2018/06/29


USO MEZULARIEKIN GORBEIA ESKOLAN

Pasada astean, ekainaren 19an, HH-5 eta LH-5eko ikasleak Niko uso mezularien profesional batekin elkartu ziren. A zelako esperientzi politak ikasi eta ikusi genituen!!!

Espero dugu, urtero,  gure Niko etorri dezan uso berriekin disfrutatzeko. MILA ESKER NIKO !!!!










2018/06/28



GORBEIA ESKOLAKO LIBURUTEGIA PREST!



Ezin diogu aurtengo ikasturteari agur esan zuei eskerrak eman barik.
Eskolako gela preziatu bat berrizten eta aberatsagoa egiten joan da denon laguntzari esker eta hor pasatu ditugun orduen ostean, detaile batzuk kenduta, bukatu egin dugu.

Eskerrik asko zuen laguntza eta denbora eskeini duzuen guraso guztioi eta ez ahaztu ikasle maiteok, hurrengo ikasturtean Gorbeia Eskolako liburutegi berria zuei itxaroten egongo da.
Liburuak irakurtzeko eta disfrutatzeko aukera izango duzue lorategi batean egongo bazinate moduan.

Plan hoberik? 


                           


                                           








2018/06/26


HAUR HEZKUNTZA

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA (2018-06-18)


Heldu zen guztioi gustatzen zaigun eguna. Ikasturteari bukaera emateko eta modu onean agurtzeko txangora joan ginen. 
Eguraldia dela eta, aurten IZKIKO PARKERA!!

Oso ondo pasatu genuen eta lagun artean egoteko plan ezin hobea izan zen. Gainera, zabuak aparte, arearekin jolasteko aukera izan genuen. 
Hegoaldean baita hondartza izan dezakegulako! Primeran!












2018/06/25

AITONA AMONEN EGUNA

2018-06-15

Urtero bezala, eskolako jai berezi eta polita ospatu genuen pasa den ostiralean. Honetan ere, ongi etorria eman ondoren, biloben gelak bisitatu, patioan argazkia atera eta frontoian dantzaldia egin genuen. Talde bakoitzak bere dantza egin zuen eta bukatzeko, 6. mailakoei agurra egin genien. 

Primerako eguna izan zen! 

Hemen dituzue argazki batzuk eta 6.mailakoek sortutako agur-bertsoa. Goza dezazuela!