2017/05/31

MANEX AGIRRERI ELKARRIZKETA

Gorbeia eskolan dauden 6. mailako ikasleek irratsaio bat prestatu behar izan dute beraien proiektu bezala. Manex Agirrek Arabako Bertsolari Txapelketako Legutioko finalaurrekoa irabazi zuenez, berari egin diote elkarrizketa.



POETAS EN MAYO


Maiatzean zehar Araban "POETAS EN MAYO" proiektua eraman da aurrera eta bertan poesian ineresaturik daudenak parte hartu ahal izan dute.  Gurera etorrita Jose Mari Sevilla, poema idazlea, ekarri dugu bere iloba den Mikelekin poema batzuk errezitatzera.





Durante el mes de mayo en Araba se ha llevado a cabo el proyecto “POETAS EN MAYO”, donde han podido participar todas las personas interesadas en la poesía.  Nosotros hemos invitado al poeta José Mari Sevilla para que nos recite unos poemas junto a su nieto Mikel.




2017/05/26

KULTUR ASTEA - OSTIRALA

Maiatzaren 19an goizez liburu azoka ospatu genuen eskolan.  Ikasle eta irakasleak taldeetan azokatik pasatu ziren beraien gustoko ziren liburu eta CDak trukatzeko asmoarekin.




Arratsaldean kirolaren momentua heldu zen;  Eneko Llanos Triatleta etorri zen berak praktikatzen duen kirolari buruz hitz egitera.  Oso ondo pasatu genuen antolatu zen Duatloian.


2017/05/24

KULTUR ASTEA - OSTEGUNA

Maiatzaren 18an zientzia eguna ospatu genuen eskolan.  Lehen hezkuntzako ikasleak taldeetan banaturik gune desberdinetatik pasatu ziren esperimentu desberdinak ikusteko.


2017/05/22

KULTUR ASTEA - ASTEAZKENA

Maiatzaren 17an gymkana matematikoa izan genuen eskolan.  Lehen hezkuntzako ikasleak taldeetan banaturik gune desberdinetatik pasatu ziren matematikako eduki desberdinak lantzeko; neurriak, geometria, logika edota eragiketak.