2021/03/31

 Egun on Txirimoia Irratitik!!!


Gaur Txirimoia Irratira Haur Hezkuntzako 4 urteko lagunak etorri dira! Lagunak,  anaia, ahizpa, neba eta arrebak agurtu dituzte, asmakizun bat esan eta zoragarri abestu dute ere.

Primeran pasa dutela esan digute baina hau guztia entzun nahi duzue? Hemendik aurrera Txirimoia Irratia, etxean, mendian, parkean, hondartzan, ... leku guztietan entzun ahal izango duzue blogean jarrita egongo bait da!

Beraz, piztu irratia! Mikroak zabalik daude berriro!!!

Opor zoragarriak pasa!


HH 4 urtekoak, aupa ausartak!




2021/03/30

GORZUME. ZUME BIZIA

 Patio Batzordearen eskutik eta Patio Hezitzaileago lortzeko asmoz ZUME BIZIA proiektua eskeini zieten 3. zikloko ikasleei. Kriston lan talde ederra egin zuten!!! Eta zelako polita geratu zen! Orain, denon artean zaindu egin behar dugu, loratzeko eta jolasteko gune polit bat izateko.









2021/03/25

EGUN ON TXIRIMOIA!!! 


Kaixo lagunak!

Gaur, HHko 5 urteko neska mutilak etorri dira Txirimoiara irratsaioa egitera. Lehenengo aldiz izan da Haur Hezkuntzakoak etortzen zirela, eta primeran egin dute!!! 

Lan handia egin dute aurreko egunetan eta irratsaio zoragarria eskeini digute. Mila mila esker!

Eta esan dutenez... errepikatzeko prest daude beraz... animatu! Ongi etorriak izango zarete!!! 




2021/03/18

 Ongi etorri Txirimoia Irratira!


Gaur 4. irratsaioa izan dugu! Esatariak lan ta lan ibili dira astean zehar gaurko irratsaiorako.

Denetik izan dugu gaur: Goya sarien inguruko informazioa, gauza bitxiak, asmakizunak, txisteak, elikagaien piramideari buruzko azalpena, eguraldia, urtebetetzeen berri, eta hurrengo ostiralean Gorbeia Kantuz izango dugula gogorarazi digute. 

Primeran pasa dugu! Mila esker 5. eta 6. mailako:

Alain, Aratz, Ekain, Enzo, Jon Alonso, Mairu, Nekal, eta Olatz!

eta hurrengo esatariak izango dira.... Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako lagunak! 







2021/03/16


 Ongiiiii etorriiiiiiiii.... 

TXIRIMOIA IRRATIRAAAAAA!!!!


Bai! Txirimoia Irratia bueltan da berriro!

 Baina oraingoan berriro gure irratian gaude eta garrantzitsuena, ikasleek egindako irratsaioa da. 

Hemen dituzue lehenengo 3 irratsaioen partehartzaileen argazkiak. Zuk ere esatari izan nahi duzu? Lasaaaiiii!!! Laster izango duzu aukera!

Hemendik aurrera blogean jasoko duzue informazioa!

Gora Txirimoia Irratia!!! 


Txirimoia Irratia tiene otra vez los micros abiertos!

Ya estamos otra vez en nuestra radio, y lo más importantes los programas los vuelven a hacer el alumnado!

Aquí tenéis las fotos de los 3 primeros programas. 

A partir de ahora os iremos informando a través del Blog!    

1. irratsaioa



                                 2. irratsaioa



3. irratsaioa



2021/03/01

MARTXOAK 8ko HAKA

Kaixo familiak!

Hurrengo astelehenean, Martxoaren 8an, aurreko ikasturteko Haka dantzatuko dugu ikasleekin. Etxean ere hau dantzatzeko prest al zaudete? Anima zaitezte! 

Seguru gaude letra eta pausuak gogoratzen dituzuela, baina badaezpada ere hemen behean izango dituzue ikusgai.

Gu ere martxoak 8! 






Kaixo familiak!

El próximo lunes, 8 de marzo, bailaremos la Haka del curso anterior. ¿Queréis bailarla también en casa? ¡Animaos!

Seguro que recordáis la letra y los pasos, pero por si acaso, aquí os los dejamos.

Gu ere martxoak 8!