Egunon! Gaua ondo pasatu dugu, mundu guztiak egin du lo eta pozik gaude. Ia ez zaituztegu faltan botatzen, amatxo eta aitatxo! Gaur atzoko ekintzak egin ditugu goizez baina taldeak aldatuta, hau da, atzo koreografia egin zutenek gaur poltsak dekoratzera mandalekin eta alderantziz. Oso gustura aritu gara!
Arratsaldean berriz, basora goaz jolas dibertigarri bat egitera: begiak estaliz antifaz batekin eta sokaz eginiko zirkuitu txiki bat egingo dugu bertan dauden objektuak antzematen saiatuz ukimenaren eta entzumenaren bidez. Oso lasaigarriak dira egiten ari garen jolasak eta aldi berean dibertigarriak.
Gaur eguraldia lagun dugu eta egun ederra daukagu aurretik.
Bihar Garaiora omen goaz bizikletaz ibiltzera. Kontatuko dizuegu!