2023/06/22

SENTITU, PENTSATU, EKIN!!!

Azken bi hibetete hauetan LH 3. mailan "SENTITU, PENTSATU, EKIN!!!" proiektua egin dugu. Asko ikasi dugu 10 oinarrizko emozioen inguruan.

Emozio guztiak beharrezkoak dira. Emozio onak edo txarrak ez dira existitzen, ezta positiboak edo negatiboak ere, baizik eta atseginak edo desatseginak. Guztiak dira baliogarriak eta funtzio bat dute. Arazoa ez da sentitzen dena, baizik eta emozioaren eta portaeraren arteko harremanaren desoreka.

Era berean, ulertu dugu zergatik den hain zaila ikastea nazka, tristura, amorrua edo beldur emozioetan gaudenean eta guztiz beharrezkoa dela kuriositatea, alaitasuna, miresmena eta ziurtasuna emozioetan ahalik eta gehien egotea hoberena dela ikasteko eta bizitzari aurrera ekiteko.

Nola ordea? Hurrengo bideoan aurkezten dizkizuegu egindako lana eta AHOLKUAK. 

Azkenik, eskerrak eman nahi genioke Miren Lopez de Arregiri, taldeko gurasoari, gurekin partekatzeagatik dakien guztia eta gelara hurbiltzeagatik.

ZINEFORUMA: EMOZIOAK

Emozioen proiektuaren barruan, LHko 3.mailakook EMOZIOEN INGURUKO ZINEFORUMA egin dugu eta zuekin partekatu nahi genuke zuek oporretan gozatzeko.

Dentro del proyecto "SENTITU, PENTSATU, EKIN!!!, las/os alumnas/os de 3º de Primaria hemos realizado un CINEFORUM sobre EMOCIONES y queremos compartirlo con vosotras/os para que disfrutéis en vacaciones.


2023/06/21

Aitona-amonen eguna / Día de las abuelas y los abuelos.


Egun hau zoragarria izan zen. Familia asko eskolara hurbildu ziren eta bere ilobekin eta seme-alabekin klasean egoteko aukera izan zuten. Gero guztiok batera argazki bat egin genuen eta frontoian ikustaldiarekin eta parte hartzen gozatu genuen. 
Egun hau aitona-amonentzat  oso berezia izaten da eta  6. mailako ikasleentzat ere bada. Ikasturte honetan beste urte batzuetan bezala hunkigarria izan da ekitaldi unea eta sorpresa handia hartu zuten  6. mailako ikasleek beraien familiak abestera animatu zirelako beraien agurrean eta 5. mailako ikasleek ere bertso batzuk dedikatu baitzizkieten. 


Este día fue muy especial. Muchas familias se acercaron a la escuela y tuvieron oportunidad de estar con sus nietas y nietos o hijas e hijos.  Después todos juntos hicimos una foto y disfrutamos en el frontón del espectáculo que nos brindaron el alumnado, profesorado y algunas familias. 
Este curso como otros años fue muy emotivo y el alumnado de sexto tuvo una bonita sorpresa por parte de sus familias y de otros compañeros y compañeras. 

2022-23 ko ikasturtea agurtzen Sarragoan / Despidiendo el curso 2022-23 en Sarragoa

2023/06/19

OOGeko partaideak eta sukaldea/ Miembros del OMR y petición de cocina


Aurreko ostegunean OOGeko partaideak bildu ginen kurtso bukaerako bilera egiteko eta gai ezberdinak jorratzeaz gain eskolan bertan sukaldea izateko nahia adierazi eta argazki bat egin genuen. 

"Ikastetxerik ez sukalderik gabe" kanpainarekin bat egin dugu, eta egitasmo honek eskatzen zuen eskaria gure eskolan zer nolako indarra zeukan adierazteko argazki bat egitea. Gurean 3 talde deitu ditugu kanpainarekin bat egiteko. OOGarena da goian agertzen dena eta klaustro osoa era jantokiko langileena ere ikusgarri dituzue beherago.

El pasado jueves nos reunimos los miembros del OMR para tratar diferentes temas. Uno de ellos era unirnos a la petición "Ni una escuela sin cocina" de la plataforma "Gure platerra gure aukera", en la cual además de la petición oficial al departamento de educación se nos instaba a sacarnos una foto de grupo para ver el peso real de la petición. En el caso de la escuela han sido tres los colectivos que han secundado la petición: El OMR en pleno, el claustro y el personal del comedor.

