ingurune etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ingurune etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/06/29

ESPERIMENTATU, ERAIKI, IKASI ETA HEGAN EGIN!!!

Ikasturtea amaitzeko, bisita oso berezia izan genuen 4. mailako gelan. Maiuren aita, Javi Moreno, gurekin egon zen eta espazioaren munduan murgiltzen lagundu zigun.

Lehenengo, gizakia, nola iritsi den zerura eta espaziora azaldu zigun. Horretarako, historian zehar lan handia egin duten hainbat zientzialari eta ikertzaileren ekarpenak ezagutu genituen. Haiei esker, gaur egun hegazkinak eta suziriak eraiki eta gizakiak espaziora bidaiatu ahal izan ditu!

Ondoren, lanari ekin genion. Material birziklatuekin gure kgure suziriak eraiki genituen. Moztu, itsatsi, margotu eta apaindu ondoren, astronauta txiki bana prestatu genuen bidaiari ausart gisa.

Baina onena amaieran etorri zen! 🚀✨

Familiei gonbidapena egin genien eta denok batera irten ginen gure suziriak jaurtitzera. Atzerako kontaketa egin genuen:

3... 2... 1... AIRERA!

Suziriak indarrez igo ziren zerurantz, eta astronautek bidaia zoragarria egin zuten. Barre, txalo eta emozio artean, goiza bikaina pasa genuen familiek eta ikasleok elkarrekin.

Eskerrik asko, Javi, zure denbora, azalpen eta laguntzagatik. Zientzia, birziklapena eta dibertsioa uztartzen dituen esperientzia ahaztezina izan da!

Hurrengo misioa prestatzen hasi beharko dugu... Ilargira ala Martera? 🌙🔴🚀

El alumnado de 4º de Educación Primaria terminó el curso con una visita muy especial. El padre de Maiu, Javi Moreno, estuvo en clase y nos ayudó a adentrarnos en el mundo del espacio.

Primero, nos explicó cómo el ser humano ha llegado al cielo y al espacio. Para ello, conocimos las aportaciones de algunos científicas/os que han realizado un gran trabajo a lo largo de la historia. ¡Gracias a ell@s, se han podido construir aviones y cohetes y viajar al espacio!

Después nos pusimos manos a la obra. Con materiales reciclados construimos nuestros propios cohetes. Después de cortar, pegar, pintar y decorar, preparamos un par de pequeños astronautas como intrépidos viajeras/os.

¡Pero lo mejor vino al final! Invitamos a las familias y salimos todos juntos a lanzar nuestros cohetes. 

Hicimos la cuenta atrás: 3... 2... 1... ¡AL AIRE!

Los cohetes subieron con fuerza hacia el cielo, y los astronautas hicieron un viaje maravilloso. Entre risas, aplausos y emociones, pasamos una mañana estupenda.

Gracias, Javi, por tu tiempo, explicación y ayuda. ¡Ha sido una experiencia inolvidable que aúna ciencia, reciclaje y diversión!

Tendremos que empezar a preparar la próxima misión... ¿A la Luna o a Marte?

2025/11/06

TXIRIBUELTA ETA IZOZKIA... GORA 4. MAILA!!!

Kaixo, Zigoitia!
Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek, pasa den Urriaren 16an, egin genuen txangoa eta Urriaren 28an, jarduera berezia kontatu nahi dizkizuegu.
Egiten ari garen proiektuaren Ingurune eta Euskara ataletan, historian zehar gizakiok janaria kontserbatseko moduak eta errezetak ikasten ari gara. Eta Euskal Herrian Erdi Arotik XIX. mendera arte, ELURZULOAK erabiltzen genituen izotza egiteko eta jakiak kontserbatzeko. Ba al dakizue Euskal Herrian 200 bat inguru elur-zuloen aztarnak topatu dituztela?

