Kaixo!Gaur ekintza politak egin ditugu barnetegian. Alde batetik, talde erdiak, eskulanak egin ditu eta besteak koreografia eder bat prestatu beste taldekoei erakusteko hurrengo egunetan. Eskulanetan poltsak dekoratu ditugu bakoitzak aukeratu dituen mandalak margotuz.
Arratsaldean, jolas kooperatiboak egin ditugu gure arteko erlazioak hobetzeko eta sendotzeko.
Egun ederra pasatu dugu, nahiz eta eguraldiak gaur askorik ez digun lagundu baina dena den aterpetxearen barruan gozo-gozo egon gara.
Bihar arte!