Kaixo! Zeinen ondo ari garen! Gaur goizean Garaiora joan gara eta 14 kilometroko ibilaldia egin dugu bizikletaz. Ibilbidea oso polita izan da eta eguraldiak gaur ere lagundu digu.
Arratsaldean barruko jolasak egingo ditugu: arbela digitalarekin talde jolas bat eta beste elkartasun jolas batzuk.
Gaurkoa dugu azken gaua! Diskoteka egongo ote?... Bihar arte.