2020/12/23

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA



Aurten ere, nahiz eta egoera berezi batean murgilduta egon, eskolan Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu! Beste modu batean ospatzera derrigortuta egon gara, baina bi hauen bisitak beti dira bereziak! Milesker Olentzero eta Mari Domingi!


2020/12/05

AZAROAK 25: Libre!

 Aupa familiak,

Pasa den azaroak 25ean, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna izan zen eta hori ospatzeko asmoz morez jantzita etorri ginen eskolara eta hainbat ekintza egin genituen aste horretan zehar. Haien artean, ipuin ezberdinak  irakurri, abestiak entzun eta abestu genituen eta laburmetraiak ikusi genituen hausnarketa txikiak eginez. 

Hemen behean hainbat laburmetrai eta abesti interesgarri jarri dizkizuegu.  Animatu zaitezte ikustera eta entzutera!

Agur bero bat!



¡Hola familias!

El pasado 25 de noviembre fue el día internacional contra la violencia  de género y por este motivo a lo largo de la semana realizamos diferentes actividades: vinimos vestidos de morado, leímos diferentes lecturas, hemos escuchado y cantado canciones y hemos visto algunos cortometrajes realizando pequeñas reflexiones.  Animaros a ver y escuchar los videos porque son muy interesantes y merecen la pena.

Un saludo

Iradokizunak / sugerencias:


2020/11/19

HHko 4 urtekoak joku matematikoekin primeran pasatzen!!

Ikasturte honetan, geometria lantzen hasteko (espazioa eta formak) joku matematiko ezberdinak prestatu ditugu taldeka aritzeko. Horien artean, sudokuak, tangram, pentominoak, deskonposaketak egitekoak...Hurrengo bideoan ikusteko aukera duzue.

En este curso, para comenzar a trabajar en grupo la geometría (espacio y formas) hemos preparado diferentes juegos matemáticos. Entre ellos están los sudokus, tangram, pentominos, de descomponer elementos... En el siguiente vídeo podéis verlos.





2020/06/19

BERDETXOREN AGURRA

HARA NOR ETORRI ZAIGUN AGUR ESATERA!!!!

IKUSI ETA ENTZUN ONDO ZUENTZAT DUEN MEZUA!!!


 ONDO PASA OPORRAK ETA DATORREN KURTSOAN BERRIRO ELKAR IKUSIKO DUGU!!!!

12. IRRATSAIOA... HONDARTZATIK!


Ostiiiraalaaaaaa!!! Baina ez edozein ostirala.... Pena handiz, ikasturte honetako azken irratsaioa da hau...

Baina hurrengo kurtsoan Txirimoia Irratiko mikroak zabalik egongo dira guztiontzako... 

Uda oso ona izan eta, 
3... 2... 1.... MIKROAK ZABALIK!!!



2020/06/15

HITZAK AURKITZEN


5 urtekoek ikasturte arraro hau bukatzear dagoenean, hitzak aurkitzera jolasten ari dira eta behin aurkitu, zer dakarren identifikatu eta dagokion marrazkia margotu. Zuek bai artistak!

2020/06/12

IRAKASLEON BERTSOAK

Hona hemen irakasleon bertsoak 6. mailakoen agurrerako. Aupa 6. maila!!!









AITONA-AMONEN EGUNA

Ez da ospakizun arrunt bat... ez da egun normal bat...
Aitona-amonen eguna egun oso berezia da Gorbeia Eskolan. Eskola piskanaka aldatuz joan da, handiagoa egiten, baina zuoi eskeintzen dizuegun eguna gure egutegian mantenduko da. Egun berezia bada, zuek berezia egiten duzuelako da!

Aurten ezin izango dugu guztiok eskolan elkarrekin egon baina indarberrituta eta gogotsu ospatuko dugu datorren ikasturtean. Gogoan zaituztegu. Agur bero bat Gorbeia eskolatik.
 Aupa aitona-amonak!



No se trata de una celebración cualquiera, ni de un día corriente... el día de los abuelos y las abuelas es un día muy especial en Gorbeia Eskola, una fecha señalada, un momento de encuentro, un bonito día a celebrar. Si este día es especial es gracias a vosotros/as.

