2018/10/30

HALLOWEEN LH 5. MAILA

Kaixo!
Datorren Urriaren 31a, Arimen Gaua ospatuko da. Gaur egun Halloween izenarekin ezagutzen da gehiago. Baina...kanpotik etorritako ohitura al da???? Begiratu bideo hau eta ondorioak atera!




 Festa hau dela eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek sorginkeri batzuk prestatu dituzte andereño Leyrerekin.... a zer nolako beldurraaaa!!!



2018/10/24

MATEMATIKA MOTXILAK /Mochilas matemáticas


Jolasteko motxilak

Aurten Haur Hezkuntzan, ahalegin berezia egiten ari gara matematika modu manipulatiboan lantzeko eta familiak  proiektu honen aktiboa parte egin nahi ditugunez matematika lantzeko motxila ibiltari batzuk prestatu ditugu. Hemen lau urteko gelakoak ikus ditzakezue. Ostegunero etxera eramango du motxila ume batek eta barruan azalpenak eta materiala aurkituko du aste osoan zehar jolasteko horrekin. Ondoren eskolara itzuli behar du asteazkena baino lehen, beste ume batek ostegunean berriro eramateko.







2018/10/01

EUREKA, ZIENTZIA MUSEOA!!!

Kaixo familiak!

Gaur Donostian egon gara Eureka Zientzia Museoan! Tailerrak, Planetarium eta bisitaldi libre egin dugu. Zein interesgarria izan den!!! Izugarri disfrutatu eta ikasi dugu!!!