LH2koen txanda Txirimoia Irratian!
Iritsi da LH2ko ikasleen txanda gure Txirimoia Irratian! Joan den ostiralean gurekin izan ziren eta sekulako gogoarekin jarri ziren mikrofonoen aurrean. Lan handia egin ostean, saio oso dibertigarri eta berezia oparitu digute!
Urduritasunak urduritasun, primeran moldatu ziren eta dena emateko prest etorri ziren. Honetan ere gure Herri Izkutuaren lehiaketa aurrera eraman genuen. Badakizue jokoaren martxa: Zigoitiko herri bat asmatu behar dute ikasleek, telefonoaren beste aldean dagoen lagunari galderak eginez.
Baina oraingoan, eskerrak emateko txapela kendu behar dugu aste honetako parte-hartzailearekin. Arazo teknikoak bide, grabazioak huts egin digu behin eta berriz. Ez dugu behin grabatu, ezta bitan ere... hiru aldiz saiatu behar izan dugu! Baina tira, hirugarrenean lortu dugu! Mila esker gurekin izan duzun pazientzia amaigabeagatik eta erakutsitako umore onagatik.
Pistak hor dituzue... asmatuko zenukete zein herri den? Utzi zuen apustua blogeko iruzkinetan! Datorren astean argituko dugu misterioa.
Mila esker Txirimoia Irratia entzuten duzuen guztioi eta gure LH2ko artistei babesa emateagatik. Laster arte!!!