Aunque este curso no os podamos ver, no nos olvidamos de este día y su significado. Prometemos vernos el curso que viene con muchos más ánimos y llenos/as de energía. Os mandamos un fuerte abrazo desde Gorbeia eskola. 
Aupa aitona-amonak!

11. IRRATSAIOA ETXETIK


                                                                     

Kaixoooooo!!!
Ostiral honetan ospakizun asko ditugu eskolan eta TXIRIMOIA IRRATSAIOA prest dugu ere!!!
3... 2... 1... MIKROAK ZABALIK!!!

6. MAILAKO AGURRA ETA... OPORRALDIA!!!

2020/06/10

BERTSO SAIOA ONLINE


ANIMATU BERTSO SAIOA IKUSTERA!!!!!!

GAUR 15:00etan     www.bertsoa.eus   ikusgai!!!!!



2020/06/09

ZIGOITIKO POETAK

Egun on zigoitiarrak!

Beno, lagunak, mila mila esker zuen olerkiak gurekin partekatzeagatik. Gaur ikasturteko azken olerkiak aurkezten dizkizuegu. Uda honetan, poesian murgildu eta olerki politak bildu, datorren ikasturtean gurekin partekatzeko!!! Ondo pasa eta irakurketarekin gozatu!!! Ondo izan!!!


30. EURI TANTA. Ana Belen.
31. TEKNOLOGIA. Almu

EKOSISTEMA

Kaixo!
LH 2. mailako ikasleak buru belarri ari dira ikasten zer den Ekosistema: pasa den astean, paseo pila eman zituzten aztertzeko gure inguruko elementu bizigabe eta bizidunak. Aste honetan, animaliei buruz gehiago jakiteko hona hemen eskema eta bideo batzuk uzten ditut. Asko ikasi!

2020/06/08

BEGIRA ZELAKO EGITURA POLITAK ERAIKI DITUGUN 5 URTEKOAK


Erabilitako materialak askotarikoak dira eta anitzagoak ere izan daitezke: espagetiak, zotzak, laztotxoak, plastilina, gominolak, igeltsua, sagarra gominolak,.... Asko disfrutatu dugu eraikitzen!

2020/06/06

ZORIONAK AIORA, ALAZNE, LARRAITZ ETA UXUE!!!!!

Festa, mozorro eta jai giroan eman zaio amaiera, 14tik beherakoen XXV. Arabako Bertso Eskolarteko online beriziari, nola bestela.



2020ko udaberrian Arabako haur zein gaztetxoenek, etxetik, kobazuloaren barren barrenetik ateratakoak izan dira egindako bertso lanak. Saguzarren erara oinak buruan jarrita! 
Zein animalia bihurtuko liratekeen, ikusezin balira zer egingo luketen edota mundua nola ikusten duten erakutsi dute errimak josiz, koplak osatuz. 
Egoerak egoera, aurtengoa ere polita izan da, eskerrik asko Araba mailan parte hartu duzuen 700 AIARALDEKO, ARABAR ERRIOXAKO, GASTEIZKO, LAUTADAKO eta MENDIALEDEKO bertsolari txikiei. Hurrengo urtean gehiago!
Zahar zein gazte, sorgin eta saguzar, mutil zein neska, pirata edo yogalari, denak ere ameslari... 
Hemen ikus daitezke, irailaren 13an, goiz pasa Hontza Xtrem abentura parkera joateko saria irabazi duten lanen sortzaileak:
HEMENTXE DITUZUE GURE ESKOLAKO BERTSOLARIEN BERTSOAK!!!
Gorbeia eskolako bertsolariak: Egin klick

2020/06/05

ZIENTZILARIAK IZATEN (6.MAILA)

Kaixo!!!

6.mailako ikasleok zientzilariak izan gara! Begira ze nolako esperimentuak egin ditugun!!!! DISFRUTATU!!!!

