2022/04/13

The Zigoitian Circus!

 Buy your tickets, tell your friends, The Zigoitian Circus is here again! :)

Here we have 4th Graders performing some amazing spectacles! It has been perfect! 

Thank you!




Erosi tiketak, lagunei abisatu, The Zigoitian Circus badator Gorbeia Eskolara! :)

Hona hemen gure 4.mailakoak espektakulu zoragarriak antzezten! Benetan zoragarria!

Mila esker 4.maila!


Comprar los tickets, avisar a vuestras amigas, el Zigoitian Circus está en Gorbeia Eskola! :)

Aquí tenemos al alumnado de 4º de Primaria y sus increíbles shows y trucos, ¡ha sido genial!

¡Muchísimas gracias!


2022/04/12

 Kaixo familiak, 

jakingo duzuen bezala, LITERATURA ASTEA ospatzen ari gara eskolan. Arratsaldetan, egiten ari garena utzi, eta 10 minutuz patiora ateratzen gara irakurtzera, UDEI ekintza egitera. 



Como sabéis, estos días estamos celebrando la semana literaria. A las tarde, dejamos lo que estamos haciendo y durante diez minutos salimos al patio a leer.

Urtero bezala, ipuin lehiaketa izan dugu, eta ipuin pila aurkeztu dira! Zorionak aurkeztu zareten guztioi!!!

Como todos los años hemos tenido un concurso de cuentos. Ha habido muchos cuentos, Zorionak a todos y todas las que habéis participado. 

Aurtengo ipuin irabazleak hauek izan dira:

Estos han sido los cuentos ganadores: 

- 1. zikloan: "Mariaren haserrea" Sirine Aberrdarak idatzia



- 2. zikloan: "Berria naiz Euskal Herrian", Maiante Iturriagak idatzia, Maialen Bengoetxeak marrazkiak eta Iraia Santxo eta Ekhiñek lagunduta







- 3.  zikloan: "Alba 24 egun iskutatuta" Maren Pérez de Arrilucea eta Naroa Cobok idatzia.



Mila esker aurkeztu zareten guztioi!



MILA ESKER MAITE!

Aurreko ostiralean, hilak 8, 2, 3 eta 4 urteko neska mutilak Maiterekin joan ginen zaldiak, behorrak eta moxalak ikustera. 

Goiza zoragarria izan genuen eta asko gustatu zitzaigun, mila mila esker Maite! 

Hemen dituzue argazki batzuk:















El viernes pasado, 8 de Abril fuimos con Maite a ver los caballos, yeguas y potros. Lo pasamos genial y nos gustó mucho. Mila esker Maite!!!


 Egun On Txirimoia Irratitik!!!

Gaurko irratsaioa oso hunkigarria izan da, sorpresa asko izan bait ditugu. Bigarren ziklokoek irrati saio bikaina eskeini digute, literatur asteko ipuin sarituak zeintzuk diren esan dugu, eta Arantzari zorte on opa eta eskerrak eman dizkiogu gurekin egoteagatik. 

Baina goazen lehenik eta behin gaurko esatariak zeintzuk izan diren esatera...


BEÑAT, HODEI, IRAIA MORENO, IRAIA SANTXO,

IRAIDE, LORE, MAIALEN eta MAITANE!!!




Primeran pasa dugu zuekin, mila esker!


Eta hau da gaurko irratsaioa!!!

IRRATSAIOA ENTZUTEKO ESTEKA/ENLACE PARA OÍR EL PROGRAMA

2022/04/11

EASTER EGG HUNT GORBEIA ESKOLAN!

Easter is here! And 1st Graders, with Easter Bunny's help, have hidden some eggs in 2, 3, 4 and 5 years-old classrooms. 

It has been really funny ! Thank you !

Pazko- eguna badator! Eta lehenengo mailakoek, Pazkoako Untxitxoaren laguntzarekin, arraultz koloretsuak ezkutatu dituzte 2, 3, 4 eta 5 urteko geletan. 

Oso ondo pasa dugu arraultzak bilatzen! Mila esker!

2022/04/08

JANTOKIAN "GU SUKALDARI 4"

Gaur izan dugu azkenengo saioa. Menua: Txorizoa patatekin, hegaltxoak eta iogur edangarria. Egia esan, oso ando antolatu dira eta oso goxo atera zaie.


