2011/05/26
AITONA-AMONEN EGUNA MAIATZAK 20
Maiatzaren 20an "Aitona-amonen eguna" ospatu genuen eskolan urtero legez. Aurten aitona eta amona gehiago etorri direla esan behar dugu eta horrek asko poztu gaitu.
Goizean eskola berria erakutsi eta ikuskizuna izan genuen kultur etxean. Ondoren hamaiketakoa jan genuen frontoian. Egun polita igaro genuen.
2011/05/06
KULTUR ASTEA 2011
Kaixo guztioi! Apirilaren 11tik 15era HHko ikasleok Kultur astea ospatu genuen eskolan. Jolas eta ekintza eder asko burutu genuen. Hemen dituzue zenbait argazki.
MAIATZAK 6, OSTIRALA
Azken eguna ailegatu da. Gaur negar malko batzuk isuriko ditugulakoan gaude. Penaz goaz Barriatik ederki ibili garelako eta lagun onak egin ditugulako Amurrioko taldean. Musu handi bat hemendik Barriako irakasle eta Amurrioko lagun guztiei!
Agur Barria!
Hoy es nuestro último día en Barria. Seguramente no podremos reprimir unas lágrimas al dejar el barnetegi ya que lo hemos pasado fenomenal y además hemos hecho buenos amigos en el grupo de Amurrio. Os enviamos desde aquí un abrazo a los profesores de Barria y a nuestros amigos de Amurrio.

2011/05/05
MAIATZAK 5, OSTEGUNA
Kaixo! Zeinen ondo ari garen! Gaur goizean Garaiora joan gara eta 14 kilometroko ibilaldia egin dugu bizikletaz. Ibilbidea oso polita izan da eta eguraldiak gaur ere lagundu digu.
Arratsaldean barruko jolasak egingo ditugu: arbela digitalarekin talde jolas bat eta beste elkartasun jolas batzuk.
Gaurkoa dugu azken gaua! Diskoteka egongo ote?... Bihar arte.

2011/05/04
MAIATZAK 4, ASTEAZKENA
Egunon! Gaua ondo pasatu dugu, mundu guztiak egin du lo eta pozik gaude. Ia ez zaituztegu faltan botatzen, amatxo eta aitatxo! Gaur atzoko ekintzak egin ditugu goizez baina taldeak aldatuta, hau da, atzo koreografia egin zutenek gaur poltsak dekoratzera mandalekin eta alderantziz. Oso gustura aritu gara!
Arratsaldean berriz, basora goaz jolas dibertigarri bat egitera: begiak estaliz antifaz batekin eta sokaz eginiko zirkuitu txiki bat egingo dugu bertan dauden objektuak antzematen saiatuz ukimenaren eta entzumenaren bidez. Oso lasaigarriak dira egiten ari garen jolasak eta aldi berean dibertigarriak.
Gaur eguraldia lagun dugu eta egun ederra daukagu aurretik.
Bihar Garaiora omen goaz bizikletaz ibiltzera. Kontatuko dizuegu!

MAIATZAK 3, ASTEARTEA
Kaixo!Gaur ekintza politak egin ditugu barnetegian. Alde batetik, talde erdiak, eskulanak egin ditu eta besteak koreografia eder bat prestatu beste taldekoei erakusteko hurrengo egunetan. Eskulanetan poltsak dekoratu ditugu bakoitzak aukeratu dituen mandalak margotuz.
Arratsaldean, jolas kooperatiboak egin ditugu gure arteko erlazioak hobetzeko eta sendotzeko.
Egun ederra pasatu dugu, nahiz eta eguraldiak gaur askorik ez digun lagundu baina dena den aterpetxearen barruan gozo-gozo egon gara.
Bihar arte!

2011/05/03
FAMOUS CHILDREN
Opor aurretik 3.mailako ikasleek ingeleseko saioan argazkietan ikusiko dituzuen lanak egin zituzten. Gai honetan munduko haurrak lantzen ari dira. Hori dela eta lehenengo gauza errazak lantzen hasi dira: kontinenteak, itsasoak, etab.
Lan oso politak egin dituzte artista hauek.

MAIATZAK 2, ASTELEHENA
Hemen dituzue zenbait argazki.
Aquí tenéis algunas fotos de las actividades que realizamos.

2011/05/02
BARRIAKO BARNETEGIA 5/6. maila
Kaixo! Barrian gaude eta lehen eguna ia igaro dugu jada. Dena primeran doa.
Goizean gurekin egonaldian egongo den Amurrioko taldea ezagutu dugu. Elkar hobeto ezagutzeko eta erlazioak sendotzeko dinamika dibertigarri batzuk burutu ditugu. Bazkaldu eta gero denbora librea eta ondoren orienting jolasak egin ditugu basoan. Momentuz guztiak pozik eta harremanak estutzen ari gara beste eskolako ikasleekin.
Eguraldiak lagundu digu egunean zehar eta ezin gara kexatu. Hemen dituzue lau argazki (egoitza eta ingurukoak).
Ea posible dugun bihar umeen argazkitxoren bat jartzea! Bihar arte!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)