2025/11/24

Antzerkigintza saioa eskolan , Panta Rheiren eskutik // Sesión de teatro en la escuela de la mano de Panta Rhei

Gaur HH5 urteko ikasleak antzergintzaren saio bat izan dute eskolan eta primeran pasatu dute. 

Hoy el alumnado del aula de 5 años ha tenido una sesión de teatro en la escuela y lo ha pasado genial. 

2025/11/21

 6. MAILAKOAK TXIRIMOIA IRRATIAN


Gaurko irratsaioa berezia izan da, elurra ari duelako! Kanpoan zuria den guztia ikusten zen bitartean, LH 6. mailako Noa, Aiuri, Irune, Oihan, Martin eta Faith etorri dira irratsaioa egitera.

Irratsaio dinamikoa eta interesgarria prestatu dute, informazioa ekarriz eta tarteka barre batzuk ere eginez. Eguraldi berezi honekin, irrati-giroan aritzea plan ederra izan da.

Gainera, lehiaketarekin jarraitzen dugu! Gogoratu etxetik, lanetik edo beste edozein lekutatik parte hartu dezakezuela telefono dei baten bidez. Animatu zaitezte zuen ekarpena egitera!

Ez galdu aukera eta entzun gaurko saioa, gustuko izango duzue gure LH 6. mailakoen lan bikaina!



El programa de hoy ha sido especial, ¡porque está nevando! Mientras fuera todo se veía completamente blanco, Noa, Aiuri, Irune, Oihan, Martin y Faith, de 6º de Primaria, han venido a realizar la emisión de radio.

Han preparado un programa dinámico e interesante, aportando información y dejando también algún que otro momento de risa. Con un día tan peculiar, trabajar en el ambiente cálido de la radio ha sido un plan perfecto.

Además, ¡seguimos con el concurso! Recordad que podéis participar desde casa, desde el trabajo o desde cualquier otro lugar a través de una llamada telefónica. ¡Animaos a aportar vuestro granito de arena!

No perdáis la oportunidad y escuchad el programa de hoy; ¡os encantará el magnífico trabajo de nuestro alumnado de 6º de Primaria!



IRRATSAIOA ENTZUTEKO ESTEKA/ENLACE PARA OÍR EL PROGRAMA



LH1 ETA LH2KO IKASLEAK ANTZERKIAN ETA BIBAT MUSEOAN / EL ALUMNADO DE 1º Y 2º EN EL TEATRO Y MUSEO BIBAT

 

Atzo, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak Beñat Etxepare antzokira joan ziren Elefante txikia antzezlana ikustera. Esperientzia oso aberasgarria izan zen eta primeran pasa zuten.

Antzerkia amaitu ondoren, BIBAT museora abiatu ginen. Bertan, domus erromatar baten barrualdea nolakoa zen ezagutzeko aukera izan genuen, baita garai hartan erabiltzen ziren hainbat tresna eta objektu ikusteko ere. Museoan, ikasleek bilaketa-jarduera bat egin zuten, eta hainbat elementu identifikatu behar izan zituzten: mahai-jokoak, eguneroko tresnak eta bestelako material historikoak.

Ondoren, Campillon bazkaldu genuen eta, bazkaldu ostean, tirolinan gozatzeko aukera izan genuen.

Hemen uzten dizkizuegu eguneko argazki batzuk.

-----

Ayer, el alumnado de 1º y 2º de primaria visitó el teatro Beñat Etxepare para disfrutar de la obra Elefante txikia. La experiencia fue muy enriquecedora y los niños y niñas se lo pasaron fenomenal.

Después del teatro, nos dirigimos al museo BIBAT, donde pudimos descubrir cómo era una domus romana por dentro y observar numerosos utensilios utilizados en aquella época. Allí, el alumnado participó en una actividad de búsqueda por el museo, localizando diferentes elementos propios de Roma, como juegos de mesa, objetos cotidianos y otros materiales históricos.

Más tarde comimos en El Campillo y, tras el almuerzo, disfrutamos de un buen rato en la tirolina.