Hoy hemos tenido la última sesión de "Jantokian Gu sukaldari". El menú: chorizo con patatas, alitas y yogurt bebible. Hay que reconocer que lo han hecho muy bien. Los platos han sido sabrosos, se han organizado bien y se lo han pasado en grande.

2022/04/07

JANTOKIKO BERBAXERKA TXAPELKETA

Jantokian martxoaren 15etik aurrera berbaxerka txapelketa antolatu dugu. Kutxa desberdinak zeuden jolastu ahal izateko. Kutxa bakoitzean hizki batzuk zeuden eta euskarazko hitzak osatu behar ziren hizki horiekin. Irabazleak Martin eta Aimar izan dira, baina eskerrak eman nahi diegu parte hartu duten guztiei.


En el comedor hemos organizado un concurso de BERBAXERKA desde el 15 de marzo hasta ahora. Hemos preparado cuatro juegos de cajitas con letras en su interior y el objetivo era lograr el mayor número posible de palabras y lo más largas posible. Los ganadores han sido Aimar y Martin, pero queremos agradecer la alta participación que hemos tenido.

JANTOKIAN GU SUKALDARI 3

Jantokian "Gu sukaldari" proiektuaren 3. saioan makarroiak tomate eta txorizoarekin, saltxitxa frijituak eta sagarra izan da menua. Makarroien kantitatea ez dugu ondo neurtu eta behar baino kantitate bikoitza izan dugu. Hala ere, oso goxoak atera dira!

Hoy en la tercera sesión de "Jantokian Gu sukaldari" hemos cocinado macarrones con chorizo y tomate, salchichas fritas y manzana. Nos ha costado calcular bien la cantidad de macarrones, y han sobrado muchísisimos, a pesar de que estaban muy ricos.

Garbiketa izan da gehien kostatu zaiguna, ez baikaude ohituta harrikoa egiten.

La limpieza ha sido de lo que más nos ha costado.

KORRIKAAAAAA!

Atzo, Korrika pasatu zen Zigoitiatik eta Gorbeia eskolatik. Irakasleak, ikasleak  eta Berdetxo ez ezik, familiak eta herriko jende pilo animatu zen gurekin korrika egiten.  Hunkigarria bizi izan genuena!

Hona hemen atzoko egun zoragarriaren laburpentxo bat. Disfrutatu! 

Ayer pasó la Korrika por Zigoitia y por Gorbeia eskola. ¡Qué emotivo fue ver a toda la escuela con Berdetxo, a las familias y mucha gente del pueblo corriendo juntos! 

Aquí os dejamos un resumen del maravilloso día que pasamos ayer. ¡Disfrutad!


Eta arratsaldean primeran pasa genuen Mugi Dubirekin abesten eta dantzatzen. HitzEkin, Hitzekin...
¡Y por la tarde lo pasamos genial bailando y cantando con Mugi Dubi!





2022/04/04

TURUKUTUPA eskolan

Gaur oso saio berezi bat izan dugu Haur Hezkuntzan Turukutupa taldearen eskutik. Sergiok kontatu digu ipuin polit bat eta material birziklatuekin joan da ipuinan agertzen ziren soinuak egiten oso musika tresna berezi batzuekin. Benetako oparia gure zentzumenentzat. Ondoren musika tresna horiek ikusi ditugu eta bukatzko talde dantza!


 

Hoy hemos tenido una sesión muy especial en Educación Infantil de la mano de Turukutupa. Sergio nos ha contado un cuento en el que él ponía los sonidos que aparecían con instrumentos realizados con material reciclado. Todo un regalazo para nuestros sentidos. Después hemos visto los instrumentos y para terminar hemos bailado todos.

JANTOKIAN GU SUKALDARI 2

 Gaur bigarren txandakoen aukera izan da. Barre algaren artean zopa, tortilla patata eta pina prestatu dute eta dastatu ere. Denboraz justu xamar ibili gara, patatak zuritzea pentsatutakoa baino gehiago kostatu zaigu eta. Batzuk harro tortillari itzulia eman diotelako eta beste batzuk tortilla gatza ez zuela.

 Hoy le ha tocado cocinar al segundo turno. Entre risitas y risotadas han preparado sopa, tortilla de patata y piña. Hemos andado bastante ajustados con el tiempo, ya que pelar las patatas nos ha llevado más tiempo del que pensabamos. Algunos estaban muy orgullosos de haber dado la vuelta a la tortilla, mientras otros comentaban que se les había olvidado echar la sal.