2023/06/15

LH6 RAP / Haciendo RAP en sexto

 Gure 6. mailako ikasleek beraien Lehen Hezkuntzako ibilbideari amaiera emateko RAP musika motan hitz batzuk bota dituzte Saioa aka "La Omega" abeslariaren laguntzarekin. Zelako artistak !!

Nuestros alumnado de sexto, con la ayuda de la cantante Saioa aka "La Omega", han hecho una canción de RAP sobre si mismos. ¡¡ Menudos artistas !!




Kurtso Bukaerako txangoa ( LH) / Excursión de fin de curso ( EP)



Asteartean Lehen Hezkuntzako ikasleak Donostiara joan ziren. Zigoitian eguraldi euritsua zegoen, baina hor eguzkia ikusi genuen eta eguraldiak lagundu gintuen kalean izateko. Taldeka banatu genuen eta denbora apur bat libre izan genuen kaian eta beste lekuetan hamaiketakoa jateko. 
12:3O etan Aquariumen sartu ginen. Hor bisita gidatua egin genuen. Ikasleei asko gustatu zitzaien, gidariek kuriositate asko kontatu zizkiguten animaliei buruz. 
14:00 etan atera ginen eta kaian  bazkaldu genuen. Bazkaltzen berriketan aritu ziren gustora eta gero eguna bukatzeko izozki bat hartu genuen. 


 

El martes el alumnado de Primaria fue de excursión a San Sebastián. En Zigoitia el día estaba lluvioso y gris, pero allí pudimos ver el sol y el tiempo nos acompañó para estar en la calle. Nos repartimos en grupos y tuvimos tiempo libre en el puerto y otros sitios para comer el almuerzo. A las 12:30 entramos en el Aquarium. Ahí hicimos una visita guiada. Al alumnado le gustó mucho. Las guías nos contaron muchas curiosidades sobre los animales. A las 14:00 salimos y comimos en el puerto. Comieron conversando entre ellos y ellas y bajo una buena sombra y finalizamos la excursión con un rico helado.


2023/06/01

POETAK MAIATZEAN GORBEIA ESKOLAN

Gogoetarako, introspekziorako eta laguntzarako ariketa bat da poesia. Poesia antzinatik egon da gizadian presente; idazketaren jatorritik, eta emozioak, pentsamenduak eta sentimendu sakonak komunikatzeko adierazpide gisa erabili izan direnak.

Ideia edo sentimendu bat modu estetiko eta sortzailean transmititu nahi duen arte-modu bat da, hitzen eta metaforen erabileraren bidez.

Gasteizen eta Arabako hainbat herritan "Poetak maiatzean" ekimena urtero egiten da. Horregatik, Sentitu, pentsatu eta ekin!!! proiektuaren barruan, LH 3, mailakoak bat egin dugu eta maiatzean zehar, egunero landu dugu olerki bat. Ikasle bakoitak olerki bat prestatu du eta jendaurreko irakurketa egin du, denon artean, poema horrek norberari transmititu diona komentatuz.

ENTZUN, IRAKURRI ETA GOZATU!!!
style="font-weight: bold; text-align: justify;">

La poesía es un ejercicio de reflexión, introspección y apoyo. La poesía ha estado presente en la humanidad desde la antigüedad; desde los orígenes de la escritura, y desde los que se ha utilizado como medio de expresión para comunicar emociones, pensamientos y sentimientos profundos.

Es una forma de arte que pretende transmitir una idea o sentimiento de forma estética y creativa a través del uso de palabras y metáforas.

En Vitoria-Gasteiz y en varias localidades alavesas se celebra anualmente la iniciativa "Poetas en Mayo". Por eso, dentro del proyecto Sentitu, pentsatu eta ekin!!!, 3º de Primaria nos hemos unido y durante el mes de mayo, hemos trabajado cada día un poema. Cada alumna/o ha preparado un poema y la ha leido en clase, y entre todas/os, hemos comentando lo que ese poema nos ha transmitido.

ESCUCHAD, LEED Y DISFRUTAD!!!