Aquí os dejamos algunas fotos del día.






2025/11/13

Bee bot eta Ozobot-ekin praktikatzen // Practicando con Bee bot y Ozobot

Klaustroak gure BeA arduradunak eskainitako barne formakuntza saioa izan du ostegun honetan IKASLAB gelan. 
Bikain pasa dugu tresna berri hauetan trebatzen eta ideiak hartu ditugu errekurtso hauek geletara eramateko. 



Este jueves el claustro ha recibido una formación interna dirigida por la BeA para el manejo de "Bee bot" y "Ozobot" en el aula de IKASLAB.
Hemos disfrutado mucho y nos hemos puesto a prueba con estos recursos para luego podernos trasladar a las aulas. 







2025/11/12

Celebrating Halloween! / Halloween ospatzen! / ¡Celebrando Halloween!






Along the Halloween week 6th Graders have been involved in many activities such as reading scary books to the Infants or cooking Halloween shaped pizzas. 
We enjoyed a lot !


Halloweeneko astean 6.mailako ikasleek jarduera beldurgarri batzuetan parte hartu dute. Ostegunean Haur Hezkuntzako eta 1.mailako ikasleei Halloweeneko ipuinak kontatu zizkieten eta ostiralean, ordea, mamuz, armiarmaz eta momiaz betetako menua sukaldatu zituzten!
Zeinen ongi pasa genuen!


Para celebrar Halloween, el alumnado de sexto realizó varias actividades como leer y teatralizar cuentos de miedo para los y las txikis de la escuela y cocinar pizzas que daban verdadero terror. 
¡Qué bien nos lo pasamos!




















2025/11/11

ARTEA NATURAN

 

Udazkenarekin batera, hirugarren eta laugarren mailako ikasleak erronka berri bat egitea bururatu zaigu. Oraingoan, patiora irten gara naturako objektuak erabiliz artelanak egitera. Talde txikietan banatu gara, eta talde bakoitzak bere artelana egin eta aurkeztu behar izan du. Hemen uzten dizkizuegu egindako artelan batzuk, ea zuek ere gustuko dituzuen.

 

Con el otoño, a los alumnos y alumnas de tercero y cuarto se nos ha ocurrido realizar un nuevo reto. Esta vez hemos salido al patio a hacer obras de arte utilizando objetos de la naturaleza. Nos hemos dividido en grupos pequeños y cada grupo ha tenido que hacer y presentar su propia obra de arte. Aquí os dejamos algunas de las obras que hemos hecho, a ver si a vosotros también os gustan.



 












2025/11/07

 3. MAILAKOAK TXIRIMOIA IRRATIAN


Aste honetan, irratsaioa egiteko LH 3. mailako Asier, Hodei, Adei, Alba, Mairu, Zuhaitz, Zoe, Chloe, Markel eta Leo gerturatu zaizkigu. Beraiekin batera, 6. mailako Iris eta Aiuri izan ditugu laguntzen.

Irratsaio oso dibertigarria egin dute, eta gainera… lehiaketa hasi dugu! Aurreko irratsaioan aipatu genuen, eta oraingoan lehenengo saioa egin dugu. Mila esker gure parte-hartzaileari, bere laguntzarik gabe ezinezkoa izango baitzen lehiaketa martxan jartzea!

Anima zaitezte zuek ere parte hartzera! Gogoratu etxetik, lanetik edo menditik egon arren, parte hartu dezakezuela telefono dei baten bidez.

Entzun irratsaioa eta gozatu gure LH 3. mailakoen lan bikainarekin! 🎙️🎧




Esta semana han venido a la radio los alumnos y alumnas de 3º de Primaria: Asier, Hodei, Adei, Alba, Mairu, Zuhaitz, Zoe, Chloe, Markel y Leo. Junto a ellos, también han estado ayudando Iris y Aiuri, de 6º de Primaria.

Han hecho un programa de radio muy divertido y, además… ¡hemos comenzado el concurso! Lo mencionamos la emisión anterior, y esta vez hemos realizado la primera sesión. ¡Mil gracias a nuestra participante, ya que sin su ayuda no habría sido posible poner en marcha el concurso!

