3an.

BERDETXO, gure maskota, etorri zen gelaz gela eta egun ederra pasatu
genuen EUSKARAZ konprometitzen, jolasten, dantzatzen eta kantatzen.

Eguna ondo bukatzeko AMPAkoek merienda ekarri ziguten: TXORIPANAK eta
TXOKOPANAK.

Zein goxoak zeuden! Eskerrak EUSKARARI egun polit hau emateagatik!



Este año, también hemos celebrado el día del euskara el 3 de diciembre.

BERDETXO, nuestra mascota, vino a visitarnos clase por clase y pasamos
un día genial cantando, bailando, jugando en EUSKARA y comprometiéndonos
a utilizarlo cada día un poquito más.

Para acabar la jornada lectiva la ASOCIACIÓN DE MADRES Y PADRES nos
trajeron la merienda; TXORIPAN y TXOKOPAN que estaban riquísimos.

Gracias al EUSKARA, un año más hemos pasado un día alegre y divertido.



KONPROMEZUAK JARTZEN
TXULALAI DANTZATZEN

GURE KONPROMEZUA PLAZARATZEN
BERDETXOREKIN!!