 Argazkian klikatu

MIKROSKOPIOA (Aimar 6.maila)

Zientzilaria izatea gustatuko litzaizuke?
Horretarako tresna oso garrantzitsu bat erabili beharko duzu: mikroskopioa. Horrekin gauza txiki-txikiak ikusi ahalko dituzu...
Begira begira…. Aimarrek oso ondo azalduko dizu nora erabiltzen den eta gero odola nola ikusten den erakutsiko dizu.

Argazkian klikatu

10. IRRATSAIOA ETXETIK

Kaixo, kaixo, kaaaiiiixooooooo!!!
Txirimoia Irratia zuekin egoteko prest ostiralero bezala!
3... 2.... 1..... MIKROAK ZABALIK!!!


2020/06/02

MASTER TXEFITOAK

Kaixo!
2. mailakoek Errezetak landu ditugu eta Telebista saio bat sortu dugu. Anima zaitezte gure MASTER TXEFITOAK SUKALDARITZA SAIOAK IKUSTEN eta GOZATU!!!


BERTSO-POSTALA (6.MAILA)

Kaixo lagunok!!!!

Bidaiatzeko gogoekin?????  Seguru baietz!!!! Benooooo momentuz, guk egin dugun bezala... bidai birtualak egin dezakezue!!!!

Gure bidai birtualetik bertso-postalak sortu genituen, hementxe partekatzen dizkizuegu!

Espero dugu zuen gustokoak izatea!!!


GURE ORTUA AURRERA DOA

Kaixo guztioi, baratzean lanean jarraitzen dugu. Taulena baten tomate landareak jarri ditu Arrik eta bestean, patatak. 2.irudian ikusten den bezala, patatak teknika desberdina erabiliz landatu du.

Bestalde, labanda eta erromero landareak ederrak daude. Marrubiak eta franbruesak hasi dira fruituak ematen.



Zuentzako proposamen bat daukagu: etxean daukazuen materialarekin lorontziak egin, nahiago duzuen landarea landatu eta gero baratzean eskegi, animatzen zara?

2020/06/01

5 URTEKOEK KARTAKA.

Oraingo honetan kartaka egin dute 5 urteko lagunek eta bi kartekin 10eko kopurua lortu behar zuten. Matematiketan aritzeko primerako aitzakia.

MUSUKOA EDO MASKARAREN ATZEAN ZER EMOZIO IKUS DAITEKE?


TOPE TOPE, ESKUEN MARTXA

Bost urtekoak tope tope dabiltza eskuei martxa ematen. Betiko jolas honen bidez hainbat edukin lantzen dira: segmentazio silabikoa, koordinazio ikus-motorea, soinuen sekuentziazko memoria,.... eta garrantzitsuena: oso dibertigarria da. Eskerrik asko anai, arreba, ama, aita, eta laguntzen ari zareten guztiei. Zuek gabe hau ezinezka izango litzateke.

ESKULAN BERRERABILIAK

Kaixo, eskolakideak!

Bosgarren mailako ikasleok elikagaiak lantzen ari garenez, hauekin lotutako materialekin eskulan birziklatuak sortu ditugu.

Ea zuen gustokoak diren, kontatu iruzkinetan! ;)

Besarkada bana eta ea laster ikusten garen!

Bosgarren maila. 





ZER DA GURETZAT FAMILIA?

Familia,
bihotza betetzen dizuna da, 
maitasuna eta babesa ematen dizuna,
familia ez da odol kontua,
familiak ez du genero edo arrazaren artean
desberdintasunak egiten.
Familia ez da beti jaiotzezkoa
ez da egitura zehatza bat.
Familia ez da bat gehi bat, 
ez da matematikoa.
Familia kolore biziz osatuta dago,
izaera ezberdinez,
maitatzeko hamaika bidez.
Familiak ez dauka definizio zehatzik.
Familiak hizkuntza guztiak ulertzen ditu.


2020/05/30

GORBEIA ESKOLAKO LIBURUTEGIKO NEWS

Kaixo ikasleak eta familiak!
Eskolako Liburutegi Batzordeak opor zoragarriak opa nahi dizkizue. Horretarako, azken berriak jakinarazteko egunkari hau sortu dugu zuentzako: Ipuin lehiaketako irabazleen ipuinak, Liburuen Zuhaitza loratuta eta material berria!!! Etxean baldin baduzue liburutegiko libururen bat, mesedez zaindu eta irailean ekarri.
Ondo pasatzeaz gain... ez utzi irakurtzeari! 