¡Animaos también vosotros a participar! ¡Recordad que podéis participar desde casa, en el trabajo o en la montañaa través de una llamada telefónica.!

¡Escuchad el programa y disfrutad del magnífico trabajo de nuestros alumnos y alumnas de 3º de Primaria! 🎙️🎧


IRRATSAIOA ENTZUTEKO ESTEKA/ENLACE PARA OÍR EL PROGRAMA

2025/11/06

TXIRIBUELTA ETA IZOZKIA... GORA 4. MAILA!!!

Kaixo, Zigoitia!
Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek, pasa den Urriaren 16an, egin genuen txangoa eta Urriaren 28an, jarduera berezia kontatu nahi dizkizuegu.
Egiten ari garen proiektuaren Ingurune eta Euskara ataletan, historian zehar gizakiok janaria kontserbatseko moduak eta errezetak ikasten ari gara. Eta Euskal Herrian Erdi Arotik XIX. mendera arte, ELURZULOAK erabiltzen genituen izotza egiteko eta jakiak kontserbatzeko. Ba al dakizue Euskal Herrian 200 bat inguru elur-zuloen aztarnak topatu dituztela?

BAAA, BAI! Eta geu Zigoitian dagoen bat ezagutzeko, ABADELAUETA ELKARTEKO Oscar eta Pablorekin geratu ginen gure elurzuloen ezaugarri zein berezitasunei buruz ikasteko. Lihoetako putzutik pasa eta azaldu eta gero, Muruako elurzuloa nola erabiltzen zen azaldu ziguten... eta urtean 250.000 kg izotz egiten zen neguan erortzen zen elurrarekin!!! Gero, Karetoki batean, karea zertarako eta nola egiten zen azaldu ziguten. Ba al zenekiten karea desinfektatzailea denik? Bakteriak hiltzen ditu!

Jarraian, Amezuako urtegi eta errota bisitatu genuen... pena da Aldaketa klimatikoa dela eta siku dago baina bertan, energia hidraulikoa lortzen zen eta gaur egun, energia garbiena da.

Hamaiketako, beno, hobeto esanda, hamabitakoa, Manurgako Txabola Handian hartu genuen eta izugarri polita da! Eta bueltan, harriagarria! IX.-X. mendeko Murabe herrixkaren aztarnak ikustera joan ginen. Baseliza bakarrik dago baina bisigodoen aztarnak topatu dira!!! Eta bidetik.... karruketa bat topatu genuen!!! Aitzinako kanikak ziren!!!

Bukatzeko, Muruara bueltatu ginen bazkaltzera! Zeinen ongi pasa genuen eta zenbat ikasi genuen!!!

Eta Urrian 28an, Elurzuloen izotzarekin egiten zuten moduan XIX. mendean, geuk, Gamarra Ostalaritza Eskolako Aitor  Etxebarria Sukaldariarekin txokolatezko eta banillazko izozkia egin genuen garaiko makinekin! Pila bat ikasi genuen eta makinak zoragarriak ziren. Izozkia oso oso gozoa zegoen!!! Eta gainera, ekarri zizkigun Gamarra Ostalaritza Eskolan egiten eta saltzen diren pasta zoragarriak!!! ZEIN HANDIA ZAREN AITOR!!!

GORA ABADELAUETA ELKARTEA ETA GAMARRA OSTALARITZA ESKOLA!!!

BELARRI AHO TXOKOAK MARTXAN


Gure ikastetxean Belarri-Aho Txokoak jarri ditugu martxan!

Dinamika hau elkarrizketarako prozedura eta egitura bat da; helburua da ikasleei aukera ematea gatazkak modu autonomoan, helduen laguntzarik gabe, konpontzeko.

Prozedura hau ikasleen arteko intentsitate baxuko gatazkak ebazteko pentsatua dago, elkarrizketaren eta entzute aktiboaren bidez.