BAAA, BAI! Eta geu Zigoitian dagoen bat ezagutzeko, ABADELAUETA ELKARTEKO Oscar eta Pablorekin geratu ginen gure elurzuloen ezaugarri zein berezitasunei buruz ikasteko. Lihoetako putzutik pasa eta azaldu eta gero, Muruako elurzuloa nola erabiltzen zen azaldu ziguten... eta urtean 250.000 kg izotz egiten zen neguan erortzen zen elurrarekin!!! Gero, Karetoki batean, karea zertarako eta nola egiten zen azaldu ziguten. Ba al zenekiten karea desinfektatzailea denik? Bakteriak hiltzen ditu!

Jarraian, Amezuako urtegi eta errota bisitatu genuen... pena da Aldaketa klimatikoa dela eta siku dago baina bertan, energia hidraulikoa lortzen zen eta gaur egun, energia garbiena da.

Hamaiketako, beno, hobeto esanda, hamabitakoa, Manurgako Txabola Handian hartu genuen eta izugarri polita da! Eta bueltan, harriagarria! IX.-X. mendeko Murabe herrixkaren aztarnak ikustera joan ginen. Baseliza bakarrik dago baina bisigodoen aztarnak topatu dira!!! Eta bidetik.... karruketa bat topatu genuen!!! Aitzinako kanikak ziren!!!

Bukatzeko, Muruara bueltatu ginen bazkaltzera! Zeinen ongi pasa genuen eta zenbat ikasi genuen!!!

Eta Urrian 28an, Elurzuloen izotzarekin egiten zuten moduan XIX. mendean, geuk, Gamarra Ostalaritza Eskolako Aitor  Etxebarria Sukaldariarekin txokolatezko eta banillazko izozkia egin genuen garaiko makinekin! Pila bat ikasi genuen eta makinak zoragarriak ziren. Izozkia oso oso gozoa zegoen!!! Eta gainera, ekarri zizkigun Gamarra Ostalaritza Eskolan egiten eta saltzen diren pasta zoragarriak!!! ZEIN HANDIA ZAREN AITOR!!!

GORA ABADELAUETA ELKARTEA ETA GAMARRA OSTALARITZA ESKOLA!!!

2024/02/26

LURRA, ETENGABE ALDATZEN ARI DEN PLANETA.

GORBEIA ESKOLA
LH 6. mailako ikasleak
2024/02/26

Lurra, etengabe aldatzen ari da. Kontinenteen jitoaren teoriaren arabera, duela 200 milioi urte lurrazala kontinente bakarraz osaturik zegoen, mantuaren gainean flotatzen zegoena. Kontinente hari Pangea deitzen zaio.

Lurraren biraketak eraginik, lur multzo bakar hori mugitzen eta puska handitan hausten hasi zen, harik eta puzzle handia osatu arte. Puska handi bakoitzari plaka tektonikoa esaten zaio. Plaka tektonikoak oso geldo mugitzen dira, baina horietako bik elkarren artean talka egin edota aldendu egin daitezke. Eta munduko alde horietan handiagoak izaten dira Lur barneko mugimenduak. 
Mugimendu horiek, aldaketak gertatzen dira gure planetan barne-eragileak (Lurrikarak, Sumendiak, Tolesak eta failak) martxan jartzen direlako.

Baina lurra aldatzen duten kanpo-eragileak ere badaude, hala nola, haizea, ura eta izaki bizidunak, gizakiok barne.

Gehiago jakin nahi? Hemen uzten dizkizuegu 6.mailako ikasleok egindako aurkezpen batzuk gehiago ikasteko!!!

 


La Tierra está en constante cambio. Según la teoría de la deriva continental, hace 200 millones de años la corteza terrestre estaba formada por un solo continente, que flotaba sobre el manto. Aquel continente se llama Pangea.

