Kaixo! Barrian gaude eta lehen eguna ia igaro dugu jada. Dena primeran doa.
Goizean gurekin egonaldian egongo den Amurrioko taldea ezagutu dugu. Elkar hobeto ezagutzeko eta erlazioak sendotzeko dinamika dibertigarri batzuk burutu ditugu. Bazkaldu eta gero denbora librea eta ondoren orienting jolasak egin ditugu basoan. Momentuz guztiak pozik eta harremanak estutzen ari gara beste eskolako ikasleekin.
Eguraldiak lagundu digu egunean zehar eta ezin gara kexatu. Hemen dituzue lau argazki (egoitza eta ingurukoak).
Ea posible dugun bihar umeen argazkitxoren bat jartzea! Bihar arte!