Ikasleek gatazka bat dutenean, edo atsedenaldian sortutako liskar txiki bat konpondu gabe bueltatzen direnean, irakasleak gonbidatuko ditu, prest badaude, Belarri-Aho Txokora, euren kabuz elkarrizketaren bidez konpontzen saia daitezen.

Garrantzitsua da azpimarratzea proposamena gonbidapena dela eta ez inposizioa: parte-hartzea borondatezkoa da beti.

Horrela, Belarri-Aho Txokoen bidez, elkarrizketa, errespetua eta enpatia lantzen ditugu gure ikasleen artean, elkarbizitza osasuntsuagoa eraikiz.

 -------

¡Los Belarri-Aho Txokoak en marcha!

Se trata de un procedimiento de diálogo que permite al alumnado resolver sus conflictos de manera autónoma, sin la intervención directa de una persona adulta.

Este espacio está pensado para la resolución de conflictos interpersonales de baja intensidad entre el alumnado, fomentando la escucha activa, el respeto y el diálogo.

Cuando dos alumnos o alumnas tienen un conflicto en el aula o regresan del recreo sin haberlo resuelto, el educador les indica, que si están preparados pueden acudir al Belarri-Aho Txokoa para intentar solucionarlo por sí mismos mediante el diálogo.

Es importante destacar que se trata siempre de una invitación y no de una imposición: la participación es voluntaria. 

A través de los Belarri-Aho Txokoak, promovemos la comunicación, la empatía y la convivencia positiva, ayudando al alumnado a desarrollar habilidades sociales y emocionales para la vida diaria.

2025/11/05

Atzerriko Hizkuntzaz gozatzen / Disfrutando del inglés / Enjoying English

Gaur bertan Dan Oslow, Chameleon Theatre konpainiako aktorea, gure eskolara gerturatu da ingelesezko antzerkia egitera.
Badira urteak beraiekin elkarlanean aritzen garen eta beti gure ikasleen motibazioa, parte hartzea eta barreak ateratzen dituzte! 
Mila esker!

A lo largo de a mañana Dan Oslow, de la compañia Chameleon Theatre, ha venido a la escuela para ofrecernos un nuevo teatro en inglés. 
Llevamos años trabajando con ellos y siempre nos demuestran que son capaces de conseguir motivar al alumnado y sacarlo a participar sin parar de reir. 
¡Muchas gracias Dan!

Along this morning Dan Oslow, from the Chameleon Theare company, came to our school to spend some lovely time with the little ones. 
He offered a funny theatre in which pupils were involved, motivated and took part at all time. 
It's been years since we started with Dan's theatres and everytime we end up grateful and happy with his work. 
Thanks a lot Dan !

2025/11/03

4. MAILAKOAK TXIRIMOIA IRRATIAN

 

Aurreko ostiralean, LH 4. mailako  Maiu, Lierni, Jakes, Oier, Uma, Izar, Maren, Amets, Omar eta Alvaro egon ziren irratsaioa egiten. Beraiekin batera, 6. mailako Noa eta Ekain.

Irratsaio oso polita egin zuten, eta lehiaketa baten berri eman genuen. Parte hartu nahi duzue? zuen partehartzea ezinbestekoa izango da lehiaketa aurrera eraman ahal izateko. Bai, bai! etxetik, lanetik, menditik.... parte hartu ahal izango duzue telefono dei baten bitartez.

Entzun irratsaioa eta animatu zaitezte zuek ere gurekin parte hartzera!

 

El viernes pasado estuvieron Maiu, Lierni, Jakes, Oier, Uma, Izar, Maren, Amets, Omar y Álvaro haciendo el programa de radio, con la ayuda de Noa y Ekain. 

Hicieron un programa muy entretenido e informamos de un nuevo concurso. ¿os gustaría participar? si! porque vuestra participación va a ser indispensable para poder jugar! Desde donde estéis, a través de una llamada telefónica, en casa, en el trabajo, en el monte,....

Escuchad el programa y animaros a participar!!!

IRRATSAIOA ENTZUTEKO ESTEKA/ENLACE PARA OÍR EL PROGRAMA