Influido por el giro de la tierra, este conjunto único de tierra comenzó a moverse y a romperse en grandes pedazos, hasta formar un gran puzzle. Cada gran trozo se llama placa tectónica. Las placas tectónicas se mueven muy lentamente, pero dos de ellas pueden chocar o alejarse. Y en esas partes del mundo suelen ser mayores los movimientos dentro de la Tierra. Estos movimientos provocan cambios en nuestro planeta por la puesta en marcha de factores internos (Terremotos, Volcanes, montañas y fallas).

Pero también hay agentes externos que cambian la tierra, como el viento, el agua y los seres vivos, incluidos los seres humanos.

¿Quieres saber más? ¡¡¡Aquí os dejamos algunas presentaciones de los alumnos de 6º para aprender más!!!





2024/02/13

URTARRILAK 26. INGURUMEN HEZKUNTZAREN MUNDU EGUNA.

 Kaixo zigoitiarrak!

Lehenengo hiruhilabeteko Gorbeia Eskolako azken ASANBLADETAN Brigada Berdeak azaldu zuen moduan, KOADERNO BERDEko datuen analisia ikusita, Papera eta beste baliabideen erabilera murriztu behar dugu gure planeta zaintzeko.

Hori egiten laguntzeko, 3. zikloko ikasleek, pasa den urtarrilaren 26an, Ingurumen Hezkuntzaren Mundu egunean, zuen geletan banatutako JARDUNBIDE EGOKIEN DEKALOGOAren azalpenak egin genituen.

Hemen uzten dizkizuegu. Jardunbide egokien dekalogoan sartu eta arau bakoitzaren gainean KLIK EGINEZ ikusi eta entzuteko aukera duzue!

¡Hola a todas y todos!

Tal y como explicó la Brigada Verde en las últimas ASAMBLEAS de Gorbeia Eskola del primer trimestre, el análisis de los datos del CUADERNO VERDE nos obliga a reducir el uso de Papel y otros recursos para cuidar nuestro planeta.

Para ayudaros con ello, el pasado 26 de enero, Día Mundial de la Educación Ambiental, las/os alumnas/os de 3º ciclo realizamos las explicaciones del DECÁLOGO DE BUENAS PRÁCTICAS distribuido en vuestras aulas.

Aquí os los dejamos. ¡Podéis acceder al decálogo de buenas prácticas y ver y escuchar HACIENDO CLIC sobre cada norma!

   
EUSKARAZ                              CASTELLANO

2023/11/27

Ikusten duzuna baino gehiago proiektua / Proyecto más que lo que ves




"IKUSTEN DUZUNA BAINO ASKOZ GEHIAGO DAGO"

Pasa den asteazkenean, dibertsitate funtzionala duten langile talde bat etorri zen eskolara 5. eta 6. mailakoekin egotera. Luis, Maider eta Angelekin NATURAREN ALDEKO 3 gakoei buruz pila ikasi genuen. Eta horrez gain “Ikusten duzuna baino askoz gehiago” proiektu-lehiaketan parte hartzera gonbidatu ziguten.

ZER DA?

“Ikusten duzuna baino askoz gehiago dago" proiektua 2021ean sortu zen, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak bultzatuta, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak sartzeko Har Eman elkartearekin lankidetzan.

Kanpainak urteetan zehar arrakasta izan ondoren, «Ikusten duzuna baino gehiago dago» izeneko beste edizio bat egingo da eskoletan.

Aurtengoan, Gorbeia eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek, Arabako beste 9 ikastetxekoekin batera, parte hartuko dugu NATURAREN ALDEKO LEHIAKETA batean, eta hauxe egin behar dugu:

1.  DEKALOGO BAT.

Murriztu, berrerabili eta birziklatu 3 gako horien babespean, eta ikastetxe bakoitzak dituen beharren arabera, dekalogoa sortu eta garatu beharko dugu.

Gida bat izango da, eta ikastetxeko errealitateari aplikatuta, hondakinak murrizten eta hobeto kudeatzen lagundu ahal izango du.