KOMENTARIOREN BAT UTZI EZAZUE MESEDEZ

2020/05/29

9. IRRATSAIOA ETXETIK

Kaiiiiiiixooooooo!!!

Hemen duzue maiatzeko azken irratsaioa!
disfrutatu!!!

3... 2... 1.... MIKROAK ZABALIK!!!


2020/05/28

6.ESKULANA (6.MAILA)

Kaixo,

Gure 6.eskulana zuekin konpartitzera gatoz. Oraingo honetan hostoak, landareak, loreak egurra… erabili ditugu gure koadroak egiten.

DISFRUTATU!!!!


2020/05/27

Kaixo,

LGTBIQ+ eguna ospatu genuenan 6.mailako ikasleok hausnarketa eta gogoeta batzuk prestatu genituen eta zuekin konpartitzera gatoz.


https://view.genial.ly/5ecce0072f97a70d0e086903/presentation-lgtbiq-fobiaren-aurka

2020/05/25

Expresando opiniones (6.maila)

Kaixo,

Los alumnos de 6º , en la asignatura de Lengua Castellana, hemos expresado nuestras opiniones acerca del Covid-19 y aspectos que tienen que ver con el mismo.

Hemos hecho un video con todas nuestras impresiones. ¡Disfrutadlo!


https://drive.google.com/open?id=14VXbCXO_9cwrQtJBHn1ZqNJ3oP05gOio

5 URTEKOAK SORBALDAN IDAZTEN, MARRAZTEN,...


5 URTEKOAK ZENBAKI ETA KOPURUAREKIN JOLASTEN


2020/05/22

8. IRRATSAIOA ETXETIK

Kaiiiixoooooo!!! ostirala da eta Txirimoia irratia hemen dugu!
3... 2.... 1.... MIKROAK ZABALIK!!!


2020/05/20

2020/05/19

TXIKIEN MARRAZKIAK. 2 URTE!!!!

Begira nolako irudimena duten gure eskolako txikiek eta zelako marrazkiak egin dituzten!! 😊
Ikusi eta entzun zer egin duten bideo honetan!!



 ZORAGARRIAK DIRA!!💗💗


2020/05/18

5 URTEKOAK LEGOEKIN KENKETAK ETA BATUKETAK EGITEN



ORTZADAR GARA!

LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA

Gorbeia eskolako ikaskomunitateak...
-Pertsonen berezitasun indibidualak errespetatzen ditu.
-Norberaren ezaugarri indibidualak baloratzen eta estimatzen ditu.
-Norberaren izaera libre bizitzeko aldeko jarrerak sustatzen ditu.
Guzti honengatik HARRO sentitzen gara!

Egun honetarako bi abesti ditugu zuentzat. Entzun, hausnartu, dantzatu, gozatu... libre izan!

YOGURINHA BOROVA
Sentipenak Askatu

GLAUKOMA
Gure Kaiola

Laburmetraiak:









ORAIN LUISA DUT IZENA

2020/05/15

ZORIONAK FAMILIA!

Ei familia! Egun onnn! Gaur zuen eguna delaa! Eta gainera ostirala... Ospatu beharko dugu, ezta?

Aurtengo familien eguna berezia izango da eta ezin izango dugu eskolan ospatu; beraz, Gorbeia Eskolako klaustroaren partez, gure besarkada eta eskerrik beroena bidali nahi dizuegu (modu birtualean bada ere...) garai zail hauetan egiten ari zareten esfortzu guztiagatik.

Egun polita igaro gertukoenekin eta laster ikusiko garelakoan...

ZAINDU!

Gorbeia Eskolako klaustroa.

                                             ----------------------------------------------

¡Familia, egun on! Hoy es vuestro día y además es viernes... tendremos que celebrarlo, ¿no?

Este año el día de la familia va a ser muy especial y diferente, por desgracia no vamos a poder celebrarlo en la eskola.

