2019/03/29

GURASOEN PARTE HARTZEA


Familiak hezkuntza komunitatearen parte aktiboa direla ezin da ukatu, eta horregatik gustatzen zaigu hainbeste beraiek gelara etortzea protagonismoa hartzera. Martxoan zehar aitzaki polita izan dugu lau urteko gelan familiak gelara ekartzeko, lanbideak lantzen egon bait gara. 

Eskerrik asko gurera (zuenera) etorri zareten guztioi.

 




2019/03/28

PATIO JOLASAK


Hilabete bakoitzeko azkeneko ostiralean Haur Hezkuntzako ikasleak biltzen gara patioan jolas gidatuak egiteko eta Martxoko saio hau soka eta goma saltoari eskaini diogu.





2019/03/22

GORBEIA CIRCUS

The 22nd of March 4th grade students presented their show in front of the whole school after having worked really hard. They did an excellent job and we had fun watching them. Well done!!






2019/03/18

ZENTZUMENAK PIZTEN

Zentzumenen gaiarekin batera ekintza desberdin batzuk proposatu dizkiegu 3.mailan zentzumenak pizteko.Adibidez, ukimena lantzeko poltsa itsu batean objektuak sartu eta beraiei asmaraztea eskatu diegu bertan  ikusten zutena.,ikusmena patioan egin dugun altxorraren jokoaren bitartez, talde lana uztartuz bi taldetan banatu dira eta azkenengo froga gainditzeko talde bakoitzak lortu duen azkenengo pista amankomunean jarri behar zuen.  Dastamena jakiak dastatzen eta gero mingaineko zein lekutan antzematen zuten zaporea margotuz.















2019/03/13

NEGUKO AZOKA

 Martxoaren  6 an hirugarren mailakoak neguko azoka ospatu genuen gimnasioan. Etxetik guk prestatutako jakiak ekarri genituen, gelan eskulanak egin genituen eta baita etxean geneuzkan jostailu batzuk saldu genituen besteak beste. Oso ondo pasa genuen guztia prestatzen eta egunean bertan saltzaile lanetan. Mila esker azokan parte harte zenuten guztiei eta orain gure txanda da beste azoka bat ezagutzeko.