2012/06/22

BERDETXO SARRAGOAN!

Eskolako azken egun honetan, sorpresa asko izan ditugu Sarragoan. 11:30etan Tor magoak magia egin digu. Liluratuta geratu gara egin dituen trukoekin! Ondoren, eskolako lagun bat etorri da bisitan...
Lagun hau Sarragoan bizi da, txikia da, euskaraz hitz egiten du eta berdea da. Nor da?
BERDETXO!
Ongi etorri, Berdetxo!

2012/06/06

HH 2 URTE: TOMATEAK LANDATZEN

Gaur goizean eskolako baratzean tomateak landatu ditugu. Egunen batean entsalada eder bat jango dugu.