Pero... ¿qué os creíais, que nos habíamos olvidado de vosotros y vosotras? De parte de todo el claustro de Gorbeia Eskola, os mandamos muchos abrazos y agradecimientos (aunque sea de manera virtual...)  por todo el esfuerzo que estáis haciendo durante esta especial y difícil época.

Que tengáis un día estupendo y esperamos volver a veros pronto...

¡CUIDAROS MUCHO!

Gorbeia Eskolako klaustroa.

7. IRRATSAIOA ETXETIK


Kaixo entzule maiteak!!!
Ostirala! eta hau.... TXIRIMOIA IRRATIA da!
3... 2... 1.... MIKROAK ZABALIK!!!

2020/05/14

MAIATZAK 15. FAMILIA NAZIOARTEKO EGUNA.

GORA ZIGOITIKO FAMILIAK!!! GORA ZUEK!!!

4.ESKULANA (6.MAILA)


Kaixo,

Hementxe gatoz berriro gure 4.eskulana aurkeztera. Oraingo honentan toalla edota oihal bat/batzuk erabilita figurak egin ditugu.

Espero dugu gure bideoa zuen gustokoa izatea. DISFRUTATU!!!


https://drive.google.com/open?id=1GPy1egDlfB89Dw6VVbp-8YFzPO-ckpO3


2020/05/13

PETE THE CAT IPUINA.

Kaixo,

Gaur ipuintxo bat kontatuko dizuet. Ipuinak  "PETE THE CAT: I LOVE MY WHITE SHOES" izenburua du.

Espero dut zuen gustokoa izatea.


https://drive.google.com/open?id=1SFr3-GQlxBfRCsQLjmVeSnPQDpu6C9yh


2020/05/11

5 URTEKOAK ITXIALDIAN ZOTZ ETA SERIAZIOAK EGITEN




2. MAILAKO EGUNKARIA

Kaixo lagunok!
2. mailako ikasleek sekulako lana egiten ari gara Txanelako Proiektuan: lanbideak, produktuen ekoizpen faseak, lan-sektoreak,... eta hau guztiarekin oso lotuta dauden GURE INGURUMENAREKIN ARAZOAK ere ikertzen gabiltza. Ostiralean bideodeietan, gizakion portaera aztertu genuen, HOMO RESPONSABILUS izateko konpromesuak hartu genituen eta EGUNKARIAn jarri ditugu. Guk beste Mundu hobeago nahi dugu eta hainbat gauza EZ BADUGU ALDATZEN... PIKUTARA DOA GURE PLANETA!!!

ETA ZUEK??? ZER ZARETE, HOMO CONSUMUS ALA HOMO RESPONSABILUS??? 
EGUNKARIA IRAKURRI ETA BUKATZEAN... TESTA EGIN ETA KONPROMISUAK HARTU!!!

GEHIAGO JAKITEKO: GURE AUZOKIDE UNAI PASCUALi HAMAIKA TELEBISTAko ELKARRIZKETA

ARGIBIDE TESTUA (6.MAILA)

Kaixo,

6.mailako ikasleok argibide testua landu dugu. Atalak eta duen egitura aztertu dugu, gure argibide testuak egin ditugu eta amaieran bideotxoak grabatu ditugu argibide testuak azaltzen.

Hona hemen gure bideoen bilduma. Disfrutatu!!!



2020/05/09

PRODUKTUEN IBILBIDE FASEAK eta LAN-SEKTOREAK

Eskolako 2. mailakoak buru belarri dabiltza Txanelako Proiektuarekin. Hona hemen produktuek egiten direnetik gure eskuetaraino iritsi arte jarraitzen duten bidea eta lan egiten duten lan-sektore ezberdinen azalpena duzue.


2020/05/08

COLLAGE ARTISTIKOAK



Kaixo, eskolakideak!

Bosgarren mailako ikasleak gara eta gutako bakoitzak "collage" bat egin dugu, etxean itxialdian egon garen bitartean. 

Espero dugu zuen gustokoak izatea. 