2.  PROIEKTU BAT.

Ikastetxean bertan proiektu bat sortu behar dugu, kanpainaren helbururen bat lortzeko lan egingo duena eta hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioan eta ohiturak barneratzean oinarrituko dena.

Hau guztia, aniztasun funtzionala duten pertsonez eta ingurumen eta gizarteratze arloko teknikariez osatuko komunikatzaile taldearen laguntza eta ikuskaritzapean egingo dugu.

Amaieran egingo den itxiera jardunaldi bat izango da, eta ekintzan parte hartu duten ikastetxe guztiei parte hartzera gonbidatuko zaie. Bertan, aurretik hobekien sailkatutako 3 ikastetxeek gauzatu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte eta epaimahaiak zer proiektu izan den irabazle iragarriko du, eta, ondoren, saria emango du

Gure PLANETA ZAINTZEKO eta proiektua aurrera eraman ahal izateko, irakasle eta ikasleen laguntza behar  dugu:

∙    Ezkurrak eta zuhaitzak zaindu behar ditugu

∙    BRIGADA BERDEA egiten zintzoak izan

∙    EKOTAILERRAK egiteko karromatoa zaindu eta hornitu.

∙    Koaderno berdean apuntatu birziklatzen eta pisatzen den plastikoa eta papera. 

∙    Guztion artean ahalko dugu. Gogoratu  MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU!!!




           "HAY MUCHO MÁS DE LO QUE VES"

El pasado miércoles, un grupo de trabajadores y trabajadoras con diversidad funcional acudió a clase para estar con el alumnado de 5º y 6º. Con Luis, Maider y Ángel aprendimos muchísimo sobre 3 claves A FAVOR DE LA NATURALEZA. Y además nos invitaron a participar en el concurso de proyectos "Mucho más de lo que ves".

¿QUÉ ES?

El proyecto "Hay mucho más de lo que ves" nació en 2021 impulsado por el Departamento de Medio Ambiente de la Diputación Foral de Álava y en colaboración con la asociación Har Eman para la incorporación de personas con diversidad funcional.

Tras años de éxito de la campaña, se celebrará en las escuelas una nueva edición titulada "Hay más de lo que ves".

Este año, el alumnado de 5º y 6º de Gorbeia Eskola, junto con otros 9 centros de Álava, participaremos en un CONCURSO POR LA NATURALEZA y debemos preparar:

1. UN DECÁLOGO.
Reducirlo, Reutilizarlo y Reciclarlo bajo el paraguas de estas 3 claves y en función de las necesidades de cada centro tendremos que crear y desarrollar el decálogo.

Será una guía que, aplicada a la realidad del centro, podrá contribuir a la reducción y mejor gestión de los residuos.

2. UN PROYECTO.

Tenemos que crear un proyecto en el propio centro que trabaje para conseguir alguno de los objetivos de la campaña y que se centre en la sensibilización en torno a la gestión de residuos y en la interiorización de hábitos.

Todo ello bajo el apoyo y supervisión de un equipo de comunicadores formado por personas con diversidad funcional y técnicos de medio ambiente e inclusión social.

Se trata de una jornada de clausura que tendrá lugar al final y en la que se invitará a participar a todos los centros que hayan participado en la acción. Allí presentarán los proyectos que han llevado a cabo los 3 centros mejor clasificados y el jurado anunciará el proyecto ganador, tras lo cual entregará el premio

PARA CUIDAR NUESTRO PLANETA y poder llevar a cabo el proyecto necesitamos la ayuda del alumnado y profesorado: 

- Debemos cuidar las bellotas y los árboles

- Ser honestos haciendo la BRIGADA VERDE

- Cuidar y equipar el carromato para la elaboración de EKOTAILER.

- Apuntar en el cuaderno verde previo reciclado y pesado del  plástico y papel. 

Entre todos podremos. Recuerda REDUCIR, REUTILIZAR Y RECICLAR!!!