2021/05/23

 EGUN ON TXIRIMOIA IRRATIA!!!

Gaurkoan  DANIEL, EDUR, IRAIA, MAIALEN BENGOETXEA, MAIALEN QUINTANA , NOA, URTZI ETA UXUE egon dira Txirimoian!

Asmakizunak, eguraldia, txisteak, menua,...primeran pasa dugu! oso ondo artistak!!! Irratsaioa osorik entzun nahi baduzue, behean dagoen estekan sakatu, eta iruzkinik idatzi nahi baduzue, aukera duzue ere!




IRRATSAIOA ENTZUTEKO ESTEKA/ ENLACE PARA OÍR EL PROGRAMA


2021/05/20

SUKALDARIAK

 AZKEN BOLADA HONETAN, HAUR HEZKUNTZAKO 4 URTEKOAK, ERREZETA LIBURUAK AZTERTZEN ARITU GARA  ETA AUSARTAK GARENEZ, JAKIN NAHI DUZUE ZEIN POSTRE GOZOA PRESTATU DUGU? BA, HURRENGO BIDEOA IKUSI.

ÚLTIMAMENTE, LOS Y LAS NIÑAS DE EDUCACIÓN INFANTIL DE 4 AÑOS,  HEMOS TENIDO ENTRE MANOS LIBROS DE RECETAS Y DECIDIMOS HACER UNA DE ELLAS. ¿QUERÉIS SABER CÚAL? PUES MIRAD EL SIGUIENTE VÍDEO.





2021/05/14

EGUN ON TXIRIMOIA IRRATIA!!!

Gaur gurekin egon dira:

AINARA, DENIS, EGOI, IÑIGO,
IRAIDE, LUR, MARIA eta OLAIA!

Gelako gauzak, menua, asmakizunak, txisteak, urtebetetzeak, liburu gomendatuak eta eguraldiaren berri eman digute. Mila esker! primeran egin duzue!
Irratsaioa entzun nahi baduzue, behean dagoen estekan duzue aukera.






Eta gaurkoan Iraidek bere ipuina irakurri digu. Ipuin sariduna entzun ahal izan dugu, eskerrik asko Iraide!










2021/05/11

FUNTSEZKOENA IKUSTEZINA DA BEGIETARA

"Nire sekretua kontatuko dizut,

bihotzarekin bakarrik ikusten da ondo:

funtsezkoena ikustezina da begietara" 

 

Antoine de Saint-Exùpery

Printze txikia

2021/05/07


EGUN ON TXIRIMOIA!!!    

Gaurko esatariak izan dira: 

AIORA, ALAIN, ARATZ, EKAIN,

JON ALONSO, JON ORTIZ DE ZÁRATE, MAIDER eta OIHAN 


Berriak, asmakizunak, txisteak, eguraldia, urtebetetzeak, agurrak eta ostiraleko menua esan digute. 




Eta gonbidatu berezi bat izan dugu, IRUNEk ipuin lehiaketaren irabazletako bat izan zen eta ipuina irakurtzera etorri da. Mila esker Iruneeee!!!



Irratsaioa entzun nahi baduzue, hemen behean sakatu, baina arazotzo bat izan dugu eta hasierako bi minutuak ez dira grabatu. Barkatu, ea hurrengoan osorik jarri al dugun. 
Eta gogoratu asmakizunen erantzunak edo zeozer idatzi nahi baduzue, iruzkinetan egin ahal duzuela!!! Animatu idaztera! eta disfrutatu irratsaioa!!!

irratsaioa entzuteko SAKATU HEMEN




2021/05/03

POETAK MAIATZEAN

 Kaixo zigoitiarrak!

Maiatza heldu da, udaberria, natura, loreak, argia, alaitasuna eta ... olerkiak. Iazko olerkiekin jarraitzeko asmoz, hilabetean zehar poema idatziak, bertsoak eta poemak musikatuak landuko ditugu aurten. Hemen uzten ditu Liburutegi batzordeak baliabide batzuk poemetan murgiltzeko. Era berean, Araban zein Zigoitian olerkian inguruko ekitaldiak egongo dira. Adi egon eta anima zaitezte!