A! Eta iruzkinetan zuen hiru "collage" gustokoenak zeintzuk diren eta zergatik kontatzen badiguzue, ederki! ;) Ea asmatzen duzuen ere norena den zein...

Eskerrik asko eta laster arte!

Besarkada handi bat,

Bosgarren mailako ikasleak. 





EKIÑEREKIN SUKALDATU NAHI DUZUE?

EKIÑEK, BERE LAGUNEKIN, PARTEKATU NAHI DU EGINDAKO SAGAR TARTAREN ERREZETA.

                                                             

6. IRRATSAIOA ETXETIK




Kaaaaaiiiiixoooooo!!!!
Ostirala da,  TXIRIMOIA IRRATIAren eguna!!! Disfrutatu!!!
3... 2... 1.... MIKROAK ZABALIK!!!



2020/05/07

UN PROGRAMA DE RADIO

6.mailako ikasleok, gaztelania arloko 4.gaiko proiektua eskeintzen dizuegu: gure irrati saio bat.
Zure gustokoa izatea eta ongi pasatzea espero dugu! DISFRUTATU!!!!!
Los alumnos de sexto os ofrecemos la oportunidad de escuchar nuestro programa de radio.
Proyecto realizado en la asignatura de lengua castellana para finalizar la unidad 4.
¡Esperemos que os guste y os divirtáis!  ¡DISFRUTAD!



ETXEKO ISTRIPUAK EKIDITEKO PREBENTZIO KANPAINA

3. mailako ikasleak gure gorputza nola funtzionatzen duen eta nola zaindu behar dugun ikasten ibili
dira azken hilabeteetan. Ikasitako guztiarekin, etxean gauden bitartean, gure gorputza zaintzeko
jarraitu beharreko aholku on batzuk ematen dizkigute hemen ikus dezakezuen bideo honetan. Ikusi
ikusi eta ea azaltzen duten guztia betetzen duzuen!


Durante los últimos meses, el alumnado de tercero de primaria ha estado aprendiendo cómo
funciona nuestro cuerpo y cómo debemos cuidarlo. Con todo lo aprendido, en el vídeo que podéis
ver debajo, nos dan unos buenos consejos de cómo debemos cuidar nuestro cuerpo mientras
estamos en casa. Ved el vídeo y ¡a ver si cumplid todo lo que nos explican!


4. mailakoen txisteak


                                                      


ERREZETA GOXOAK

Apirilean marrubizko errezetak egitea eta bidaltzea proposatu zaie familiei Jantokitik. Hona hemen jasotakoak. Ummmm zein goxooak En Abril se propuso desde el comedor que las familias hicieran receta con fresas. Aqui estan las que nos han llegado. Riquisimas!

3.ESKULANA (6.MAILA)

Kaixo!!! Hementxe duzue 6.mailako ikasleok egin ditugun eskulanak. Eman ziguten premia bakarra honako hau izan zen: Oinetako edota esne kutxa bat erabiltzea. Hauek izan dira gure kreazioak!!! Espero dugu zuen gustokoak izatea! DISFRUTATU!!!!

2020/05/06

Cosas de Bichos ipuinaren marrazkien bilduma eta zozketaren irabazleak!!!

Kaixo danoi!
Eskerrak eman nahi dizkizuet zuen marrazkiekin parte hartu duzuen guztioi. Zelako lan politak! Eskerrik asko! 

Nere laguntzaile birtualak 3 izen atera ditu ontzi batetik eta zozketaren irabazleak hauek izan dira...
Haur Hezkuntzan: Oier G. (3 urte)
Lehen Hezkuntzan: Aimar (6.maila)
Irakasleak: Saioa (PT)
Zorioooooonaaaaak hiruroi!!!
Ipuina postaz bidaliko dizuet.
                                                                                         David

IPUINA, Faith, Destiny eta Maru.


2020/05/05

Jumping eggxperiment!


Beautiful


6. mailako bideoak

Kaixo!!!!!!
Zelan oporrak???  Seguru oso ondo pasa duzuela!!!
Entretenituta egoteko gure klaseko bideoa partekatzen dizuegu!!!
Animo!!!!!!!